Home

CVkOXkYVEAAkmpt

Ernai

[Hauteskundeen inguruko irakurketa kritikoa] Gaurko ogia biharko gosea, gazteok Euskal Herria Bildu!]

Edonork pentsa lezake historia honetako gidoia aspalditik zegoela idatzia; ez zara igarlea izan behar gertatu dena aurreikusteko. Ezkutatu ezina zena ageriago geratu da; azkenean, guztiok izan gara Espainia krisian hondoratzen zenaren testigu. Eta hondoratze honetan, bere baitako nazio zapaldu guztiok erori gara zurrunbiloan.

Faktore ekonomikoa azpimarratzen dute batzuek baina krisiaren aurpegiak hamaika dira, hamaika baitira arrazoiak. Franco hil aurretik diseinaturiko “demokraziarako” pausua bere horretan geratu zen eta agortutako markoa bidegurutze batean aurkitzen da gaur egun. Orain, herrioi, estatuarekin apurtu edo beste erreforma faltsu baten alde lerrokatzea tokatzen zaigu. Burujabetzaren aldeko pausuak eman edota estatuaren ogi-apurrekin konformatzen segitu, horiek dira aukerak.

Gaurko ogia biharko gosea, esaten du esaera zaharrak, eta ez zaio egiarik falta. Trantsizio gisa bataiatu zuten iruzur hartatik gaude Euskal Herrian gosez; izan ere, 1975. urtean erregimen faxistarekin apurtu ordez, honi aurpegiak aldatu eta aldaketa txikiak egiteko hautua egin zuten indar politiko guztiek Ezker Abertzaleak salbu. Eta orduz geroztik eskubide gosea besterik ez dugu pasa, herri izateko eta garena erabakitzeko eskubide gosez ginen 1975ean eta baita gaur egun ere. Hala ere, badirudi gose horrek batzuk elikatzen dituela, urte horietan hasitako bideari jarraituz, PNV Españarekin enegarren paktua sinatu nahian baitabil gaur egun ere.

Abenduak 20ko hauteskundeak bidegurutzearen erdian datoz. Aurrera jarraitzeko bi bide daude: independentziaren aldekoa edota Espainiaren menpe jarraitzekoa. Gazteok argi dugu lehenengo aukera dela bizitza aske eta duina bermatzen digun aukera bakarra, eta horren bila goaz. Independentzia ezer bada, guztia irabazteko aukera baita. Uneak eskatzen duen ardura politikoagatik, duela 40 urte bezala, Espainiarekin apurtzeko kaleak hartu behar ditugu. Baina horrek ez du esan nahi borrokarako ditugun bestelako aukerak ere ez ditugunik baliatuko, eta horregatik da abenduaren 20ko eguna ere kontuan izan beharrekoa. Egun horretan bozka independentista eta ezkertiarraren bidez, egunerokotasunean borrokatzen dugunaren ahotsa piztiaren bihotzera eraman behar dugu. Esku artean dugun proiektua muturren aurrean jarriko diogu etsaiari.

Estatu espainiarraren birkonfigurazioaz eta konstituzioaren erreformaz hitz egiten den honetan, Euskal Herritik burujabetzaren aldeko ahotsa eraman dezakeen bakarra EHBildu da. PNVk beste urte luze askotan gosez utziko gaituen sasi irtenbide bat adosteko apustua egiten du eta gainontzeko aukera politikoek eskaintza bakarra dute; “una, grande y libre”. Beraz, EHBildu da Euskal Herrian martxan jarri beharreko prozesu independenista eta herritarrari ekarpena egin diezaioken aukera egokiena. Ez dugu beste iruzurrik onartuko, askatasunerantz urratsak emateko garaia da, independentzia lortzeko unea, eta horregatik egiten dugu apustu EHBilduren alde.

Herritar fronte zabala eraikitzen jarraitu behar dugu: euskal herritaron interesen alde egingo duena, bere proiektua ezkerretik eraikiko duena, ikuspegi desberdinak barnebiltzeko gai dena eta burujabetzaren bidean ekarpen anitzek lekua izango dutena. Hori da gazteok nahi eta behar dugun EHBildu, eta norabide horretan egin nahi dugu ekarpena.

EHBilduri dagokio kalean borrokan gaudenoi entzun eta gure ahotsa instituzioetara eramatea. Ezkerretik eraikitako Euskal Herri aske, euskaldun eta feminista baten aldeko proiektu oso batekin, herritarren ezinegonak eta aldarrikapenak biltzea. Proiektu oso bat eraikitzen ari gara, kultura poltiko desberdinetatik herri prozesuan ekarpena egin asmoz. Fronte politikoa eraikitzen ari gara eta egun egiten dugunak eragina izango du etorkizunean.

Horregatik, uste dugu EHBilduren ekinbide eta ordezkariek proiektu horren isla izan behar direla. Lehen lerroan egoteak erantzukizun politiko hori dakar ezinbestean. Hau esanda, proiektua pertsonen gainetik dagoelako, zintzotasun polikoz diogu Rafa Larreina ez dela hautagairik egokiena Madrilen EHBilduren ahotsa izateko. Ordezkaritza hautaketaren emaitza ere horren adibide da. Gauzak horrela, ardura politikoaz jabetuta eta EHBilduren proiektuan sinistuz, autokritika egin eta irakaspenak atera behar ditugula uste dugu.

Autokritikak eta eguneroko lanak proiektua indartzen duela ulertzen dugu. Bidea eginez egiten da, urratsez urrats, eta kontraesan, zailtasun zein oztopoez harago guztiok elkarrekin lortuko dugu aldarrikatzen duguna egi bihurtzea.

Bide horretan beraz, abenduaren 20an dei egiten diegu gazte guztiei zapaltzen gaituen ororekin apurtu eta bestelako herri bat eraikitzeko Euskal Herria Bildu bozkatzera. Ogi apurrekin konformatu nahi ez baduzu ez zaitez etxean geratu.

One thought on “Gaurko ogia biharko gosea

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s