Home

aztnugal-talde-argazkia-22

http://aztnugal.org/

NOR GARA?

•    Iñigo Gonzalez, Jon Patxi Arratibel, Gorka Mayo, Iker Moreno eta Gorka Zabala.

Guardia Zibilak 2011ko urtarrilaren 18an atxilotu gintuen Grande Marlasca epailearen aginduz.

•    Lau eta bost egunez izan gintuzten inkomunikaturik.

•    Inkomunikazioa amaitzerakoan torturatu gintuztela salatu genuen publikoki. Jon Patxik bere deklarazio poliziala sinatzeko erabili zuen “Aztnugal” (laguntza alderantziz) hitza hartu genuen gure salaketaren sinbolo gisa.

•    Epailearen aurretik pasa ondoren espetxera bidali gintuen. Urte eta erdi igaro genuen espetxealdi prebentiboan Madrilgo kartzeletan dispertsaturik.

•    Espetxean ginela, 2011ko maiatza eta ekainean CPTko (Comité europeo para la Prevención de la Tortura) kide batzuek elkarrizketatu gintuzten. 2013ko apirilean Estrasburgon sinatutako txosteneko 12. eta 14. puntuetan irakur daitekeenez, “delegaritzak tratu txarrei buruzko alegazio sinisgarri eta sendoak jaso zituen”.

•    2015eko maiatzean, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiar estatua zigortu zuen Jon Patxi Arratibelek egindako tortura salaketa ez ikertzeagatik.

•    Une honetan, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegia gurekin atxilotutako Xabier Beortegiren salaketa aztertzen ari da.

•    Azken hilabeteetan prozesamendu autoa jaso dugu, 8 urteko eskaera fiskalari aurre egin beharko diogu eta ikasturte honetan epaituko gaituztela aurreikusten dugu.

EPAIKETA ORDAINTZEKO FINANTZIAZIOA

•    Orain arte 65.000 euro jarri behar izan ditugu fidantza gisa. Kartzelatik atera ahal izateko lehendabizi eta fidantza subsidiario gisa bigarrenik.

•    Honetaz gain, epaiketan sortuko diren gastu ezberdinak ordaintzeko beste 15.000 euro behar ditugu. Honekin abokatuak, prokuradorea, peritoak eta beste gastu batzuk ordaintzea lortuko genuke.

•    Behar dugun dirua eskuratu ahal izateko hainbat ekimen burutuko ditugu, oraingoz kamisetak salmentan jarri ditugularik. Zure elkartasuna bihotzez estimatuko dugu. Mila esker aldez aurretik.

1295342217_910215_0000000005_album_normal

Tortura testigantzak

Iker Moreno

Jon Patxi Arratibel

Gorka Zabala

Iñigo Gonzalez

http://aztnugal.org/tortura/testigantzaktestimonios/

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s