Home

grises manifestación

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Iker Heredia de Elu, Ikasle Abertzaleak, Jarrai (KAS), ETA eta EPPK-ko Portugaleteko militante ohia

Urtebete baino ez nuen estatu espainolak nire herriaren eta estatuko langile guztion zapalkuntza betikotzen jarraitzeko beharrezko izan zuen eta gaur arte luzatzen den maskarada konstituzionala inposatu zuenetik. 1978ko amaiera zen eta, une hartan kontziente ez banintzen ere, nire belaunaldiaren bizitza baldintzatu, ezaugarritu eta markatu duen zapalkuntza faxistak gaur egunera arte dirauen mozorro faltsua jantzi zuen. “Demokraziaren seme-alabak” izan omen ginen.

Aitak eta amak, beste milaka bezala, kalean egiten zuten borroka faxismoaren aurka eta zapaldu eta esplotatuentzako justizian oinarritutako herri aske baten alde, ni bezalako haurrok zapaldu eta zapaltzailerik gabeko Herri eta Mundu batean bizitzeko itxaropen eta desirak emango zien indarraz. 78ko Urrian adibidez, Herri Langilearen Borroka Iraultzailea salatzeko PNVko euskal burges eskuindar jelkideek eginiko Usoen deialdiari Atzoko eta GAURKO gudarien alde oihuarekin erantzuten saiatu ziren Bilboko Alde Zaharrean, armak eskuetan borroka egiten zuten herriko seme-alaba kuttunenak lubaki latzenetan bakarrik senti ez zitezen, baina, batez ere, argi eta ozen adierazteko 1936ko altxamenduak herri-erresistentzia garaitu ondoren ezarritako faxismoa bizi-bizirik zirauela eta herri langilearen askapena, izatekotan, antolakuntza eta borroka iraultzailearen bidetik soilik izango zela egingarri. Bertan espainar polizia faxistek gurasoak jipoitu zituzten, bertaratu ahal izan ziren beste dozenaka lagunekin batera. Maionako galtzadetan une hartan isuritako odol eta malko haiek, Euskal Herri osoko kaleetan isuriarazitakoekin batera, faxisten -eta euren itzalera bildutako guztien- mozorro-festa salatzea eta ezinbestekoa zen borroka iraultzailearen alde egitea, zapaltzaileei nolabaiteko kontzesioren bat kentzea eta funtsezko askatasun demokratikoak aldarrikatzea zein garesti ordaintzen den ezin argiago utzi zuten, etortzear zeuden hamarkadetan gertatu denaren eta bakoitza non kokatu denaren sintesi bikaina eskeintzen digun gertakari hartan.

Hilabete batera iritsi zen Konstituzioaren erreferenduma, 78ko Abenduaren 6an: inposizioz eta dekretuz, makilkadaka eta tiroka, torturaz eta erailketaz, egunetik egunera faxistak demokrata bilakatu ziren eta borrokalariak terrorista. Nahi ala ez, frankismoarekin aberastutako eta egonkortutako oligarkiak, armada faxistaren babesaren bidez, katea horraino baino ez luzatzeko prest zegoela adierazi zuen. PNVko euskal burges eskuindar jelkideek Madrilen eman zieten ogi kurruskua euren eskutik jateari ekin zioten. Carrillotar narrastiek Estatuko langileria borrokalariaren zati handi batentzako ohore, sakrifizio eta duintasunaren ordezkaria zen alderdia likidatzen amaitu zuten, Onaindia eta Bandres bezalakoengan ohorezko matrikuladun apopiloak topatuz euskal lurraldeetan. Ordudanik, gure herri langileak primeran identifikatu ditu azken hauek eta euren asmoak: hauteskundeen zirkoan antzeztutako parlamentarismo faltsuaren apologistak. Faxismoaren mozorroari sinesgarritasuna eman nahi zioten txotxongiloak. Horiek, militante iraultzaileak hatzarekin seinalatuz eta Herri borrokalariaren indarra mespretxatuz legaltasun esparrua irabazi zuten uso itxurako otso pozointsu eta zitalak. Langileriarengan, zapalduongan nahasmena eragiteko eta itxaropen faltsuak sortzeko sozialdemokraziaren soldatapeko kameleoiak.

78ko Abenduaren 21eko egun beltza iritsi zen horrela. Beste hainbaten antzera, bere bizitza Euskal Langile Herriaren askapen bikoitzaren zerbitzura jarrita, Argala erail zuten Angelun. Ordudanik izan dugu, beste askorenarekin batera, bere irudia paratuta edo gordeta Euskal Herriko hamaika etxetan. Hiltzen dizkigutenean soilik ezagutzen ditugula esan zuen norbaitek. Hala, aitite eta amamak Argalaren irudia zuen eranskailua paratu zuten Leninen irudi handia zuen koadroan, bandera errepublikar txikitxo batekin batera. Handik urte gutxira galdegin nion amamari koadroan agertzen zirenengatik, jakinminak jota. “Es Lenin, fue un hombre muy bueno” esan zidan. Koadroari gaineratutako beste irudia seinalatzen nuela ikusirik, “este es Argala, nos lo mataron” esan zidan amamak, pasadizo honekin oroitzean nik sentitzen dudan antzerako samin eta harrotasunarekin. Argalak eta berarekin batera herri langilearen askapen bikoitzaren alde hitzez eta ekintzez aritu ziren iraultzaileak ezagutzen azkar ikasi nuen nor zen nor herri honetan, nortzuk diren betiko adiskide, nortzuk egoeraren gogortasunaren araberako behin behineko lagun, nortzuk saldukeriaren eta hipokresiaren mugarik ezagutzen ez duten iruzurgileak eta nortzuk adjektibazio zehatzik behar eta merezi ez duten etsaiak. Argalaren kezka nagusienetako bat Konstituzioa inposatu eta geroko egoeran printzipio iraultzaileak bazter utzi gabe helburu politiko estrategikoak irmo defendatzen jarraituko zuen langileriak gidatutako herri mugimendu borrokalaria bizirik mantentzea zen. Hau da, faxismoaren errepresio beltzenak lortu ez zuena, hauteskunde burgesek, saldukeri sozialdemokratak eta, besteak beste, goranzko joera hartzen zihoan
kontsumismo maila basatiak ez irenstea. Frankismo klasikoaren forma aldaketa borroka armatuari zor zitzaion bezala, espetxeratutakoen kaleratzea herri borrokari zor zitzaiola zioen Argalak. Herri eta Langilegoarentzako KAS Alternatibaren defendatzaile sutsu, programa demokratizatzaile haren aldeko mugimendua nola osatu eta egituratu izan zen bere azken urteetako kezka eta egiteko nagusia. 29 urte zituela erail zuten, ibilbide oparoa utzi zigularik ondare.

