Home

image2

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Eleak mugimendua

Eskubide Zibil eta politikoen urraketa ez da atzoko kontua. Ia estatu guztietako gobernuek izan dute disidentziak isilarazteko joera haien herritarrak antolatzeko, adierazteko edo mobilizatzeko eskubideak praktikan jarri dituztenean indarrean zegoen jendarte eredua neurri batean edo bestean eraldatu asmoz. Une historiko guztietan, eskubide horiek formalki onartuak egon direnean zein egon ez direnean.

Euskal Herrian, hamarkadak daramatzagu eskubide zibil eta politikoen urraketa egiturazkoa bizitzen. Frankismotik eratorritako salbuespen arkitekturaren zutabe oso garrantzitsuek zutik iraun zuten (legedi antiterrorista, salbuespen epaitegiak, inkomunikazioa eta tortura…). 90. hamarkadaren hondarrean eta bereziki 2001etik aurrera, eraikina zaharberritu eta zutabe berriak eraiki ziren, hala nola alderdien legea, mugimendu herritarren legez kanporatzeak eta komunikabideen itxierak, mobilizazioen debekuen eta iritzi delituen biderkatzea.

ETAren jarduera armatua euskal eszenatokitik desagertu zela lau urte igaro dira Askoren harridurarako ordea, horri erantzun beharra argudiatuta mantendu edo sortu ziren salbuespen neurriak ez dira indargabetuak izan. Ez zuzenbidetik, ez eguneroko praktiketatik. Are gehiago, urteotan, disidentzia zahar eta berrien aurkako neurri berriak garatu ditu Espainiar Estatuak. Entzutetsuenak, Mozal Legea eta zigor kodearen azken erreforma.

Gainera, orain hamar urte bezala gaur ere, Euskal Herria da biztanleko polizia tasa altuena duen Europako herrialdea eta horietako gorputz polizial batzuen jarduera da hain zuzen ere hona ekarri gaituena.

Gaur, Arabako gazte ezberdinek jasandako jazarpenaren testigantza ezberdinak atera ditugu argitara. Polizia Nazional zein Ertzaintzaren presioetatik hasi eta jarraipen zein kolaborazio eskaintzetara iritsiz. Gazte hauek guztiek zerbait dute komunean, Herri Mugimendu ezberdinetako kideak izatea.

Hemen kontatuko ditugun datuak ez dira Arabako gazteek bizi izan dituzten guztiak, baina hona hemen zenbait:

1. GAZTEA
Kontu pertsonalak direla eta 2015eko apirilean Ertzaintzarekin harremanetan jarri behar izan nintzen. Elkarrizketa hartan, harira ez zetorren arren, ertzaina neure militantzia politikoaren inguruan galdezka hasi zitzaidan. Gainera, “Gazteen” inguruko galderak egin zizkidan, ondoren Ezker Abertzalearen ingurukoak, Ernairen ingurukoak zein Gazte Blokearen ingurukoak. Horretaz gain, aurrera begira Gazte Mugimenduak bestelako ekimenik antolatuta ote zuen ere galdetu zidan. Azkenik, aurtengo Martxoaren 3ko gertakizunen bueltara bideratu zuen elkarrizketa. Egoera hau bereziki bortitza izan zen niretzat. Laguntza eske joan eta galdeketa batekin egin bainuen topo.

2. GAZTEA

Neure kasuan gertakari deseroso eta bortitzak jasan izan ditut beste gazteen moduan, baina modu jarraikorrago batean eman dira.

Lehenengoa etxetik irten nintzen batean eman zen, iraila erdialdean. 16:00ak aldera etxetik irten eta polizia tankera zuten hiru gizon gerturatu zitzaizkidan, hauek nirekin hitz egin nahi zutela esan eta beraiekin joatera bultzatu ninduten. Ni, erabat kikilduta eta egoeraren bortizkeriaren aurrean, beraiekin hitz egitera joan nintzen etxe alboko parke batera. Elkarrizketa, edo galdeketa, beste gazteekin izandakoen antzeko parametroetan eman zen; Ezker Abertzalearen, Ernairen, Herri Mugimenduaren eta Gazte Mugimenduaren inguruan. Oraingoan ere, Martxoaren 3ko gertakarietara jo zuten azkenengo buruan. Ordu eta erdi inguru iraun zuen galdeketak eta hau amaitutzat emanez gizonetako batek harremanetan egongo ginela jakinarazi zidan.

