Home

amnistia

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Aitor Martinez Ibarrola

Gramsciri galdetuko bagenio alderdiaren eta gizarte zibilaren arteko harremanaz, ezbairik gabe gizartea eta politikaren arteko dibortzioarekin hautsi eta batasun zatiezinaz hitz egingo liguke. Haustura horretan mugitzen dira, ordea, sistemaren engranaje diren alderdiak: gizarte politikoaren ukazioa eta gestio hutsaren inertzia.

Tasiok, momentu paregabean, burutapena izan zuenean eta ez larunbateko manifestazioaren aurkako deialdi gisa, jakina, amnistiaren aldeko borroka ez kaleratzea indar metaketarekin erlazionatuta zegoela argitu zigun, aurretik jakingo ez bagenu bezala. Hori oinarri hartuta, ezinbestekoa izango zaigu alderdia, koalizioa eta gizarte zibilaren arteko harremanaz mintzatzea, hiru terminoei izen konkretua ezarrita: Sortu, EHBildu eta Sare.

James Connollyk zioskun Irlandan kometa bat bidaltzea gizartean proba bat egiteari deitzen ziotela, ingelesek sarri erabiltzen zuten estrategia eta gaur egun iragan bihurtu ez dena: balizko erreformen inguruan informatzea erreakzioak neurtzeko. Hala, erreformaren bideragarritasuna edota aurre egin beharreko indarrak mahai gainean jartzen zituzten.

Gaur egun ere bada estrategia horretara heltzerik: gizarte zibilaren antolakuntzarako oinarrizko tresnen sorkuntzaren bidez termometroa txertatzea. Eta egin egiten da. Politika erreformistarentzat baliagarria guztiz; ez ordea iraultzailearentzat: lehenak zatiketan aurkitzen badu indarra, bigarrenak, ordea, zatiketari aurre egin behar dio, batasuna du ezinbesteko.

Batasunaz mintzo garenean, ordea, ez dugu dogma gisa ulertzen: batasuna guztiaren gainetik eta guztiaren aurrean. Jaiotzen den oro bezala, batasunak ere heriotza du, eta bere iraungitasuna helburu taktiko zein estrategikoek determinatzen dute. Argi esan behar da: Tasioren estrategiak, eta, oro har, ezker abertzale ofizialarenak, ez dute batasunik behar, ez ekintza politikoari dagokionean, behintzat. Gizarte zibilaren inertzian sostengatzen da, eskubide burgesean. Antolakuntza burgesak ez du batasunik behar, zatiketa baizik, inertzia politikoaren indar bateratzailea bere eskuetan hartu: hegemonia. Demokrazia burgesa eta erreformak aldarrikatzeko konstituzioa da beharrezkoa dena, eta antolatu gabeko gizarte zibilari eskatzen zaiona parametro horien baitan txertatzen dela erakustea. Lokarrik bete zuen bere funtzioa, eta ondo bete ere, beste munduko antolakuntza politikoaren beharrik gabe, sistemaren instituzioetan sostengatuta.

Hori preso politikoen gaira ekarrita, Sare gizarte zibilaren tresna moduan ulertuko dugu: erreforma eta demokraziaren agintearekin betetzea eskatzen duen gizarte politiko burgesaren tresna, demokraziaren zaldun den gizartea bera. Eta ideian guztiz positiboa duen aldearekin geratuko gara: gizarte zibila presoen eskubideen alde antolatzea, gizarte zibiletik gizarte zibilera egiten den lan ez politiko gisa, hots, demokraziaren purifikazioa. Eta gainera erreformisten alde positiboari ere helduko diogu: jakina, presoak kartzelatik atera behar dira eta etxerik gabekoei non bizi eman, langabetuarentzat lana sortzea bezala. Onartezina dena zera da: lehenengo neurria amnistia dela onartzea eta bigarrena sozialismoaren aldeko borrokatzat hartzea. Biak erreformismoaren bandera den determinismo mekanizistan oinarritzen baitira, kontzientzia espontaneo burgesari esanahi politiko subertsiboa txertatzeko prozesu behartua, Alderdiaren ukazio gorena.

Beraz, gizarte zibiletik gizarte zibilera presoen eskubideen alde sortutako mugimendua ontzat eta positibotzat hartu ondoren, gaiaren puntu garrantzitsuenera heltzen gara: eta alderdiaren funtzioa, zein da? Nola erlazionatzen da alderdia gizarte zibilarekin eta haren tresnekin? Nola osatzen du bere eginkizuna, mugimenduaren abangoardian bilakatzea?