Ia lau hamarkada igaro diren 2015ko urte amaiera honetan 1978koarekin alderatzeko aukera dagoela sentitzen eta pentsatzen dut. Amnistiaren demak konplexurik gabe zeharkatu du duela pare bat aste Bilboko erdigunea, faxistak direla herri honetan ezagutzen ditugun terrorista bakarrak argi utziz. Bitartean, 78an ezarritako erregimen ustel eta zaharkituak deitutako hauteskundeetarako ari dira prestatzen eskuin muturreko alderdi faxistak zein bere itsaslamien kantuaren doinura Bildutako guztiak. Ansioko Labe Garaien orubea okupatzen duten merkatal guneek gabonetan egiten dituzten eskeintza bereziak bailiran, denek dute aukeraz eta kolorez beteriko produktua eskeintzen. Haurtzarotik dudan lagun bat Granadako sakabanaketatik ekarri dute herrira ordubetez bere amatxu maitea hilotz ikustera, kontsulta legeen potentzialitate askatzailea eztabaidagai dituen Baskongadetako kasko eta armen artean. Andaluzian igaro behar izan du nire bikotekideak aurreneko astebukaera eta datorrena, Galizan. Eta ez, momentuz ez da ekimen internazionalista batean apuntatu. Hauteskundeak izan dira Venezuelan eta Argalarekin gogoratzen naiz, Allenderen aurkako estatu kolpea burutu zutenean berak ikasi eta adierazi bezala, sarraski gehiegi eta iraultza gutxi ikusiko ditugulako langilegoa “sozialismorako iragapen baketsua” aldarrikatzen dutenen eskutik ibiltzen baldin bada. Besteak beste, Ukraina eta Donbasseko antifaxistengan, Turkiako komunistengan, Palestinako Intifada berriaren neska-mutilengan eta Siriako subiranotasunaren defendatzaileengan inperialismo sarraskizaleenaren aurkako Vietnamgo Herri Erresistentziaren duintasuna ikusten dut islatuta. Nik ikasitako eskolan erlijioak duen harrerak nabarmen gainditzen du gure garaikoa. Lanean zelan nabilen hobe ez esatea, ziur zuetariko askok gorriak pasako dituzuelako eskubide beharko lukeen etxebizitza baten hipoteka ordaindu ahal izateko, goserik pasa gabe hile amaierara iristeko edota berogailua astean bitan baino gehiago ez pizteko.

Judu-kristauen ospakizunak gertu ditugularik, artzainak dira han-hemenka ikusgai, erakusleihotan. Eta nik, artzain horiek baino, nahiago Pastor Jauna eta bere duintasun iraultzailearen isla diren lerro xume bezain argigarri horiek. Ez mende erdiko Erresistentziaren izenean. Ez Erresistentzia horretan parte hartu dugun guztion izenean. Ez Erresistentzia horretan parte hartzeagatik modu batera ala bestera errepresaliatuta izan garen guztion izenean. Datorren abenduaren 20an aukera paregabea daukagu, itolarrian egon arren, itzalezina den Erresistentziaren enbor beretik sortuko diren beste kimuei bidea zabaltzen errezteko eta euskal langileriak, bere askapen bikoitzaren ibilbide malkartsuan jarraitzeko, zein zapatadendatik pasa behar ez den argi uzteko. Dominetan, urrun geratzen hasia den eta berrikuste prozesu okagarrian murgiltze bidean den iraganeko errentetan, izen handietan edo sigla zehatzetan oinarritutako argudioak baino, nahiago izan ditut beti arrazoimena, egia, autokritika zintzoa, koerentzia eta adierazitakoarekin era kontsekuentean jardutea ardatz izanda aurrera egiten saiatzen diren ahotsak. Azken bolada honetan, izen zaparradez hornituriko zerrenda ezberdinek babestu dituzte gure herrian burutu diren hainbat adierazpen eta mobilizazio. Hori guztia ikusirik, Historiak epaituko duen une honetan gutako bakoitza non, zeren alde eta norekin kokatu den argi uzteko beharrak bultzatuta idazten dut honakoa; nik ere aldarrikatzen dudalako, bihotzean haritz hosto orlegia eta ukabil gorria jasota daramatzadalarik, herriko kaleetako hormetatik itsatsita ikusi ditudan eranskailuek diotena: aktiba gaitezen denok faxismoaren aurka. A-20an, Abstentzioaz kolpatuz.

Aitite eta amama aspaldi hil ziren, baina euren koadroak bertan darrai, lehenaldiak eta orainak emandakoaren lekuko, dizdira galdutako markoak eta irudiaren horitasunak ematen dioten jatortasunarekin, etxean dugun gure txikitxoak galdegiten duenerako Lenin eta Argala nortzuk izan ziren eta zer egin zuten irakasteko prest. Antolakuntza eta Borroka. Atzoko, gaurko eta batez ere, BIHARKO borrokalari iraultzaileen alde.

21 thoughts on “1978ko eta 2015eko abenduak eskutik

  1. Bejondeizula lerro argigarri hauengatik, ikaragarri ona. Zuek zarete duda barik gazte askoren iparra, zuek bai erreferente, eta ez sistemaren joko zikinean integratu diren horiek.