Bigarren batean (urriaren 1ean), nire furgonetarekin unibertsitate inguruko stop batean geldi nengoela, aurreko gizonetako bik modu oldarkorrean furgonetako atea irekiarazi zidaten eta neure harridurarako furgoneta barrura sartu zitzaizkidan. Nik hitz egiteko prestutasuna adierazi nien arren, ez zidaten furgoneta nire gurasoen etxean uzten utzi (furgoneta etxean utzi nahi nuen gurasoak arduratu ez zitezen). Haiek nahi zuten gunean aparkatu nuen fugoneta. Elkar liburudenda alboan kokatzen den taberna batera eraman ninduten eta bertan galdeketa egiten hasi zitzaizkidan. Aurreko galdeketaren ildo beretik jarraitu zuten, baina oraingoan nire bizitza pertsonalean gehiago sakondu zuten, nire pasarte intimoak ezagutzen zituztela aditzera emanez (burututako bidaiak, nola jantzita nindoan zein egunetan, norekin geratu nintzen beste egun batean, telefonoz izandako elkarrizketak ia testualki erreproduzitu zizkidaten…).

Aurrerantzean nirekin egon nahi bazuten aldez aurretik abisatzeko esan nien, baina furgonetan modu horretan ez sartzeko. Gauzak horrela, hurrengo baterako hitzordua jartzera behartu ninduten. Hurrengo astelehenerako geratu ginen, aurrekoan atxiki ninduten lekuan arratsaldeko seiretan.

Hirugarren aldiz egon nintzen haiekin, aurrekoan zehaztutako tokira agertu nintzen. Ordu laurden beranduago lehenengo aldian niregana jo zuen gizonetako bat gerturatu zitzaidan eta Zaramagako auzotik buelta bat ematera gonbidatu ninduen. Minutu batzuk beranduago, aurreko aldiko beste gizon bat batu zitzaigun. Momentu honetan identifikatu zitezen eskatu nien arren, uko egin eta “del Gobieno Vasco” esatera mugatu ziren. Aurrekoen ildo beretik, Martxoak 3aren inguruan aritu ziren nagusiki, tarteka “Gazte Blokeaz”, Ernai eta ETAren inguruan elkarrizketa nahasiak bultzatuz.

Nire militantziaren inguruan sakondu nahi izan zuten, non jarduten nuen galdetuz, norekin harremanentzen nintzen, nire inguruko jendearen inguruan galderak eginez.

Kolaborazio eskaintza bat ere luzatu zidaten, sodalta batez hitz eginez zein hertsadura eta mehatxuak erabiliz. Atxilotuta egon nintekela aditzera eman zidaten, haiekin kolaboratuz gero horretaz paso egingo zutela adieraziz.

Galdeketa saio honen ostean, hurrengo batean geratzeko esan zidaten, baina neronek hitzordurako data bat ez nuenez jarri, haiek urriaren 8ko arratsaldean deituko zidatela iragarri zidaten. Eguna iritsi eta agindu bezala deitu zidaten. Ez genuen hitzordurik zehaztu eta berriro deituko zidatela jakinarazi zidaten.

Egoera itogarri honen aurrean, urriaren 9an salaketa jartzea erabaki nuen. Behin salaketa jarrita nuela, telefono zenbaki ezezagunen zenbait dei jaso nituen, hauek erantzun ez nituen arren.

