Kazeta
Sergio Yegorov Arantzeta, “Ruso” bezala ezagutua zena zendu da Baionan azaroaren 28an. Bada 30 urte iheslaria Portugaletetik kanpo zegoela.
Sergio Yegorov Arantzeta 62 urterekin zendu da Baionan. Bere ehorzketak iraganen dira abenduaren 2an 15.00etan Baionako beilatokian eta 17.00etan Biarritzeko errausketa-labean.
“Ruso” bezala ezagutua zen iheslariak 30 urte baino gehiago pasatu ditu Portugaletetik kanpo.Denboraldi honetan egoera desberdinak bizi izan ditu, Naiz.eusek azaldu duenez. Hain zuzen ere, kartzelatik pasa da eta konfinamendua ere bizi izan du.