  2. Abstenzioaz kolpatu?
    Seriotasun pixka bat,mesedez.
    Abstenzioa eskatu,satanismoaren etorrera eskatu,nahi duzuna eskatu baina argi eta garbi esan abstenzioaren eskaera honek ezker abertzaleak hartu duen ildoa KOLPEATZEKO dela.
    Argi eta garbi esan eta faborez ez erabili Argala edo beste norbait gaur egun zer esango zuen inork ez daki eta.

  3. Eso es, la utilización de los caídos y sus ideas es patrimonio vuestro, que se nos había olvidado. Con la Iglesia hemos topado!

  4. Aupa, Iker! Elkarrekin izan ginen Fresnesko presondegian garai batean, eta elkarrekin joko dugu abstentziora abenduaren 20an. Amnistiarik gabe bakerik ez!. Euskal Herri Langileak ez du amore emanen! Gora Euskal Iraultza Sozialista!

  5. Nik nahiago dut hau entzuten jarraitzea.

    Presondegiak beterik mantentzen dutenek euskal abertzaleen abstenzioa nahiago dute.
    Nik ez dut beraiekin bat egingo.
    Ezta burutik jota ere !

  6. Aupa!

    Eroriek bere ekarpena egin zuten Euskal Herri Langilearen askapenaren borrokan. Ekarpenak forma desberdinak ditu, eta forma desberdin horietako bat alor teorikoa da; oraingo ildoa lehengoarekin konparaketa mekanizista bat eginez justifikatzen duten askok hori ahaztu dute, folklorismo hutsean eroriz.

    Jose Antonio Etxebarrieta, txatarra informea: http://iraultza-garaia.blogspot.com.es/search/label/Jose%20Antonio%20Etxebarrieta

    Txabi Etxebarrieta, erreformismo sozial eta nazionala: http://www.mediafire.com/view/kincara6m3xn8p6/IG%20formakuntza%20-%20%28t.h.%29%20Yren%20ideologia%20ofiziala%20%28ETA%2C%201967%29.pdf https://erlaitza.wordpress.com/2015/06/13/erreformismo-soziala-eta-erreformismo-nazionala-txabi/

    Argala (gainontzekoak blogean bertan): https://erlaitza.wordpress.com/2015/04/18/argalak-eginiko-hitzaurrea-euskaraz-7-atala/

    Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu (Sozialista Iraultzaileraen) bereizgarri nagusiena Euskal Herri Langilearen borroka iraultzailea aurrera erematea izan da, bere adierazpen politikoak momentuan zekartzan forma guztietan. Inoiz ez borroka hori ukatu eta burgesia-txikiak gidaturiko sasi prozesu betan baitan egotea.

    Gazteok ere argi, Abenduaren 20an abstentzioa!

    Iraultza ala hil Euskal Herria Zutik!

  7. Iraultza ala hil ?

    “Gazteak ere argi,abenduaren 20an abstenzioa ? ”

    Supongo que Ezezaguna ahora no escribirá nada sobre “patrimonializaciones”.

    Patrimonializaciones,derrotas,traiciones,desviaciones, incongruencias,miserias,abandonos….las de los otros.

    Victorias,coherencias,masas (juveniles y no tanto) -pueblos-sociedades (trabajadoras,proletarias,superjatorras) en marcha, senderos de liberación (luminosos e iluminados)….los míos.

    En fin, nada nuevo bajo el sol.

    • Aupa Astui!

      Eztabaidan sartzen ez den zein erreformistek beti erabiltzen dezuten trikimailura mugatzeak ez dio inolako ekarpenik egiten ENAM-i; hau da, alor teorikoa alde batera utzi, eta betiko topiko domgatikoetara mugatzeak ez gaitu inora erematen.

      Ba hori, nada nuevo bajo el sol. Ondo izan.

  8. Ni be gaztea naz eta ez naz absteniduko, nire etxeko salan leninen kuadro handi bet dau, el kapital liburu pilo bat, argala , txomin , josu muguruza beti Gogoan. Abstentsioa instumento politikoa da oso baliotsua, baie beti ideologikoki jantsite, aurreko idazkien amorroue baino es dau, ez da planteamendu ez ideologiko ez politikoa ezta ere borrokarako egiten.
    Sarriten abstenidu naz, baie beti, beti abstenzioagaz dinamika iraultzaile bat egon da aldian, mesedez zintzoa izan.
    Amaituteko naz eta gazte izan badaroat 32 urte kartzelaz kartzela ETAko militanteak bisitetan, nire anaiak, azkenengoa Algecirascen 20 urte baie badakizu horrek ez dozte galoneak emoten, nik ez dotez behar
    Suabe suabe, ixil ixilean nire aportazoo txikiak euskal iraultza sozialistaren alde egiten dotez eta humiltasunetik herri libre eta sozialista eraikiko dogu
    Ziur nago, bitartean ondo segi iker

  9. Aupa, Astui!

    El debate sobre la abstención o el voto a EHBildu el 20 de diciembre es bastante serio y yo creo que está totalmente unido al debate estratégico en el seno de lo que fue (y me gustaría que siguiera siendo) el MLNV.

    Me explico: como parece que algunxs han decidido que la Izquierda Abertzale son ellas, ellos y sus kolegas, y los demás debemos ser no sé sabe muy bien qué, unos majaras y unos zumbaus de mil pares de hostias (en el mejor de los casos, porque hay bastantes que dicen claramente que trabajamos para la Guardia Civil…), prefiero hablar de MLNV para englobar todo el plural y multiforme movimiento del cual la Izquierda Abertzale actual, la que se refunda a partir de la rueda de prensa de Altsasu y “Zutik Euskal Heria!” forma parte, claro está, pero también otra mucha gente que nos hemos quedado al margen de ese viraje estratégico. Porque digo yo que ha habido un cambio de estrategia, ¿o no? Lo digo yo y lo dicen los protagonistas de ese cambio en tres libros: “Loiolako hegiak”, “El tiempo de las luces” y “Ekarri armak”.