Egoera honi beste zenbait datu gehitu behar zaizkio:
Entzuketak egin dizkidatela ondorioztatu daiteke (nire mugikor elkarrizketa bat ia literalki erreproduzitu zidaten).
Mehatxuak jaso izan ditut, beste gazte errepresaliatuen adibideak jarriz. Nere buruaren kontrako informazio faltsua luzatu zidaten mehatxu gisa, ni Martxoak 3ko istiluen erantzule bezala kokatuz.
Maltzurkeriz haien borondatea adierazi zidaten: “Queremos calmar a la juventud” Eusko Jaurlaritzaren partez zetozela adierazi zidaten, hori baieztatzen duen ziurtagirik erakutsi ez zidaten arren.

3. GAZTEA

Isun administratibo bat dela eta, Ertzaintza bezala identifikatu zen agente baten deia jaso nuen, orduan hasi zen dena. Delako poliziak ni laguntzeko prestutasuna adierazi zuen eta horretarako berarekin hitzordu bat zehaztu nuen.

Berarekin geratu eta nire bizitzaren inguruan hasi ginen hizketan, ea zer ikasten dudan, nongoa naizen… Ostera, salaketaren inguruan hitz egiten hasi ginen. Antza, ertzaintzaren barruan halako “kasu zentzugabeetaz” arduratzen den sail bat omen dagoela aditzera eman zidan. Arraroa egin zitzaidan arren, epaiketa egunean agenteak geratzeko hitzordua jarriko zidala esanda amaitu zen hitzordua.

Epaiketaren eguna iritsi eta epaitegietan delako polizia bera topatu nuen, bertan epaiketan zer esan eta nola jokatu behar nuen adierazi zidan. Ondoren galdezka hasi zitzaidan berriz ere, Ikasle Abertzaleak-en inguruan, unibertsitatearen inguruan eta ikasle gelaz, halaber, nire militantzia politikoaren inguruan galdegin zidan.

Egoera honen aurrean, egoera oso susmagarria iruditzen zitzaidala aipatu nion, ni lagundu baino galdeketa ilegal bat zirudiela adieraziz. Horregatik, berriro ez nuela geratu nahi jakinarazi nion ertzainari.

Hala ere, epaiketa burutu eta sententzia iristear zegoela berriz ere deitu ninduen, bete beharreko isunaz hitz eginez. Kutsu txarra antzemanda, uko egin nion elkarrizketarekin jarraitzeari, eta egin beharrekoa egingo nuela adieraziz (isuna ordainduko nuela) amaitutzat eman nuen elkarrizketa.

4. GAZTEA

Aurretik ere, nire jatorrizko herrian Ikasle Mugimenduaren bueltan egoera deseroso ezberdinak bizi izan ditut. Hala ere, Gasteizen ikasten dudanez gero izan ditudan egoeren berri emango dut oraingoan.

Aurtengo udaberrian jarraipenak sumatzen hasi nintzen berriz ere. Lehenengo egoera trenean bidaiatzen ari nintzela gertatu zen, tren geltoki batean gizon bat trenera igo eta niri argazkiak ateratzen zebilela antzeman nuen. Honen aurrean, bere jarrera leporatu nion eta gizonak hiru eserleku atzera egin zuen.

Treneko gertakari hartatik bi astetara, antzeko beste egoera bat bizi izan nuen. Oraingoan ustezko argazkilariari flasha atera zitzaion niri argazki bat ateratzen ari zela, honen aurrean jarrera leporatu nion eta honek modu oldarkorrean erantzun zidan, jantzita neraman kamisetako aldarriari erreferentzia eginez eta “nazionala” zela aditzera emanez: “(Euskal Eskola Nazionalari erreferentzia eginez) Yo también soy nacional, y de Madrid”

Aipatzekoa da, ikasturte honen hasieran pare bat alditan modu arbitrarioan identifikatua izan naizela, garraio publikoan bidaiatzen nuenean. Aldi berean, esanguratsua iruditzen zait 3.gaztea nire pisu-kidea dela aipatzea.