Populismora jotzen duen alderdi erreformista batek herritarren tresna dela erakutsi behar du, herritarren esanetara dagoela, herritarrek, gizarte zibil ez politizatuan, hau da, Gramsciren aurka alderdiak ,abadearen lekuan kokatuta, politika eta inertziaren (gestioa) arteko dibortzioa sinatu duen gizarte demokratiko idealizatu horretan, berezko kontzientzia espontaneoan, naturalean edo esentzialistan, deitu nahi bezala, onartu duten hori onartzen duela. Hori estatua klase diktaduraren tresna politikoa ez dela onartzea bezalakoa da; burgesia txikiaren amets utopikoak.

Eta utopiaz ari garela, ziur asko, erreformismoak, mundua ulertzeko eta eraldatzeko eskaintzen dituen tresna murritzen ondorio, esango digu gure planteamenduak oso urrunekoak direla eta haiek denbora/berehalakotasun burgesaren diktaduran erorita hemen eta orain emaitzak nahi dituztela, norbanakoaren bizitza finitua delako, eta arrazoirik ez duelako jaio ez den horren alde borrokatzeak norberak bere eskubide indibidualak erreprimitu beharko baditu horretarako. Horiei esango nieke, Galeanok bezala, utopiak bidea erakusten digula, martxan jartzen gaituela. Alderdiaren ekinbidez politizatutako gizartearen kontzientzia eraldatzailea ezinbestekoa da eraldaketa abiatzeko. Estrategia politikoak taktikaren zantzu guztiak zipriztindu behar ditu txikitasunaren inertzia zatitzaile erreakzionarioari aurre egiteko. Txikitasun isolatutik ez baita handitasuna eraikitzen, txiki hasten dena handitasuna anbizio izatetik baizik.

Hari nagusira bueltatuta, alderdia, koalizioa eta gizarte zibilaren arteko harremanera, alderdi iraultzailearen praxia erraz zehaztu dugu: gizarte zibila eta politikoaren arteko batasuna. Horretarako, alderdiak gizarte zibila politikaz bete behar du, eta ez alderantziz, erreformistek egin bezala; hots, gizarte zibilean zentzu demokratiko burgesa duen hori alderdiaren ardatz bilakatzea. Alderdi politikoak trantsizio tresnak planteatu ahal ditu, eskubideen defentsan oinarrituta, zentralitate politikoa moldatze aldera, eta, nola ez, bere planteamendu politikoak baldintza hobeagoetan garatzeko oinarria zehazte aldera. Ez da kometa, ingelesek irlandarrekin egiten zuten moduan, eraldaketarako batasuna ezinbestekoa den heinean, hots, praktika politiko kontzientea; baina badu estrategia haren forma: gizarte zibilaren bizitzan erreakzioak sortzea, demokraziaren zaldunaren funtzioa dinamitatzea demokraziaren sorburu bilakatzeko.

Honetan guztian, buelta emanda, ez litzateke oso zuzena izango, oso azaleko irakurketan, Sarek Sortu kontrolatzen duela baieztatzea, presoen aferan. Seguruenik erlazio horretan Sareren gizarte saretzerako oztoporik handiena Sorturen politikarekin nahasten dela ohartzea izango da. Alegia, Sarek, gizarte zibilean hobeto beteko lukeela bere funtzioa Sortuk benetan aldarri iraultzaileari helduko balio: amnistiaren aldeko lanketa politikoari, utopia politikoari. Azken finean, tentsionamendu politikoari, borrokari, eta borrokatik ondorioztatzen den mugimenduari, salto kualitatiboari, dialektikari. Bestela, Sare Sorturen tresna dela ulertuko da, eta, seguru asko, zenbakiek hori adieraziko digute: lehen amnistiaren aldarriaren atzean biltzen ziren milaka horiek berdinak (edo gutxiago, hainbat eta hainbat aldarri berdinean jarraitzen duelako) biltzen direla orain dispertsioaren aurka. Hots, emaitza borroka politikoaren desideologizazioa dela, eta ez, Tasiok baieztatu (edo desenkusatu) bezala, jende gehiago biltzea. Horra hor guztiaren paradoxa: inertziak, egiten duzun horrek, determinatzen duela gure kontzientzia, gure izate politikoa, eta dekadentzia honetan bidea amildegia baino ez dela, suizidio politikoa. Zentzu horretan, abangoardiaren papera korapiloak desataskatu, mugimendua eragin eta aurrera egitea bada, erretagoardiak aurkakoa egiten du: gizarte zibila bere planteamendu burgesetan ataskatzen du, idealismoaren labirinto ideologikoan betiko kateatzen du.

