Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: ELEAK mugimendua

Pasa den urrian, hilabete eskas dela, udazkena laranjaz tindatzeko asmoa agertu genuen jendaurreko agerraldi batean. Salbuespen politiken eta epaiketen aurka; eskubide zibil eta politikoen eta auzipetuen alde. Askapenaren aurkako epaiketa hastear zen orduan, data ezarria zuen jada 4/08 prozeduran auzipetutako 35 lagunen aurkakoak, eta gogorarazi genuen ere Herrikoen desjabetzearen mehatxua hor dagoela.

Ordutik, laranja zabaldu egin da gure herrian zehar. Herrikoetan salaketa jardueren ekimen jarioak etenik ez du, mobilizazioak izan ziren Askapenaren aurkako epaiketan auzipetuen herrietan, Oiartzunen ere antolatu dira herritarrak bere herrikideen defentsan. Gure borroka nora eta Madrilera ere iritsi zen.

Ordutik, laranjaren beharra are ageriagoan uzten duten berriak jaso eta jaso gabiltza. Salbuespen iraunkorraren paradigma gure herrian oso sustraituta dagoela erakusten diguten berriak, herritar ororen aurkako mehatxua dela eta Madrilen zein gure artean duela abia. 2009an burututako errepide mozketa batengatik 3 urte eta erdiko espetxe zigor eskaera AHTaren aurkako 9 ekintzailerentzat; Aritxulegiko basoaren harira epaiketa berria Auzitegi Nazionalean; 2014ko LOMCEren aurkako ikasle greban parte hartu zuten 23 lagunen aurkako zigor lotsagarriak Iruñean, tartean urteetako espetxe zigor eskaerak; urteetako espetxe eskaerak ere Gasteiztik, 2012ko martxoaren 3ko gazteen eserialdian atxilotutako gazteak zigortzeko; Kortxoenea sikarioek hustu zuten eta ondoren agertu zen Ertzaintza aurrekoan “lorpena” aseguratzera, eta inor ez da eskandalizatzen. Adibide batzuk ematearren, zerrenda mardulagoa baita.

Gure egutegi laranjan, azaroak 14-15eko asteburu hau bereziki markatu genuen. Ekimen deszentralizatuen bidez, guztion eskubideen defentsan eta zehazki herrikoen eta 4/08 auzipetutako lagunen alde egiteko asteburua. Eskaintza ezin anitzagoa da: Askegunearen irudikapena, herri murala, konpromisoa puzteko deia, hitzaldiak, kale jirak, emanaldi kulturalak…

Bidegabekeria horien aurka dauden herritar guztiak gonbidatzen ditugu asteburu laranja honetan parte hartzera. Guztion ardura baita guztionak diren oinarrizko eskubideak berreskuratzea.

Lege bidegabeak, murru grisak, uniforme eta toga beltzak, kolorez, umorez, amorruz, alaitasunez eta desobedientziaz indargabetuko ditugu. Batu zaitez konpromisora.

_______________________________________________________________

14 y 15 de noviembre, fin de semana naranja

Hace escasamente un mes, expresamos en una comparecencia pública nuestra intención de teñir de naranja este otoño. En contra de las políticas de excepción y de los juicios; en defensa de nuestros derechos civiles y políticos y las personas y movimientos agredidos. Comenzaba el juicio contra Askapena, se había fijado fecha para celebrar el que juzgara a las 35 personas imputadas en el proceso 4/08, y recordamos también que la amenaza de ejecución contra las herrikos continúa vigente.

Desde entonces, el naranja se ha expendido por nuestro pueblo. En las diferentes herrikos el goteo de iniciativas de denuncia no cesa, se celebraron movilizaciones en los pueblos de los imputados de Askapena, también en Oiartzun se han organizado en defensa de sus vecinas. Nuestra lucha llegó incluso a Madrid.

Desde entonces, no hacemos más que recibir nuevas noticias que vuelven a evidenciar la necesidad de mucho más naranja. Noticias que nos demuestran que el paradigma de la excepcionalidad permanente está profundamente enraizado en nuestro pueblo, que amenaza a todas las personas, que anida tanto en Madrid como entre nosotras. Peticiones de 3 años y medio de cárcel para tres activiastas contra el TAV por un corte de carretera de 2009; juicio en la Audiencia Nacional en relación al bosque de Aritxulegi; en Iruñea castigos vergonzantes para los 23 detenidos en la huelga estudiantil del 2014, incluyendo peticiones de hasta seis años de prisión; más años de petición desde Gasteiz contra las juventud que protagonizó una sentada el 3 de marzo del 2012; Kortxoenea es desalojada primero por sicarios y después entra la Ertzaintza a asegurar el escenario logrado… y aquí no se escandaliza nadie. Por dar unos ejemplos, ya que la lista continúa.

Hace un mes subrayamos especialmente este fin de semana del 14 y 15 de noviembre en nuestro calendario naranja. Un fin de semana para luchar en todo Euskal Herria de manera descentralizada, por nuestros derechos y particularmente los de las herrikos y las personas encausadas en el macro-proceso 4/08. La oferta es muy variada: Representación de Askegunea, murales populares, charlas, kalejiras, actuaciones culturales ….

Invitamos a participar de este fin de semana naranja a todas las personas que están en contra de estas injusticias. Es responsabilidad de todas recuperar los derechos básicos que son de todas.

Nos impondremos a las leyes injustas, a las grises cárceles y a sus negros uniformes y togas a base de color, humor, rabia, imaginación y desobediencia. Súmate al compromiso.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s