Home

etxera

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Igor olaetxea eta Egoitz Lizundia Atxondoko Ezker Abertzaleko militanteak

Haizea harro dabil eta itsasontzia lemazain barik!

Hala ere, sekula ez da berandu korapiloz bete den sokari korapiloak askatzeko. Gainera, Atxondo herri txikia izanik ohituta gaude elkar hartuta arazoak konpontzen eta korapiloak askatzen behin iparra zein den adostuta!

Azken urteetan, batez ere azken hilabeteotan, kezka asko sortu da herri txiki honetan Amnistiaren aldeko mugimenduaren inguruan. Eta gauza asko entzun ditugu kale zein komunikabideetan. Baina guk argi daukagu!
Duela hogeita hamar urte baino gehiagotik ari da Atxondoko Amnistiaren aldeko mugimendua lanean. Herri txikia izanda ere errepresioaren atzaparrak oso gertutik ezagutzen ditugu eta asko dira espetxea eta ihesa ezagutu duten herritarrak. Baina auzoz auzo eta herri mugimenduaren lan eta konpromisoarekin beti gure euskal preso eta iheslari politikoen aldeko eta errepresioaren aukako borrokan aritu gara belaunaldiz belaunaldi. Beti aritu gara estrategia politiko ezberdinen inguruan unean uneko borrokaldi ezberdinak egiten, gure burua berrantolatzen eta estrategia bakoitzari gure ekarpenak eginez, beti amnistia helburu! Eta bai, eztabaidak eta zalantzak ere sarritan izan ditugu eta beti mahaiaren inguruan konpondu ditugu.

Hala ere, kezkatuta gaude azken denboraldian eztabaidak hartu duen tonu eta dialektikaz. Kezkaz entzuten diegu Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren ibilbidea zalantzan jartzen dutenei. Tonuz pasatutako adierazpen gogorrak egiten ari direnei. Eta kezka guzti horiek senide eta lagun askoren inguruan sortzen duen ezin egon eta tentsioagatik. Eztabaida faltsua dela uste dugu, tokiz kanpo eraman den eztabaida.
Eskutitz honen helburua ez da martxan hasi den mugimendu berri baten ibilbidea salatzea, eskualdean eztabaida guneak sortzea baizik. Elkarrekin aritutako kideak gara eta helburu berdina dugu. Egia da azken urteetan emandako estrategia eta aldaketa askok mugimendua nora ezean utzi dutela hainbat alditan. Egia da gabeziak izan ditugula eta egun ere hor daudela. Horregatik, martxan da “abian” prozesua. Gabeziak identifikatu, hitz egin eta eraikitzen jarraitzeko. Berriz ere, urte askotan bezala Ezker Abertzalearen baitan Amnistiaren aldeko aldarrikapenak erreferente politiko bat izateko. Lanerako gogoa daukanak beti izan du eta izango du tokia. Ez du balio “amnistia hitza” konfrontaziorako arma gisa erabiltzea. Ez du balio etxe barrua astintzeko eztabaida faltsuak sortzea. Eta ez du balio kolektiboarekin jolastea, ez mesedez!! Konfrontazio politikoa nahi duenak badaki non dagoen etsaia!

Beraz, antolatzen jarraitzeko garaia da. Amnistia helburu auzoz auzo lanean jarraitzeko garaia. Gabon eta urtean zehar plangintza eta dinamika indartsuak egin behar ditugu. Urtarrileko Bilboko eta Baionako manifak indartu behar ditugu. Gure euskal preso eta iheslarien kolektiboen ahotsa eman eta izaera politikoa aldarrikatzen jarraitu behar dugu giza eskubideetara soilik mugatu gabe. Herri honen aurkako eraso oro salatuz eta kanpo injerentziarik gabeko herri aske baten alde eginez.
Horregatik, eztabaida faltsuak utzi eta lanera. Haizea dabil bai, oso ondo. Itsasontziaren lema gogor hartu eta amnistia ipar goazen bidea egitera!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s