Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Iruñeko Gaztetxearen aldeko Asanblada

Azaroaren azkeneko egun eta abenduaren lehenengo egunen biatrtean, Iruñean Gaztetxe baten aldeko Asanbladaren eskutik autogestioaren inguruko hausnarketa eta eztabaida jardunaldiak antolatu ditugu.

Kapitalak, patriarkatuak eta autoritarismoak lapurtu digun burujabetasuna berreskuratzen lagunduko digun ekimen eta baliabide guztiak eztabaidaren erdigunean jartzea beharrezkoa dela uste dugu. Hausnartu, partekatu, sortu, irauli. Elkartasun, elkarrekiko laguntzaren eta autoorganizazio sare propioak elkarrekin sortu. Hiri eta auzoen ikuspegi eraldatzailea plazaratu, praktikatik beste auzo ereduak sortuko dituena.

Jardunaldiak azaroaren 24ean (asteartea) hasiko dira, mugimendu sozialetan ematen diren botere erlazioen inguruko hitzaldi batekin. Botere erlazio horiek klase herrikoiak matxismora, arrazismora, espezismora eta helduen boterera loturik mantentzen dituzte eta, kontraesan sozialen ondorioz, gure espazioetan ere agertzen dira eta horregatik, ditugun bitarteko guztiekin aurre egin behar zaie.

Ostegunak 26 “Kortxoenea: irautea sortzea delako” dokumentala proiektauko dugu. Donostiako Gros azuoko Kortxoenea Gaztetxearen inguruko dokumentala da, orain berri desalojatua eta eraitsia, baina ez horregatik garaitua. Proiektuaren hainbat pertsonen partze hartzea egonen da eta gipuzkoako bihotzean kokatua dagoen autogestio proiektu horren esperientzia aberasgarria lehenengo pertsonan azalduko digute.

Ostiralak 27 Mendillorriko auzo elkarteak autogestio informatiboaren inguruko mahainguru bat antolatu du eta bertan Herri Mugimendutik eta Herri Mugimenduarentzat sortu diren egitasmo komunikatibo ezberdinak parte hartuko dute. Iruñean Gaztetxe baten aldeko Asanbladatik Mendillorrik antolatutako ekimenetara batu nahi izan gara, hiria beraien biztanleek eraikitzen dutela uste baitugu eta Iruñeako auzo guztietan kontrabotere eta borroka ekimenak zabaltzera lagundu nahi dugulako.

Larunbatean zehar, Mendillorrin ere, hainbat tokiko Herri Mugimenduak sortu dituzten autogestio proiektuen mahainguru interesgarria egonen da. Bertan Euskal Jai-ren esperientzia gogora ekarriko da eta Gasteizko Errekaleor auzo okupatuaren, Gernikako Astra-ren, Añorgako Firestone-ren, Bilboko OihuK gune sozial okupatu feministaren eta Altsasuko gaztetxearekin gazte autogestioaren esperientziak aurkeztuko dira. Halaber, beste herri batzuetan egondako esperientziak parte hartuko dute, Burgoseko “Espacio Tangente”-a bezalakoa. Gainera “Kultura Prekarioa”-ko kideak gonbidatuak izan dira, espazio kultural autogestionatu baten inguruko beraien behar eta aldarrikapenak aurkezteko. Arratsaldean Bilboko Okupazio bulegoaren hitzaldia egonen da non proeiktua zertan datza eta zer nolako aholkularitza zerbitzua eskaintzen duten azalduko diguten. Amaitzeko, Iruñeako Alde Zaharreko Subeltzen afari begano goxo batetaz gozatuko dugu.

Hurrengo asteari hasiera emateko okupa mugimenduko abokatu ekintzaileekin hitzaldi bat antolatu dugu. Bertan Mozal Legearekin egondako aldaketa legalak eta interesgarriak diren esperientzia eta kasu juridikoak azalduko dituzte, horrela, mekanismo juridikoen funtzionamenduaz adi egonen gara eta aurre egitea posible izanen dugu. Hitzaldia Alde Zaharreko Kalekalden izanen da.

Abenduak 1, asteartearekin, jabetza pribatuaren aurrean espazioak irabazi eta koletibizatzearen beharraz beste hitzaldi inetresgarri bat izanen da Kalekalden. Jabetza pribatuari espazioak irabazi eta kolektibizatu, espazio horien erabilpen soziala sortzeko alegia, interes kolektiboak luxu, espekulazio eta etekin kapitalisten gainetik jarriz.

Asteazkenak 2, Txantreako Emantzipazio Bulegoko lagunek urte hauetako esperientzia kontatuko digute, Gazte Mugimenduak sortu zuenetik urte horietan zehar egindako lan eta kanpainetaraino. Egin dituzten aldarrikapenak eta lortutako garaipenak eta halaber, gainditzen joan diren oztopo guztiak azalduko dizkigute. Hitzaldia Barañaingo Kultur Etxean burtuko da.

Ostiralak 4 Iruñerriko hainbat auzo eta herri mahainguru batetara gonbidatu ditugu. Bertan auzo eta herriko bizilagun eta kolektiboetatik sortu nahi dugun hiri ereduaz eztabaidatuko da. Bakoitzak bere berezitasunetik eta ikuspegitik eta bere behar propioei erreparatuz jardungo du, Iruñerriko Herri Mugimendua eta kontraboterea sendotzeari begira beti ere. Halaber, Iruñerrian espazio autogestionatu batek guzti horri zertan lagun diezaiokeen planteatuko da, auzo eta herrien dinamikei gaitasun eta autonomia kendu nahi izan gabe.

Jardunaldiei amaiera emateko, larunbatak 5 eguerdiko 12etan Nabarreriatik abiatuko den Kalejira aldarrikatzaile batean parte hartzera deialdi berezia luzatzen dizuegu.

Herri boterea eraiki!
Ordua da Gaztetxea!

gazte

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s