5. GAZTEA

Oraingoan kontatuko dudanak, gainerako gazteek pairatutakoarekin alderatuta beste izaera bat du. Laudion jai giroan nengoela, kotxera joan nintzen lo egitera. Kotxean lo nengoela, Ertzaintzaren hiru bat patruila gerturatu eta kotxeari kolpeka jardunez esnatu ninduten. Kotxetik aterarazi eta identifikatu egin ninduten, antza kotxe antenen lapurreta bat dela eta.

Nik, akusazioarekin zerikusirik ez nuela adierazi nien ertzainei baina hauek entzungor egin eta behin ni identifikatuta, kotxea arakatzean hasi ziren. Kotxea arakatzerakoan, nire ordenagailu pertsonalera jo zuten zuzenean eta hau atxiki zidaten ondorengoa argudiatuz: “Nos llevamos este ordenador porque es susceptible de tener informacion o contenido del entorno radical.”

Gertaerak igaro eta bi astetara ordenagailua jasotzeko deia egin zidaten. Ordenagailua jasotzerakoan “antenen kontua” zertan geratu zen galdetu nion poliziari eta honek “buf de eso ya nada” erantzun zidan.

Bi aste geroago ordea, “daños y robos” inputazioa jaso nuen.. Deklaratzera joan nintzenean, nire harridurarako, ertzaintzari lapurretaren berri eman zion andrea “ez zutela topatzen” azaldu zuen Ertzaintzak.

Pentsatzekoa da adierazpen hauen argitan eta aldez aurretik pairatu ditudan jazarpenak direla eta, egoera honek nere militantzia politikoari erantzuten diola, eta ez dela momentuan ustezko gertakari batzuen argitan eman zitekeen ikerketa bat. Bestelako legez kanpoko polizia-jarduera gehiago ere aipa genitzake, egun gertatzen jarraitzen dutenak. Egoitzen eta lokalen espioitza eta zelatatze poliziala, kolektibo legalen inguruan kontrolak ezartzea, jarraipenak herri mugimenduko kideei… Baina oraingoan Arabako gazteria antolatuaren aurka zuzendutako legez kanpoko errepresio-polizialean jarri nahi dugu lupa

Honengatik guztiagatik, egoera honen aurrean:
Bereziki gazte hauekiko gure elkartasuna eta beraiek babesteko erabakia adierazi nahi ditugu, eta gazteria horrelako egoerak salatu eta argitara ateratzera animatzen dugu. Horretarako, gure posta elektronikoa zuen eskura jartzen dugu: mugimenduasortzen@gmail.com
Zenbait polizientzat ohikoak diren jarduerak salatzen ditugu, baita hauek ahalbidetzen dituzten arduradun politikoak ere.
Guztionak diren eskubide zibil eta politikoak defendatzen jarraituko dugu, baita disidentziarako eskubidea ere. Era berean, eskubide hauek praktikan jartzeagatik jazartuak diren pertsonak defendatzen jarraituko dugu.

Agerraldi honi babesa adierazi dioten taldeak:
Ikasle Abertzaleak, Ernai, Bilgune Feminista, Martxoak 3, ELA, LAB, ESK, Comunidades Cristianas populares de Euskal Herria, Gasteizkoak Talde Antimilitarista, Askapena, Salhaketa, Gasteizko Gaztetxea, AEK, EHE, Elkartzen, 7. Araba

——-

La conculcación de Derechos Civiles y Políticos no es cosa del pasado. Los gobiernos de casi todos los estados tienden a acallar cualquier tipo de disidencia, cada vez que los ciudadanos han puesto en práctica sus derechos de organización, expresión o movilización para cambiar en una medida u otra el modelo de sociedad imperante. Esto ha pasado en todo momento histórico, estando estos derechos aceptados formalmente o no.

En Euskal Herria, llevamos décadas viviendo la conculcación de nuestros derechos civiles y políticos. Importantes pilares provenientes de la arquitectura de excepción del franquismo (la ley antiterrorista, juzgados de excepción, la incomunicación y la tortura…) siguieron en pie. Además, a finales de la década de los 90, y especialmente a partir del año 2001 fortalecieron esa arquitectura y crearon nuevos pilares, así como la ley de partidos, la ilegalización de movimientos populares, el cierre de medios de comunicación, la prohibición de movilizaciones y la multiplicación de delitos de opinión.