    Me parece a mí que si ha habido un cambio estratégico es que ha habido un cambio de estrategia. Y si ha habido un cambio de estrategia, lo más normal es que algunxs hayamos dicho que el cambio de estrategia no nos gusta, porque la nueva estrategia (que nos fue presentada en su tiempo como “estrategia eficaz”) está demostrando en la práctica que es eficaz para escuchar en YOU TUBE lo que unos parlamentarixs vascxs dicen en el Parla-miento español, pero no es nada eficaz para arrancar la más mínima conquista a los Estados y el Capital, y sí para desmovilizar y desmoralizar al personal. Ya han pasado seis años y la época de los cheques en blanco a la dirección de este cotarro se está acabando.

    El debate estratégico, a parte de cien mil rumores, salidas de tono, descalificaciones, trampas, trampillas y pataletas de todxs, que es lo normal en este tipo de debates, está centrado en torno a la polémica entre una estrategia reformista e institucional, que se supone que es más realista, posibilista y eficaz dados los tiempos que corren, y una estrategia revolucionaria y rupturista, de enfrentamiento, que es calificada de demencial y suicida por lxs que consideran que la solución a la crisis global del capitalismo imperialista no va a ser una revolución.

    Y es en ese debate que se sitúa el asuntillo de si hay que votar el 20 de diciembre a EHBildu o no. Te recuerdo que en Catalunya ese debate no lo tienen porque la CUP no se presenta y no se ha hundido el mundo. Pero creo que tienes razón en exponer tus argumentos para votar EHBildu, porque no es una elección fácil para nadie y creo que todxs debemos darle muchas vueltas a la cabeza. ¿Qué es lo mejor para los intereses del Pueblo Trabajador Vasco? Ahí ya se me ha visto el plumero y lo que voy a a hacer el 20 de diciembre, porque si no habría dicho: ¿Qué es lo mejor para los intereses de la ciudadanía vasca? Las palabras no son nunca neutrales y en la pregunta está ya la respuesta.

    Sigamos debatiendo, guardemos la cabeza y el teclado fríos y el corazón caliente, pensemos que el 21 de diciembre, aniversario del asesinato de Argala, no vamos a seguir viendo en las movidas y luchas populares de todos los días. Y que tarde o temprano tendremos que llegar a acuerdos, como en Catalunya.

    Y termino con unas palabras de dos militantes por la Amnistía, de esos que no piden perdón a nadie por defender lo que llevamos más de 40 años defendiendo, dos amigos y hermanos: “Muy peligroso es el pensamiento único, el que piensa que es el heredero de 60 años de lucha, el que piensa que España y Francia han dejado un agujerito democrático para que Euskal Herria se independice y construya su futuro socialista. Muy peligroso es el que piense que la Comunidad Internacional que mata (y mucho) en Libia, Siria, Irak… va a defender a Euskal Herria.

    Texto completo en: http://www.lahaine.org/amnistia-en-respuesta-a-itziar

    Un saludo y un abrazo.

    Mikel Erro.

  10. Non gelditu da aldebakartasuna? Non gelditu da desobedientzia? Ez bata ta ez bestea, behin da berriz Estatu zapaltzailearen joku araua onartzen ta legiminatzen!. Catalunyan CUP-ek oso argi du Gorte espainiarretatik ez dala independentziarik lortuko ta horregatik ez aurkeztea erabaki du; independentzia ez bada Gorte espainiarretatik lotzen zertara doa EHbildu?….. Era berean, Gorte Espainiarrak zilegiztatzean bertako 350 diputatuek Euskal Herriaren oraina ta geroa erabakitzeko eskubidea dutela onartzen da; argi ta garbi euskal herriari buruz Espainia osoak erabaki behar duela onartzen da…..
    Abenduak 20 Abstentzioa desobedientzia independentzia

  11. Idatzi ona eta mamitsua iruditu zait.

    Hauteskundeei buruz, nere irakurketa 18 puntutan:

    1)Espainar estatuak erreforma prozesu bat gauzatzeko asmoa du (78an bezala kapitalaren garapenerako baldintzak eta menpean dituen herriak asimilatzeko markoa biziberritzeko).
    2)Espainiar estatuaren asmo horietan bete-betean murgilduta dago PNV.
    3)Espainiar estatuaren eta PNVren asmoa da zapalkuntzaren erreformarekin zapalkuntza normalizatzea.
    4)Hortarako Nafarroako LORAFNA eta EAEko estatutua berritu nahi dituzte eta erreferendum bidez zilegitasuna eman.
    5)Asmo berbera izan zuten 78-79an,baina orduan ezker abertzaleak zilegitasuna ukatu zion espainiar konstituziotik eratorritako marko osoari.
    6)Ia lau hamarkada geroago espainiar estatuaren eta PNVren asmoak berberak dira,baina orain Sortu-Bilduren planteamenduek bandejan jartzen diete jokaldia.
    7)Zalantzarik gabe EAE eta NFKko estatusaren erreforma okupaziopeko erreferendum bidez onartzeko asmoa dute estatuak eta PNVk.PNVk galdeketa horiek “erabakitze eskubidearen” gauzapentzat joko ditu eta aipaturiko Sortu-Bilduren (edo GEDren) planteamenduek hori elikatu ere egiten dute.
    8)Beraz, gerta liteke erreforma gauzatu eta gainera ezker abertzalearen zati batek zapalkuntzaren erreforma besterik ez litzatekeenari zilegitasuna ematea, hautetsontziak jarriko direlako.
    9)Operazio guzti horri aurre egin eta gauzatzen baldin bada zilegitasuna ukatzea ezinbestekoa izanen da Euskal Herri Langilearen askapen borrokan.
    10)Datozen espainiar hauteskunde orokorrak estatuaren erreforma prozesu horretan kokatuko dira eta Bilduren hautua “ezker” espainolistarekin zerrenda sozialdemokrata bateratuetan aurkeztea izan da (bateratuak,baina EAE eta NFKn zatituak).
    11)Hautu horrek Sortu-Bilduren praxi erreformista are ageriago azalerazi eta areagotu eginen du beraien krisia.
    12)Une honetan Bildu proiekturik eta espaziorik gabe ageri da.Erreformismo nazionalak PNVrekiko segidismora darama eta erreformismo sozialak Podemosekiko segidismora.Horren erakusle EAErako kontsula-legea (berez PNVren proiektua), EAEko “ziudadania ahalduntzeko” proposamen gisa aurkeztea (berez Podemosen planteamendu-terminologia).
    13)Hortaz, guztiz egokia iruditzen zait abstentzioaren aldeko hautua.Espainiar legebiltzarrari zilegitasuna ukatzeaz gain, erreformismoa kolpatzeko baliabidea da.
    14)Gainera udal eta foru hauteskundeekiko aldea ere kontuan hartzekoa da.Udal eta foru hauteskundeetan udal eta diputazioak UPN edo PNV bezalako indarren esku ez gelditzearen aldagaia ere kontuan hartzekoa zen,baina abenduko hauteskunde horietan ez dago halako aldagairik.
    15)Hala ere ENAM ez dela printzipioengatik abstentzionista azpimarratzea ere garrantzitsua iruditzen zait.
    16)Eta areagotuko dela aurreikus daitekeen erreformismoaren krisia, hauteskunde eremuan ere alternatiba gisa independentismo iraultzailearen gorpuztea bultzatzeko baliatu behar dela pentsatzen dut.
    17)Horregatik espainiar hauteskundeetan abstentzioaren alde egiteaz gain, jadanik, EAEko hauteskundeetara begira independentismo iraultzailearen hautagaitza baten alde egitea ere beharrezkoa dela uste dut.
    18)Halako hautagaitza batek aipaturiko erreformaren testuinguruan funtsezko papera joka lezake, borroka instituzionalaren praxiarekin Euskal Herri Langilearen borroka indartuz (eta debekatuko balute prozesuaren zilegitasuna hasieratik higatzeko elementua ere izan liteke).

