Home

periko

http://topatu.eus/

‘Periko gazteekin hizketan’ liburua aurkeztuko dute ostegunean Barakaldon. Ernairen ekimenez egindako proiektua da, eta Txalapartak argitaratuko du. Amaitu baino lehen zendu zen Solabarria, eta horrek eman die azken bultzada lana amaitzeko. Lantalde baten babesean, Eneko Barberena arrasatearrak izan du idazteko “ohorea”. Esperientziaz eta liburuaz galdetu diogu.

Nondik sortu zen liburua egiteko ideia?

Ekimena ezkerraldeko militanteen eta, bereziki, gazteen ideia da. Gazte Danbada eta gero Perikok gazteekin izan duen harreman estua are gehiago estutu zen, eta hor ere egon liteke ernamuina.

Asko izan dira bere bizitzaren inguruan dokumentatu nahi izan dutenak. Gazteekin egiteari soilik esan zion baietz.

Perikok ez zuen pertsonalismorik nahi, ez zuen nahi bere figura goratuko zuen ezer. Soilik prest egon zen bere esperientzia eta ekimenak gazteen borrokari egin ziezaiokeen ekarpena bistaratu zenean, kariño handia zion Ernai antolakundeari.

Zer bilduko du liburuak?

Perikoren bizi eta ibilbide aberatsa, eta baita ere bere pentsamendua gai ezberdinen inguruan.

Ordu asko pasa duzue Perikorekin hitz egin eta bere bizipenak entzuten. Pertsonalki, zer eman dizue prozesu luze horrek?

Zorte eta ohorea da Perikorekin horrenbeste ordu partekatu izana. Bere borrokarako grina, gizatasuna eta ilusioa kutsakorrak ziren gainera. Oso zortedun izan ginen.

Zein kontakizun berezi aurreratuko zenuke?

Periko hautetsi oso berezia izan zen, hautetsi borrokalari peto-petoa. Arrontegiko zubira lanera joan zen Diputatu aukeratu zutenean ere, eta kazetariek elkarrizketa egin zioten orgarekin zementua garraiatzaren ari zela. Ez zion lan egiteari utzi orduan ere!

Liburua osatzen ari zineten bitartean zendu zen. Nola eragin du bere heriotzak proiektu honetan?

Pertsonalki, eta esango nuke taldeari ere, pena handia eman zigun Periko hiltzeak egitasmoa amaitu gabe. Horrek eman zigun azken bultzada liburua amaitzeko, baina idazle moduan oso gogorra egin zait orainaldiko aditzak lehenaldiagatik aldatzea. “Periko da” ordez “Periko zen” idatzi behar nuen bakoitzean oroitzen nintzen utzi zuen hutsuneaz.

“Alfonbra gorrietan oinatzik ez dela uzten, lokatzetan, ordea, bai”, esaten zuen. Teorialari bat baino, esan genezake bere borroka kaleko lehen lerroan egin duen pertsona bat izan dela?

Periko ekintzailea da, ekintzaile koherente eta nekaezina da. Ez da teorilaria, baina oso argi zituen bere teoriak. Gainera abade formazioa zuen, eta hizlari eta idazle trebe-trebea zen. Ez nuke gutxietsiko bere ekarpena sinplea dela iritziz.

Eredua izan dela esaten dute askok.

Periko nekaezintasun eredu zen eta da, koherentzia eta borroka eredu. Ni pertsonalki bere gizatasunak erakarri nau, hurkoa laguntzeko bere prestutasunak. Asko dugu ikasteko.

Zein ibilbide egingo du liburuak?

Hori orain esatea zaila da, liburuak bide propioa egingo baitu. Barakaldon aurkezten dugu ostegun honetan (19:00etan San Bizenteko kultur etxean), eta baita ere Arrasate eta Durangon. Hortik aurrera, Ernairen esku dago gaiari segida ematea.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s