Han pasado cuatro años desde que desapareciese la actividad armada de ETA del escenario vasco. Pero para el asombro de muchas, las medidas de excepción creadas en respuesta a ello no han sido derogadas ni en el ámbito jurídico ni en la práctica diaria. No solo eso, sino que además, estos últimos años el Estado Español ha desarrollado nuevas medidas en contra de la disidencia del ayer y de hoy. Las más conocidas han sido la Ley Mordaza y la última reforma del código penal.

Además, al igual que hace diez años, hoy en día Euskal Herria es la región que tiene la tasa de policías por habitante más alta de Europa. Y es precisamente la actividad de algunos de esos cuerpos policiales, la que nos ha traído hoy aquí.

Hoy, hemos venido a sacar a la luz pública los testimonios de intimidación y acoso al que están siendo sometidos diferentes jóvenes de Araba. Desde presiones de la Policía Nacional y de la Ertzaintza, hasta seguimientos o propuestas de colaboración. Todos estos jóvenes tienen una cosa en común, ser miembros de diferentes movimientos populares.

Estos hechos que contamos, no son todos los vividos por jóvenes de Araba.He aquí algunos de los testimonios:

1. JOVEN

Todo comenzó cuando tuve que ponerme en contacto con la Ertzaintza debido a causas personales. En aquella conversación que mantuve con el ertzaina, aunque no venía a cuento, comenzó a preguntarme por mi militancia política. Me hizo preguntas sobre las “jóvenes”, sobre la Izquierda Abertzale, sobre Ernai y sobre el Gazte Bloke. También me pregunto si había programada alguna otra actividad en un futuro cercano. Finalmente, encauzo la conversación entorno a lo acontecido el 3 de Marzo de este año 2015.

Esta situación fue realmente violenta para mí, ya que había ido en busca de ayuda y me encontré con un interrogatorio.

2. JOVEN

En mi caso, yo también he vivido situaciones violentas como diferentes jóvenes, pero esta vez han sido de manera más continuada.

El primer encuentro se dio a mediados de septiembre, cuando salía de mi casa hacia las 16:00 y me tres hombres que parecían ser policías me abordaron solicitándome que les acompañase. Yo, totalmente acobardado y ante esta situación tan violenta accedí a acompañarles a un parque cercano a mi casa. La conversación o interrogatorio se dio en unos parámetros parecidos a conversaciones que han mantenido con otros jóvenes; la Izquierda Abertzale, Ernai, el Movimiento Popular y el Movimiento Juvenil. En este caso también, al final de la conversación comenzaron a preguntarme sobre los acontecimientos del 3 de Marzo. Al finalizar el interrogatorio, me comunicaron que seguirían en contacto conmigo. El interrogatorio se alargo alrededor de una hora y media, dando este por finalizado uno de los hombres me dijo que seguiríamos en contacto.

El segundo encuentro ocurrió el día 1 de octubre, cuando permanecía parado en un stop, a la altura de la zona universitaria con mi furgoneta, dos de los tres hombres con los que había estado anteriormente, me hicieron abrir la puerta de manera audaz, y para más asombro se introdujeron en la furgoneta. A pesar de mostrarme dispuesto a hablar con ellos, no me dejaron dejar la furgoneta en casa de mis padres (yo quería dejar la furgoneta en casa para que mis padres no se preocupasen). Estacione el vehículo en un lugar indicado por ellos. Después, me llevaron a un bar cercano a la librería Elkar, y fue entonces cuando comenzaron con el interrogatorio. Comenzaron a interrogarme como la vez anterior pero a diferencia de la vez anterior, esta vez profundizaron más en mi vida personal y me hicieron a saber que conocían historias de mi vida íntima ( viajes realizados, como iba vestido que día, con quien había quedado otro día, reproduciéndome conversaciones que había tenido por teléfono casi textualmente…).