  12. Aupa astui, soy ezaguna (por lo de las patrimonalizaciones).

    Es que me ha resultado muy graciosa tu solicitud de no utilizar la figura política de Argala porque no está vivo y no sabemos lo que pensaría…. Eso sí, vosotros bien que podéis utilizar figuras como las de Josu Muguruza o Santi Brouard para legitimar vuestra estrategia actual. Sin más.

    • Ezezaguna :

      Escribes “nosotros” referido a “vosotros”.
      Escribo desde fuera de cualquier organización o grupo sociopolítico.
      Por lo tanto, solo “patrimonializo” mis ideas y comportamientos.
      Sólo los míos.
      De la estrategia actual te diré que lo mas grave es que no se adoptó bastantes años antes y que nunca estaré lo suficientemente agradecido a quienes la hicieron posible.
      Ese agradecimiento se vió en los resultados electorales de la Izquierda Abertzale en las elecciones municipales de hace cuatro años.
      Y si me encuentro en ese grupo que considera que la mejor noticia en muchísimos años en lo relacionado con el conflicto vasco fue el anuncio del fin de una estrategia político-militar.
      Hemos llegado a una fase en que hay quien dice tener una bandera centrada en la amnistía de los presos políticos vascos pero mueven otras cómo la de la abstención el próximo domingo.
      Podrán decir (aunque nadie lo cree ) que es una actitud que ayudará a esa excarcelación y a lo que sea pero nadie con dos dedos de frente ve algo diferente a su verdadero objetivo : ir contra una estrategia secundada por la inmensa mayoría de un sector político.
      Y referirse a las CUP buscando comparaciones con ellos sin dejar bien claro que se trata de un movimiento absolutamente civil sin compartamientos ni decisiones fuera de un asamblearismo en el que una persona un voto y sin nada fuera “por arriba”….
      Supongo que queda claro lo que quiero decir,¿no?
      Doy por finalizada mi intervención sobre esto pues creo que sólo contribuyo a dar importancia y relevancia a algo que no la tiene en la medida de que alguno le gustaría.
      Hay que saber ganar y hay que saber perder.
      Y cuando se pierde lo mas sencillo – e inservible – es teorizar y darle caña a las derrotas ajenas.

      • Te digo lo mismo que a Maju en otro post: con matices, no lo puedo expresar mejor.

        No entiendo la postura abstencionista ni en este caso ni en los pasados. Históricamente en EH ha habido más participación a las generales Españolas que a las autonómicas, con llamada a la abstención de HB incluida.

        Creo que lo único que se va a visibilizar si esta campaña tiene éxito es una EH menos independentista y más escorada a la derecha.

        Si se quisiera hacer un voto protesta (ya sea contra ehbildu, contra la participación en el parlamento español, el sistema partidocrático burgues…) se podría favorecer su posterior cuantificación mediante el voto nulo. Pero la abstención abstención es. Y si no, no olvidarse de las cávalas que tenemos que hacer para justificar el no apoyo a la constitución española en EH por culpa de la maldita abstención jeltzale.

        Tengo que claro que un militante es mejor que mil votos. Pero creo que llamarnos a la abstención a los que solo nos manifestamos (en la calle o en las urnas) es una cagada.

  13. Aupa, Astui!

    El debate entre militantes de una causa de liberación nacional y social no siempre es fácil y a veces es muy duro, pero no conozco otra forma de avanzar. Y lo que tengo muy claro es que todxs lxs que escribimos aquí somos militantes de la liberación del Pueblo Vasco, cada unx con sus matices y puntos de vista, sus trayectorias militantes, sus altos y sus bajos, sus aciertos y errores, sus virtudes y miserias, todo eso mezclado en esa maraña de claroscuros que se llama la condición humana.