Aipatutakoaren harira, galdera bat luzatuko nieke ATAren helburua amnistia ez dela zabaltzen duten horiei, helburu ezkutuak dituztela diotenei, estrategia politiko osoa erasotzeko jaio dela defendatzen dutenei. Imajinatu panorama osoa printzipio horien baitan analizatzen dugula: esango zenukete ere, hala, Sare Sorturen planteamenduak indartzeko jaio dela, hots, Sorturen tresna dela Sorturen estrategia indartzeko? Nik nahiago dut espekulazioetan ez erortzea, edo behintzat bietarako oinarri bera erabiltzea: ATA Sorturen aurkako tresna bada, Sare bere aldekoa da; eta alderantziz, bietako bakarra ere ez da preso eta iheslari politikoen aldeko tresna bat baino gehiago. Egia da hau oso sinplista izan daitekeela, eta zuzenena litzatekeela onartzea biak direla ezinbestean politika konkretu batekin lotutako mugimenduak; bestela ezin dela izan. Baina zentzu horretan ere ez geundeke maltzur irakurtzen, politika bera onartzen arituko ginateke, eta kritika politiko orok bere aurkakoan kontraesanak sortzen dituela onartzen; hutsunea borrokan bilakatzen. Konfrontazio hori gertatuko balitz, alderdi politikoaren funtzioa da erreforma eta iraultzaren arteko dialektikari erantzun egokia ematea, eta, nago, kontrako bi posizio gisa ulertzera helduko bagina erantzukizuna mugimendu politikoaren koordinatzailea beharko lukeen alderdian bilatu beharko genukeela. Honetan guztian preso eta iheslariak baitira benetako kaltetuak.

Eta zein da, beraz, koalizioak duen funtzioa? Koalizioa balazta da. Oraindik esperantzak zutik mantentzen dituenik bada, EHBilduren estrategia eta Sorturena desberdintzen saiatzen dena. Aliantza taktikoa deitzen diote zikoizki. Azaleko kritiketan erraz antzematen da: arazoa Eusko Alkartasunatik dator, errua EHBildurena da, Rafa Larreina bezalako bat aurkezten dutenean. Eta agian estrategia aldaketan beharrezkoa zen, benetan, koalizio hori, kolpeak magnitudez aldatuko lituzkeen zakua, dena justifikatzeko ezinbestekoa zen filtroa. Behintzat horrela ari da funtzionatzen, azaleko kritikoen begirada beregana bideratzen duen masokista bezala.

Nik honetan guztian zalantzarik ez daukat: azaroaren 28an nahiz urtarrilaren 9an Bilbon izango naiz, arazoa ez baitut ikusten manifestazio bien antolatzaileetan, aterki edo egitura politikoan baizik.

Preso eta iheslari politikoek hori dena baino gehiago merezi dutelako; dena eman duenari dena zaiolako zor.

Amnistia, autodeterminazioa eta sozialismoa.

2 thoughts on “Alderdia, koalizioa eta gizarte zibilaz: Tasio eta Amnistia

  1. Uno de los portavoces de Sare es un conocido militante de EA. Puede ser que uno de los impulsores de SARe sea SORTU, pero no creo que sea una herramienta. Tranquilo porque es un error normal en alguien que pretende controlar todo el movimiento popular. 3,2,1 a que aparece un ente en forma de “movimiento” reivindicando ser la Izquierda Abertzale de verdad. Usar la Amnistia para eso.

  2. ARGALA, TASIO ETA AMNISTIA

    Tasio Erkiziak: “Horren harira, oso argigarria da Franco hil ondoren Trantsizioan gertatu zena. Orduan ere, 1976-77 urteetan, herrietan izugarrizko eztabaida antzuak egon ziren Amnistiaren esanahiari buruz, eta “ortodoxoenek” haren esanahi juridiko-politikoa defendatzen zuten. Alegia, Amnistiaren aldeko borroka ez zela bukatuko harik eta egoera juridiko-politikoa iraultzen ez zen bitartean. Baina praktikan, herritarrek erakutsi zieten aski ongi zer esan nahi zuten Amnistia oihukatzen zutenean, Aldanondo ondarrutarra, azken presoa kartzelatik irten zenean, itzali egin baitzen oihu hori, eta mugimendua ere bai.”