Una vez finalizada la conversación, les dije que si querían volver a estar conmigo me avisasen por adelantado pero que no entrasen en la furgoneta de esas maneras. Dicho esto, me obligaron a poner una hora y un lugar para quedar en otra ocasión, quedando el lunes siguiente a las seis de la tarde donde me interceptaron la primera vez.

Quedamos por tercera vez, acudí al lugar y hora indicados. Quince minutos mas tarde, apareció uno de los tres varones que me abordo la primera ocasión y me invito a dar una vuelta por el barrio de Zaramaga. Unos minutos después se incorporo otro de los varones. En ese momento, solicité que se identificasen, cosa a la que se negaron y se limitaron a decir que eran “del Gobierno Vasco” Así siguieron interrogándome mayormente sobre el 3 de Marzo, pero también me preguntaron sobre el “Gazte Bloke”, Ernai y sobre ETA.

Querían profundizar en mi militancia, preguntándome en que ámbito trabajaba, con quien me relacionaba y haciéndome preguntas sobre gente cercana a mi.

Llegaron a hacerme una propuesta de colaboración, hablándome de un sueldo y utilizando amenazas para ello. Me dieron a sabe que podría estar detenido pero que si colaboraba con ellos pasarían de ello.

Finalizada esta sesión de interrogatorio, me propusieron quedar otro día, pero viendo que yo no ponía fecha para esa cita, ellos me dijeron que me llamarían el día 8 de octubre por la tarde. Llegado el día, recibí una llamada tal y como me habían dicho. No llegamos a concretar ninguna cita por lo que me dijeron que volverían a llamarme.

Ante esta situación asfixiante decidí interponer una denuncia el día 9 de octubre. Una vez interpuesta la denuncia, recibí ciertas llamadas de números desconocidos, pero no respondí a estas.

Ha esta situación hay que añadirle ciertos datos:
Puede deducirse que me hicieron escuchas telefónicas (me reprodujeron una conversación que había mantenido mediante mi teléfono móvil casi literalmente).
He sufrido amenazas, poniéndome ejemplos de otros jóvenes represaliados.
Me dieron información falsa contra mi persona, utilizando esta como amenaza, me señalaron como único responsable de los acontecimientos del 3 de Marzo.
Me expresaron sus intenciones con maldad: “Queremos calmar a la juventud”
Me dijeron que iban de parte del Gobierno Vasco, aunque no me enseñaron ningún certificado que lo demuestre.

3. JOVEN
Yo había recibido una multa administrativa cuando una persona identificada como ertzaina me llamo. En aquella llamada, dicho policía se mostró dispuesto a ayudarme y concretamos una cita para ello.

Llegado el día y la hora de la cita y una vez reunidos comenzamos a hablar sobre mi vida, que era lo que estudiaba, donde vivía… Decía que hay una sección de la Ertzaintza que se dedica a este tipo de “casos absurdos”, aunque esto se me hizo raro. Después, comenzamos a hablar sobre la denuncia, y el agente me dijo que concretaríamos una cita el día del juicio.

Llegado el día del juicio me encontró con dicho policía en los juzgados, allí el policía me explico que era lo que tenía que decir en el juicio y como tenía que actuar. Después volvió a comenzar a hacerme preguntas, esta vez sobre Ikasle Abertzaleak, la universidad, y sobre la “ikasle gela”, además de esto también me pregunto sobre su militancia política.

Ante esta situación, le dije al agente que me parecía una situación muy sospechosa, explicándole que aquello parecía más un interrogatorio ilegal que una ayuda. Por lo que, le hice saber que no quería volver a quedar.

Sin embargo, pasado el juicio y estando a espera de sentencia el agente volvió a llamarme para hablar sobre la multa que tendría que pagar. Yo me negué a seguir con la conversación ya que me había parecido un tanto sospechosa, así explique al agente que cumpliría con mi obligación (pagar la multa) y di por finalizada la conversación.

4. JOVEN
Anteriormente yo ya vivía situaciones incomodas entorno al Movimiento Estudiantil en mi ciudad de origen. A pesar de esto, narrare las situaciones que he vivido desde que estudio en Gasteiz.

