Home

… eta epaiketa atzeratu da

Argia

Ainara Ladron elgoibartarrak, Aritz Azkona arrietarrak eta Naroa Ariznabarreta eibartarrak uko egin diote gaur epaituak izateari. Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat 2007an A-8 autobidearen trafikoa mozteagatik. Lege injustuetan oinarritutako epaiketa politikoa dela argudiatuta, ez dute parte hartuko. Arrazoiak azaldu dizkiote ARGIAri.

Martxoaren 2ra arte atzeratu dute berriz epaiketa. Bederatzi urtetan laugarren atzerapena da. Jakinarazpenetan arazoak izan direla argudiatu du epaileak. Ainara Ladronek –ez du epaiketan parte hartu– ondorengoa adierazi du: “Gure bizitzarekin jolasten jarraitzen dute. Bederatzi urte luzez espetxe zigorraren mehatxua gainean izan dugu eta orain, beste behin ere, eta gezurra erabiliz, epaiketa atzeratu dute. Horrek berresten du gaur hartu dugun erabakia: fartsa horretan ez dugu parte hartuko”.

Gaur 12:00etan Donostiako Auzitegiko akusatuen aulkian eserita behar zuten Asier Alberdi bilbotarrak, Saioa Zerain gasteiztarrak, Aritz Azkona arrietarrak, Naroa Ariznabarreta eibartarrak eta Ainara Ladron elgoibartarrak. Halere, horietako hiruk –Ladron, Ariznabarreta eta Azkona–, asmo politikoak dituen epaiketa dela argudiatuta, uko egin diote Espainiako justiziak epaituak izateari.

Espainiako Gobernuak Segi gazte antolakundea terrorista izendatu behar zuela salatzeko A-8 autobidearen trafikoa –Zarautz inguruan– moztu zuten bost gazteek 2007ko otsailean. Ilegalizazioen aroan bete-betean sartuta ginen artean Euskal Herrian, eta horiei aurre egiteko egin ziren protesta ugarietako bat izan zen A-8koa. “Euskal gazteriak militatzeko zuen eta duen eskubidea aldarrikatu nahi genuen”, adierazi dute auzipetuek.

Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat. Protesta egin zenetik bederatzi urte igaro dira eta horrek eragin zuzena izan du haien bizitzan eta gaur hiru gazteek desobedientziaren bidea hartzeko erabakian: “Gure bizitza asko baldintzatu du prozesu luze honek. Bederatzi urte luze hauetan atxilotu egin gaituzte, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman gaituzte, eta orain hirugarren aldiz epaitu nahi gaituzte… Nahikoa dela erabaki dugu.”

Elkartasun mobilizazioak

IMG-20151130-WA0000.jpg

https://twitter.com/EibarLibre

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s