    El debate que estamos desarrollando desde hace ya muchos años y que ahora se está acelerando, profundizando y radicalizando (porque está yendo a la raíz del problema) es el debate sobre la estrategia a llevar adelante por el MLNV. Y en ese debate, por encima y por debajo de todos los errores y sectarismos, de todas las salidas de tono y golpes de efecto dialécticos de unxs y otrxs, está apareciendo claramente que dos estrategias muy diferentes están cristalizando en el seno de lo que fue en su día el MLNV. Una, muy mayoritaria, estructurada en torno a EHBildu, Sortu, la ponencia “Euskal Herria Zutik” y otras muchas organizaciones, entre las que se encuentra la propia ETA (o lo que queda de ella), y otra estrategia, hoy en día minoritaria, que está surgiendo, lentamente, de forma nebulosa y confusa, contradictoria y vacilante, y cuyo punto de referencia y catalizador es el movimiento por la Amnistía y contra la represión. Yo creo que este hecho objetivo lo vemos todxs.

    El meollo de la cuestión es aclarar este debate estratégico entre las dos posturas, porque todo está íntimamente entrelazado, la posición sobre la Amnistía, el voto el 20 de diciembre, las prioridades y alianzas políticas, las consignas, el trabajo y la lucha teórica (¡sí, sí, también!), los posicionamientos geopolíticos e internacionales, el análisis sobre la crisis general de la barbarie capitalista e imperialista y sus posibles salidas, el relato de los hechos desde 1512, o 1936, o 1974… y todo lo que quieras añadir, Astui. Todo entra en este debate general, y es vital para todos y todas que este debate se haga de la forma más clara, sencilla, profunda y honesta posible, para que la militancia y todo el Pueblo Trabajador Vasco pueda tomar las decisiones que le correspondan. La clave de los cambios sociales y las revoluciones es el nivel de conciencia del Pueblo. Conciencia de clase, conciencia feminista, conciencia euskaldun, internacionalista, antirracista, antipatriarcal, anticapitalista, independentista, ecologista, antimilitarista…. Puedes añadir (o quitar) los términos que quieras, Astui.

    Esa construcción de una conciencia liberadora y emancipadora se construye en la praxis, que es práctica teorizada y teoría practicada, como diría el comunista de la III Internacional, Antonio Gramsci,asesinado en las prisiones fascistas italianas.

    Así que un abrazo y un saludo, Astui, y hasta cuando quieras. Temas de debate no nos van a faltar, y creo que el interés de la peña se ve día a día en el número de visitas y en los temas que son los más leídos. Por lo que supongo que el personal está bastante interesado en este debate global, que además afecta a toda la izquierda mundial.

    Batasuna borrokan! Herriak bizi behar du!

    Mikel Erro

  14. (Traducción al castellano)

    Esta carta ha sido traducida del euskara tras haber estado colgada en varias páginas web durante días. Ha sido traducida por dos motivos:

    1- Considero que la gente que se ha esforzado y se esfuerza por aprender, utilizar, priorizar y normalizar nuestra lengua nacional en todos los espacios de la vida debe contar con ese pequeño “privilegio” en forma de exclusiva, ser reconocida con ese gesto simbólico. De la misma manera, espero que sirva para que todos los compañeros y compañeras de Euskal Herria que todavía no han dado el salto a su euskaldunización o perfeccionamiento de nuestra lengua, se hayan despreocupado por utilizarla y se hayan interesado por su contenido, reflexionen positivamente sobre todo lo que puede aportarles el mundo que se están perdiendo y, de manera más o menos consciente, alejan de su alrededor. Ekin euskalduntzeari… etorri euskarara!

    2- Considero que todos y todas los compañeros antifascistas del conjunto del Estado que se han solidarizado y han defendido activamente la lucha del Pueblo Trabajador Vasco y defienden la Autodeterminación, la Amnistía y el Socialismo deben ser conocedores de primera mano de lo que está ocurriendo en estos momentos en nuestra tierra, de las distintas opiniones y posicionamientos que están saliendo a la luz. Nosotros y nosotras, trabajadores, seamos extremeños, catalanes, andaluces, galegos, castellanos, asturianos, canarios, aragoneses o vascos padecemos la misma opresión generada por el mismo Estado, por tanto los contenidos de este texto son de interés común a todos. Un abrazo cargado de fuerza a todos y todas para seguir firmes en este próximo año, 80 aniversario de la Victoria Popular Antifascista del 16 de Febrero.

    ENLAZANDO LOS DICIEMBRES DE 1978 Y 2015

    Iker Heredia de Elu

    Ex-militante de Portugalete de Ikasle Abertzaleak, Jarrai (KAS), ETA y EPPK

    Yo sólo tenía un año cuando el Estado español impuso la farsa constitucional que necesitaba para poder seguir eternizando la opresión de mi pueblo y de los trabajadores del conjunto del Estado que dura hasta hoy. Era finales de 1978 y aunque yo no fuese consciente, en aquel momento la opresión fascista se vistió con un falso disfraz que ha condicionado, caracterizado y marcado la vida de mi generación. Al parecer, fuimos los “hijos e hijas de la Democracia”.

    Al igual que otros miles, aita y ama luchaban en la calle contra el fascismo y en favor de un pueblo libre basado en la justicia para oprimidos y explotados. Lo harían con la fuerza que les daba la esperanza y el deseo de que niños y niñas como yo pudiésemos vivir en un Pueblo y en un Mundo sin opresores ni oprimidos. En octubre del 78 trataron de responder al grito de “En favor de los gudaris de ayer y HOY” a la manifestación de las Palomas convocada por los burgueses derechosos jelkides del PNV para denunciar la lucha revolucionaria del Pueblo Trabajador Vasco en el Casco Viejo de Bilbo. Querían que los hijos e hijas más queridos del pueblo no se sintiesen solos en la más dura de las trincheras, pero sobre todo, querían decir bien alto y claro que el fascismo instaurado tras la derrota infligida por el alzamiento de 1936 a la Resistencia Popular seguía bien vivo y que la liberación del pueblo trabajador, de llegar, vendría únicamente de la mano de la organización y la lucha revolucionaria. La policía fascista española los apaleó junto a otras varias docenas de compañeros más que consiguieron llegar hasta allí. La sangre y las lágrimas vertidas en aquel momento en las Calzadas de Mallona, junto a todas las que hicieron derramar en las calles de toda Euskal Herria, dejaban bien claro en aquel acontecimiento histórico -que sirve para ofrecer una inmejorable síntesis de lo que ha ocurrido en las décadas siguientes y de dónde se ha situado cada uno- que denunciar la opereta de los fascistas y todos los que se cobijaron a su sombra, actuar en favor de la lucha revolucionaria que tan imprescindible seguía siendo, arrancar la más mínima concesión democrática a los opresores y reivindicar las libertades democráticas más fundamentales se pagaba con creces.