Fue en primavera de este año cuando volví a percibir seguimientos. La primera vez sucedió cuando viajaba en tren, llegados a una estación tren, un hombre subió al mismo vagón en el que viajaba. De pronto note como este hombre estaba sacándome fotos. Ante esta situación le eche en cara su actitud y el hombre retrocedió 3 asientos.

Pasadas dos semanas desde el primer suceso, volví a vivir una situación parecida. Esta vez, a diferencia de la vez anterior, se le escapo un flash al presunto fotógrafo y cuando le eche en cara su actitud el hombre me contesto de manera agresiva y haciendo referencia a la reivindicación que e llevaba en la camiseta, dándome a entender que era “nacional”: “(Haciéndole referencia a la “Euskal Eskola Nazionala”): Yo también soy nacional, y de Madrid”

Me parece necesario mencionar que al comienzo de este curso, he sido identificado un par de veces de modo arbitrario cuando viajaba en transporte público. También es significativo que soy compañero de piso del tercer joven.

5.JOVEN
Lo que narrare a continuación tiene un carácter diferente a lo vivido por los demás jóvenes que han narrado sus vivencias aquí. Disfrutaba de un ambiente festivo cuando decidí ir al coche a dormir. Estando dormido en el coche, se acercaron unas 3 patrullas de la Ertzaintza y comenzaron a golpear el coche hasta despertarme. Una vez despierto me obligaron a salir del coche y me identificaron, al parecer me identificaban por un robo de antenas de coche.

Yo explique a los agentes que no tenía nada que ver con esa acusación, pero una vez identificado, los agentes comenzaron a registrar mi coche dirigiéndose directamente a mi ordenador personal. Así, se llevaron mi ordenador personal argumentando lo siguiente: “Nos llevamos este ordenador porque es susceptible de tener información o contenido del entorno radical.”

Pasadas dos semanas de estos sucesos, me llamaron para que fuese a recoger mi ordenador. Cuando acudí a recoger el ordenador, pregunte a la policía sobre el tema de las antenas, a ver cómo había quedado, y la respuesta a esa pregunta fue “buf de eso ya nada”.

Pero, dos semanas después de escuchar “buf de eso ya nada”, recibí una imputación de “daños y robos”. Continuando con mi asombro, el día que fui a declarar la Ertzaintza explico que “no encontraban” a la mujer que aviso de los robos a la Ertzaintza.

Ante estas declaraciones y teniendo en cuenta los seguimientos anteriormente sufridos, es de considerar que esta situación responde a mi militancia política y no a una investigación iniciada por ciertos sucesos puntuales.

Podríamos mencionar más ejercicios ilegales de la policía que a día de hoy siguen ocurriendo. Espionaje y vigilancia de locales y sedes, establecer controles en torno a colectivos legales, seguimientos a miembros del movimiento popular… Pero esta vez, hemos querido destacar la ilegal represión policial dirigida a jóvenes organizadas de Araba.

Por todo esto, ante estos hechos:
Expresamos nuestra solidaridad y disposición de protección a estos jóvenes en especial, y animamos a la juventud a denunciar y sacar a la luz hechos similares. Para ello, ponemos a disposición nuestro correo electrónico: mugimenduasortzen@gmail.com
Denunciamos las prácticas que para diferentes policías son habituales y a los responsables políticos que las posibilitan.
Seguiremos defendiendo los derechos civiles y políticos y el derecho a la disidencia que son de todas nosotras y seguiremos defendiendo a las personas que son perseguidas por ejercerlos.

Listado de organizaciones que dan su apoyo a esta comparecencia:
Ikasle Abertzaleak, Ernai, Bilgune Feminista, Martxoak 3, ELA, LAB, ESK, Comunidades Cristianas populares de Euskal Herria, Gasteizkoak Talde Antimilitarista, Askapena, Salhaketa, Gasteizko Gaztetxea, AEK, EHE, Elkartzen, 7. Araba

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s