Home

manipulacionesglobales

Asier Blas – Argia

Lehenengo globalizazio ekimena Britainiar inperioren nagusitasun pean eman zen, erregulaziorik gabeko merkatu kapitalista mundu osoan barreiatzeko. Saiakera inperialista hark erantzun anizkoitza izan zuen estatuen, herrien eta langile klaseen partetik. I. Mundu Gerrak lau hamarkadetako gatazka militarren aroa ireki zuen ekimen hura lurperatu zen arte. Ondoren, Berlingo harresia erori eta bigarren globalizazio ekimen saiakera etorri zen, AEBek gidatua. Lehengaien eta merkatuen konkistek esku-hartze politiko, ekonomiko eta militarrak behar izan dituzte, batzuetan nazioarteko legedia hautsiz.

Biolentzia eta kaosa bilakatu dira globalizazio kapitalistaren bigarren olatuko adierazle nagusiak, eta lehenengoari gertatu zitzaion bezala, erantzuna ailegatu zaio bigarrenari ere. Potentzia erregionalek globalizazioari mugak jarri dizkiote eta nazio-proiektu herritarrek zuzenean eraso dute klase xeheen interesak defendatzeko. Erresistentzia horrek esplikatzen du parte handian Mendebaldearen erantzun desesperatua erresistenteak eta hauen inguru geografikoak desegonkortzeko: estatu kolpe bigunak edo gogorrak sustatuz eta babestuz; oposizio taldeak armatuz, gerra zibilak bultzatuz eta bere etsaien aurkako proxy gerrak (delegatutako gerrak) bilakatuz; azkenik, herrialdeak bonbardatuz eta behar bada okupatuz ere bai.

Desegonkortze politiken ondorioek herrialdeen suntsiketak, hildakoak eta errefuxiatuak utzi dituzte. Kostu handiegia Mendebaldeko barne trinkotasuna ez ahultzeko, horregatik propaganda eta manipulazio politikoa indartu da. Lehenengo, globalizazio kapitalistaren aurkako etsaiak identifikatu, eta ondoren, demoniatzeko eta estigmatizatzeko kanpaina hasten da errealitatea manipulatuz. Hedabide eta iritzi sortzaile gehienak Mendebaldeak izendatu dituen etsaiez zaborra botatzen hasten dira uneoro. “Al Assaden erregimen kriminala” adjektiboa seriean dator eta berriz, segidan “Obama administrazioa” erabiltzen dute AEBek Afganistanen Mugarik Gabeko Medikuen ospitale bat bonbardatu eta gutxienez 30 hildako eragin zituen egunean bertan. Ez, editorialen lerroburua ez zen izan “Obama: hemen da munstroa”, ez, horrelakoak Putinentzat gorde ziren, Ukrainako estatu kolpea gertatu zenean errusiar presidenteak harturiko arbuio jarreragatik.

Ez zitzaien munstro deitu Odesan hamarnaka pertsona erre eta erail zituzten ukrainar nazionalistei. Petro Poroshenkoren erregimena ez da kriminal bezala kalifikatu, nahiz eta Ukrainako ejertzitoak Donbasseko herritar zibilen kontra egiten dituen bonbardaketen harira, Ukrainako presidenteak konkista gerra hasi eta publikoki hauxe esan zuen: “Gure seme-alabak eskoletara eta haurtzaindegietara joango dira, beraien seme-alabak sotoetan eseriko dira, ez baitute ezertarako balio”.

Aurten Poroshenkok zeharka onartu du estatu kolpe bat egon zela Ukrainan: Auzitegi Konstituzionalari eskaera formal bat egin dio ebatzi dezan Viktor Janukovitxen kargu gabetzea ilegala izan zela. Baina, hedabideek ez dute horrekin zalapartarik sortu. Iritzi sortzaileek Maidaneko masakreari buruz bota zuten zabor manipulatua errektifikatu ez duten bezala. Garbi dago frankotiratzaileak estatu kolpea eman zuen oposizioaren parte zirela, are gehiago, afera honen arduradun gisa Ukrainako estatuak jazarpen judizial bat jarri du martxan Svoboda eskuin muturreko alderdiko diputatu ohi batzuen kontra. Baina horretaz inork ez du hitz egiten, gutxik hitz egiten duten bezala Suedia osoan errefuxiatuen aurka burutzen ari diren hamarnaka eraso sutzaileez.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s