    Al de un mes llegó el referéndum de la Constitución, el 6 de Diciembre de 1978. A base de imposición y decreto, a porrazos y a tiros, con torturas y asesinatos, de la noche a la mañana los fascistas se volvieron demócratas y los luchadores, terroristas. Se quisiera o no, la oligarquía enriquecida y asentada con el franquismo, por medio del apoyo del ejército fascista, dejaba claro que su disposición a alargar la cadena llegaba hasta ahí. Los burgueses derechosos jelkides vascos del PNV empezaron a comer de su mano el currusco de pan que les dieron en Madrid. Los reptiles carrillistas terminaron de liquidar el partido que para buena parte de la clase obrera combativa del estado era un referente de honor, sacrificio y dignidad, encontrando en tierras vascas discípulos con matrícula de honor como Bandrés y Onaindia.

    Desde entonces, nuestro pueblo ha sabido identificar perfectamente a estos últimos y sus intenciones: los apologistas del falso parlamentarismo representado por el circo electoral. Marionetas que pretendieron dar credibilidad al fascismo camuflado. Aquellos despreciables y venenosos lobos con piel de cordero que, señalando con el dedo a militantes revolucionarios y despreciando la fuerza del pueblo en lucha ganaron su espacio en la legalidad. Los camaleones de la socialdemocracia, asalariados para crear confusión y falsas esperanzas en el seno de los trabajadores y oprimidos. Así, llegó la negra jornada del 21 de diciembre del 78. Como tantos otros, tras poner su vida al servicio de la doble liberación del Pueblo Trabajador Vasco, asesinaron a Argala en Angelu. Desde entonces hemos tenido su foto colocada o guardada junto a las de otros muchos en innumerables hogares vascos. Alguien dijo que sólo los conocemos cuando nos los matan. Así, aitite y amama colocaron una pegatina con la imagen de Argala en el cuadro de Lenin junto a una pequeña bandera republicana. Al de pocos años le pregunté a amama por los que estaban en el cuadro, ávido de curiosidad. “Es Lenin, fue un hombre muy bueno” me dijo. Al ver que señalaba la otra imagen, amama me dijo: “Es Argala, nos lo mataron”, con una congoja y un orgullo parecidos a los que siento yo cada vez que recuerdo esta anécdota. Al conocer a Argala y a los revolucionarios que junto a él actuaban en favor de la doble liberación del pueblo trabajador con la palabra y la acción, aprendí rápidamente quién era quién en este pueblo, quienes eran amigos para siempre, quienes compañeros ocasionales en base a lo duro que estuviese la coyuntura, quienes los mentirosos que no conocen límite alguno a la traición e hipocresía y quienes los enemigos que no merecen ni necesitan adjetivación concreta. Una de las principales preocupaciones de Argala era la de poder seguir manteniendo vivo un movimiento popular combativo dirigido por la clase obrera que, sin olvidar los principios revolucionarios, continuase defendiendo firmemente los objetivos políticos estratégicos en la nueva situación creada tras la imposición de la Constitución. Es decir, que todo aquello que la más negra represión fascista no pudo lograr, no se lo acabaran tragando las elecciones burguesas, la traición socialdemócrata y, entre otros factores, las salvajes cotas de consumismo. Argala sostuvo que, de la misma forma que el cambio operado en la forma clásica del franquismo fue debido a la lucha armada, la puesta en libertad de los encarcelados se dio gracias a la lucha popular. Defensor acérrimo de la Alternativa KAS, la principal preocupación y tarea de sus últimos años fue la de organizar y estructurar el movimiento en favor de aquella alternativa democratizadora. Lo asesinaron cuando tenía 29 años, y nos legó una enriquecedora trayectoria.

    Aunque casi hayan transcurrido cuatro décadas, siento y pienso que tenemos la oportunidad de comparar este final de 2015 con aquel de 1978. La reivindicación de la Amnistía ha atravesado sin complejos el centro de Bilbo hace un par de semanas, dejando claro que son los fascistas los únicos terroristas que reconocemos en este pueblo. Mientras, los partidos ultraderechistas y los reunidos en torno a sus cantos de sirena se están preparando para las elecciones convocadas por el podrido y envejecido régimen impuesto en el 78. Como si fueran las ofertas especiales que ofrecen por Navidad los centros comerciales que ocupan el antiguo solar de Altos Hornos en Ansio, todos ofrecen su producto, repleto de colores y posibilidades. A un amigo que tengo desde la infancia lo han traído al pueblo durante una hora desde la dispersión de Granada para ver muerta a su querida amatxu, entre cascos y armas de las mismas Vascongadas que debaten la potencialidad liberadora de las leyes de consultas. Mi compañera ha tenido que pasar el fin de semana anterior en Andalucía y, el próximo, en Galiza. Y no, de momento no se ha apuntado a alguna iniciativa internacionalista. Acaban de celebrarse elecciones en Venezuela y me acuerdo de Argala, ya que como él aprendió y expresó cuando llevaron a cabo el golpe de estado contra Allende, si la clase obrera camina de la mano de aquellos que hablan de “tránsitos pacíficos al socialismo” veremos muchas matanzas y muy pocas revoluciones. Entre otras, veo reflejada en los antifascistas de Ucrania y el Donbass, en los comunistas de Turquía, en los chicos y chicas de la nueva Intifada de Palestina y en los defensores de la soberanía de Siria la dignidad de la Resistencia Popular de Vietnam contra el imperialismo más exterminador. En la escuela que estudié, la religión supera claramente el nivel de aceptación que tenía en nuestra época. Mejor ni os cuento cómo me va en el trabajo, ya que seguro que muchos de vosotros las pasáis canutas para poder pagar la hipoteca de la vivienda que debiera ser derecho, no pasar hambre al llegar a fin de mes o poder encender la calefacción dos veces por semana.

