Home

Elkartzen

GAZTERIAREN ETA ZEHAZKI ETXEBIZITZAREN ARAZOAK KONPONTZEKO, MURRIZKETAK ETA MURRIZKETAK!!!

Eusko Legebiltzarraren Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordeak Gazteriaren arazoen azterketa eta eztabaidarako eta haiei erantzuna emateko lantaldea sortu du.

Horretarako eragile ezberdinei deialdia egin digute gure iritzia emateko, Elkartzeni zehazki etxebizitzaren arazoaren aurrean dugun iritzia azaltzeko.

Iniziatiba honek herritarren parte-hartzearen aldeko apustua badirudi ere, Elkartzenetik uste dugu ez duela iniziatiba honek ezertarako balio, ez baitute inoiz eragile sozialen iritzia kontutan hartzen, ez dutelako inolako asmorik horretarako, gure iritziak nahita ahazten dituztelako, herritarren parte-hartzea iritziak entzutea baino haratago doalako.

Zer da herritarren parte-hartzea? Elkarlana, arazoak eta irtenbideak partekatzea, beste balore batzuk kontutan hartzea, adostasunera heltzeko parte-hartzea bultzatzea, eta prozesua berdintasunean oinarritutako baldintzetan ematea. Gestio eraginkor bat aurrera eramateko herritarren parte-hartzearen bidez arazoak eta irtenbideak identifikatzea ezinbestekoa da.

Zergatik diogu hau? Erabakiak gure benetako beharren gainetik hartzen dituztelako. Egoera hau egunero ikusten dugu.

Esaterako, 2013ko azaroan, Elkartzenek etxebizitzaren arazoari irtenbidea emateko bere iritzia azaldu zuen Parlamentuko Etxebizitza Komisioan. Zertarako balio izan zuen? EZERTARAKO

Ekainean Etxebizitza Legea onartu zen. Alde positiboak baditu ere (etxe hutsen zigortzea adibidez), Lege hau etxebizitzaren arazoari irtenbide integrala ematetik urrun dago.

Nahiz eta Legea onartu, ez dute inolako asmorik berau aurrera eramateko. Lege hau kritikatu genuenean, beste arrazoi batzuen artean Legearen arlo asko ondo zehaztuak ez zeudela esaten genuen, eta Legearen kudeaketa uneko Gobernuaren eskuetan geratuko zela.

Eta soilik 4 hilabete pasatu direnean argi ikusi dugu hori. 2016rako PNV-k eta PSE-k (azken hau Lege horren promotorea) etxebizitzari egokitzen zaion aurrekontua erradikalki murriztu dute. 2015eko aurrekontua 225,98 milloi eurokoa bazen, 2016rako 108,91 milloikoa izango da.

Are gehiago, Zerbitzu Sozialen Legea duela 6 urte onartu arren ez da indarrean jarri, bertan, besteen artean, pertsona orok etxebizitza erabiltzeko dugun eskubide subjetiboa onartu zen. Eta orain dela hilabete bat “Cartera” Dekretua onartu arren, eskubide honen gauzapena litzatekeena, baina ez dute aurrekontuetan honetako txikitarik sartu.

ADARRA JOTZEN DIGUTE! BERE GARAIAN ESAN GENUEN LEGEAREN ONARPENA ELEKTORALISTA HUTSA ZELA.

Nola eramango dute aurrera “beraien Legea”? Etxebizitzaren arazoa nola konponduko dute? MURRIZKETA GEHIAGOREKIN?

Ez dute inolako asmorik etxebizitza arazoari irtenbidea emateko; guztiz kontrakoa, alokairu soziala pribatizatuko dute!!! Nola? Bigarren eskuko etxebizitzak babestutako alokairura bideratuz, bitartekotza programaren bidez. ZER ESAN NAHI DU HONEK? DIRU PUBLIKOA ESKU PRIBATUETARA BIDERATZEN JARRAITUKO DUTELA.

Nola eman nahi diote irtenbidea gazteriaren arazo nagusienetako bati?

– Alokairu librearen bataz besteko errenta 863€koa da, eta babestutako etxeena 374,50€koa. 18 eta 44 urteko gazteek 385€ baino gehiago ezin dutela ordaindu adierazten dute. Herritarren %92,7ak 600€ baino gehiagoko errentei ezin die aurre egin, baina esan dugun bezala errenta 863€tan dago. Prekarizatuen egoera askoz larriagoa da, horrela, %42,3ak ezin dio 300€ baino gehiagoko errentari aurre egin.

– Egunetik egunera etxerik gabeko pertsona eta konbibentzia unitateen kopurua igotzen doa; nahiz eta azken urtean etxe-kaleratze kopuruak behera egin (etxekaleratzeen aurkako plataformeei esker), oraindik ere asko dira bere etxeetatik irtetetera behartuak daudenak; gainera geroz eta gehiago dira lehen etxebizitzara sartzeko aukerarik ez dutenak, eta horien artean kaltetuenak, besteak beste, gazteak dira.

Gobernatzen gaituztenak oso ondo dakite zein den etxebizitza arazoari irtenbidea emateko bidea, eta askotan errepikatu dugu:

– Etxebizitza erabilera eskubide bat da, eta hori da Administrazioetatik bermatu behar digutena.

– Etxebizitza merkatu logikatik atera beharra dago, ezin da besteen beharren kontura espekulatu.

– Hirigintza basatiarekin bukatu behar da, gehiago eraikitzeak ez du arazoa konpondu, alderantziz, gaurko egoera larrira ekarri gaituen arrazoia da.

– Etxebizitza hutsa erabili behar da, horretarako behar diren neurri guztiak indarrean jarriz, eta etxebizitza horiek alokairu sozialera bideratu behar dira.

– Alokairuen prezioei muga ezarri behar zaie.

– Alokairu sozialeko etxebizitzen Parke Publikoa osatu behar da, Administrazioak kudeatuta eta herritarren parte-hartzea bermatuta.

2174122937_ff84916901_b

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s