    Joxe Migel Beñaran Ordeñana, “Argala”k : “Esto mismo hace referencia a la Amnistía. Si hoy creemos que hay que luchar por la Amnistía,o yo por lo menos creo que hay que luchar por la Amnistía,y considero que los demás refugiados también, pienso que la Amnistía no puede ser separada de un conjunto de medidas políticas que son las únicas que pueden hacerla efectiva. El año pasado sucedió que se movilizó todo el Pueblo por la Amnistía, se desarrolló una gran lucha, hubo muertes, decenas de heridos, de detenidos, y al final se logró la Amnistía. Pero eso fue utilizado para el Gobierno, por el Gobierno, para decirle al Pueblo, “Bueno, ya tenéis la Amnistía, ¿qué más queréis? Todo lo que pedíais se ha conseguido. Nosotros consideramos que éste es un error en el que no hay que volver a caer.La Amnistía no puede ser una medida aislada, sino el resultado de una lucha que ha llegado al éxito, que ha llegado a dar los frutos por los que se desarrollaba. La Amnistía no puede ser real en tanto haya partidos que sean ilegales. No puede ser real porque supongamos que yo o uno que sale de la cárcel, ingresa después en uno de estos partidos, que son además con los que comulgamos ideológica y políticamente, por ejemplo, HASI y LAIA, y como son partidos ilegales, en cualquier momento nos pueden volver a meter en la cárcel,o nos podemos ver obligados a volver al exilio. Entonces la legalización de los partidos consideramos que es un requisito indispensable para que realmente la Amnistía sea Amnistía. Por otra parte, tampoco podemos considerar que hay una verdadera Amnistía en tanto que la Guardia Civil, la Policía Armada o la Policía Secreta anden por las calles tranquilamente, porque pueden atentar contra nuestras personas por el mero hecho de haber sido refugiados o haber estado en la cárcel y considerar que por eso estamos todavía vinculados a la organización armada y a un determinado tipo de actividad. Eso está sucediendo hoy día, por ejemplo, con montones de refugiados o de presos que han salido de la cárcel o han vuelto del exilio, y son trasladados a la comisaría con ocasión de cualquier acción armada que se produce en las cercanías de la zona donde viven. Para que haya Amnistía estas fuerzas represivas tienen que salir de Euskadi puesto que la convivencia entre ellas y nosotros es absolutamente imposible. Son fuerzas que nos han venido pisando durante muchos años, son fuerzas que nos han obligado a nosotros en su momento a coger las armas, son fuerzas que nos han enviado al exilio o a la cárcel, y son fuerzas con las que evidentemente no se puede convivir pacíficamente. Exactamente igual sucede con el problema de la soberanía nacional de Euskadi, de la autodeterminación…”

    Gehiago entzun nahi baduzue, hemen bertan egiten ahal duzue, weborri honetan:

    Argala 1978 – 2013
    Posted by saretik

    21/12/2013

    Audio – Testamento político de Argala
    Mensaje a Gestoras pro amnistía de Arrigorriaga poco antes de ser asesinado por los servicios de información del estado español bajo las ficticias siglas BVE.

    Escuchar grabación >>>>
    (Voz de Argala a partir del minuto 10:15)

    Bidenabar, eskertu nahi diot Tasio Eriziari bere argitasun eta zintzotasunarengatik, bere artikuluan inoiz baino ageriago utzi baitu,arrazoiz eta argumentu garbiz, non kokatzen den gaur egun bai, bera, eta bai SORTUko zuzendaritza osoa. Zaharrak garenok berehala konprenitu dugu, bainan aise zailago izan liteke gazteendako, beraz, hona hemen Wikipedia, “Amnistiaren aldeko Batzordeak” izeneko artikulutik hatutako zati bat:

    “Fran Aldanondoren kaleratzearekin Amnistiaren Aldeko Batzorde Nazionalak disolbatzea erabaki zuen. Horretara, amnistiaren aldeko borroka eta errepresaliatu politikoen laguntza Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako Amnistiaren Aldeko Elkarteen koordinadoraren esku gelditu zen, hasierako Batzorde Nazionaleko hainbat kide ere bertan sartu zirelarik.

    Amnistiaren Aldeko Elkarteak mugimendu asanbleario koordinatu modura egituratu zen Euskal Herriko laur herrialdeetan. Bakoitzak bere dinamika eta bere autonomia zituen. Baina hainbat gaietan lau herrialdeak ere koordinatzen hasi ziren.

    Horretara, Amnistiaren Aldeko Batzordeen bigarren aldia hasi zen, eta ideologikoki borrokan jarraitu zuen sektorean kokatu ziren, Ezker Abertzalearen eremuan hain zuzen.

    Fran Aldanondo 1977ko abenduaren 9an kalera irten bazen ere 26 egun geroago, 1978ko urtarrilaren 4an, Oreretan atxilotutako lagun bi sartu zituzten espetxera. Kopuru hau handitzen joan zen urtean zehar, eta 1978. urtearen amaieran 199 euskal preso politiko zeuden espetxean.

    Amnistiaren Aldeko Elkarteak bilakaera politiko eta errepresiboaren arabera garatuko ziren. Amnistia aldarrikatzeaz gain, eta amnistia gatazka eragiten duen egoera politikoa gainditzea ulertuta, bere gain hartuko zituen atxilotuei, presoei, iheslariei eta errepresaliatuen etxekoei laguntza ematea (politikoa, juridikoa, ekonomikoa…), torturaren aurkako dinamika, espetxeetako bizi baldintzak salatzeko dinamikak… Lan etengabean jardungo zuen, informazioa zabaltzen, mobilizazio ugari eta jendetsuak antolatzen… ”

    Nork bere gogoetak egin ditzala.

    Besarkada bero bana.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s