    Se acercan las celebraciones judeo-cristianas y se ven pastores por doquier, en los escaparates. Yo, más que esos, prefiero al Sr. Pastor (*) y esas tan humildes como clarificadoras líneas que dan muestra de su dignidad revolucionaria. No en nombre de medio siglo de Resistencia. No en nombre de todos los que hemos participado en esa Resistencia. No en nombre de todos los que hemos sido represaliados de una u otra forma por haber participado en esa Resistencia. El próximo 20-D tenemos una oportunidad de oro para ayudar a abrir el camino a las nuevas generaciones que surjan del tronco de la Resistencia y para dejar claro por qué zapatería no debe pasar la clase obrera vasca para seguir avanzando en la dura andadura por su doble liberación. Más que en argumentos basados en medallas, en las rentas de un pasado que empieza a quedar lejos y va camino de ser sometido a vomitiva revisión, en grandes nombres o siglas concretas, siempre he preferido aquellas voces que tratan de salir adelante teniendo como eje la razón, la verdad, la autocrítica honesta, la coherencia y la actuación consecuente. Últimamente, distintas listas repletas de nombres han brindado su apoyo a declaraciones y movilizaciones que se han celebrado en nuestro pueblo. Visto eso, y empujado por la necesidad de dejar claro dónde, con quién y en favor de qué ha estado cada uno de nosotros en este momento que la Historia se encargará de juzgar, escribo esto, ya que yo también reivindico, portando una hoja verde de roble en el corazón y el puño rojo levantado, lo mismo que dicen las pegatinas que he visto colocadas por las paredes del pueblo: activémonos todos contra el fascismo, golpeando el 20-D con la abstención.

    Aitite y amama murieron hace tiempo, pero su cuadro sigue ahí, testigo de lo que han ido deparando el pasado y el presente, dispuesto a enseñar al pequeñajo que tenemos en casa quiénes fueron y qué hicieron Lenin y Argala con la autenticidad que le otorgan el marco que ya perdió el brillo y la palidez de la imagen. Organización y Lucha. Por los luchadores revolucionarios de ayer, de hoy pero sobre todo, de MAÑANA.

    (*): No en mi nombre, Carta de Daniel Pastor Alonso, preso político vasco.

  15. Aupa Astui, ezaguna otra vez:
    Nada, que ya has hecho tu strep-tease discursivo así que cada cual a lo suyo.
    Ondo izan!

  16. Participación de la izquierda abertzale en elecciones generales españolas:

    1989: HB se presenta por primera vez, asesinan a Josu Muguruza. Intervención de Angel Alkalde (tocata y fuga). No se vuelve a participar en toda la legislatura.

    1993: HB se vuelve a presentar. El sr. Idígoras interviene sólo 2 veces en toda la legislatura, para denunciar la corrupción del Estado y la participación en la guerra de Irak.

    1996: Familiares de represaliados/as como cabezas de lista de HB. Ni siquiera recogen las acreditaciones.

    2000: Batasuna (legal) llama a la Abstentzioa

    2004: Después de la propuesta de Bergara para un frente nacional con el PNV, la izquierda abertzale (ilegalizada) pide Abstentzioa

    2008: La izquierda abertzale (ilegalizada) llama a la Abstentzioa

    2012: Tras aceptar la ley de Partidos se presenta la coalición “Amaiur” (Sortu+Eusko Alkartasuna+Alternatiba)

    Zein da Ezker Abertzalearen ibilbide historikoa espainar hauteskundeetan? Seriotasun pixkat, mesedez.

  17. Hasteko esatea oso interesgarria iruditzen zaidala eztabaida eta debate hau. Ez bakarrik hori, uste dut Euskal Herriko benetako askapena aurrera eramateko ezinbeztekoak direla eta izango direla honelako eta bestelako hausnarketa sakonak.

    Ez dut ulertzen zergatik alderdi konkretu baten alde bozkatzeko asmoa daukazuenok ikusten duzuen eraso pertsonal bat bezala abstentzioa eskatzea. Gainera, kontutan hartuz nola alderdi honek, edo hobeto esanda, alderdi honen oinordekoak, beste momentu askotan berdina eskatu duten.

    “No ha sido tampoco tradición de la izquierda independentista vasca la participación en esta clase de parlamentos españoles. Las arengas de Telesforo Monzón en ese sentido todavía resuenan y entre 1979 y 1982, Periko Solabarria también fue diputado y dos de las cosas que más le gustaba contar era dónde entregó las actas de acreditación (en una cárcel a los presos políticos) y que no pisaba la institución española. En 1989 se presenta HB a las elecciones generales, asesinan a Josu Muguruza, se hizo una intervención y no se volvió a hacer en toda la legislatura. En 1993 se presenta otra vez HB, Idigoras interviene solo dos veces en toda la legislatura, para denunciar la corrupción del estado y la participación en la guerra de Irak. En 1996 familiares de represaliados encabezan las listas de HB y ni siquiera se recogen las acreditaciones. En el 2000 Batasuna legal llama a la abstención, en el 2004 la izquierda abertzale ilegalizada llama a a la opción ilegal, en el 2008 la izquierda abertzale ilegalizada llama a la abstención.” (web honetako beste artikulo batekoa)

    Dena eztaidagarria da, argumentatu daiteke alde batera edo bestera, baina beti ere aurrean daukaguna errespetatuz eta bere lekuan jartzen saiatuz. Etorkizunean elkar ulertzeko ahalegina egin beharko dugunaren dudarik ez daukat, beraz, jar gaitezen lanean.

    Agur bero bat guztiei, eta ez ahaztu herri honen benetazko askapen mugimendua, gu guztiok askatu behar gaituena, handiegia dela batzuk zein besteok monopolizatzeko, guztiok gara beharrezkoak guztiok ezinbestekoak.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s