Home

palestina

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak:

Koldo Sagasti, Patricia Lezama, Ane Labiano, Mikel Mariño, Pedro Marques, Maite Santamaria, Fernando Sancho, M. Jesus Berriozabalgoitia, Anis Hawari, Mar Gijón, Carmen Martí, Julen Arregi, Sergio Garcia, Mertxe Gomez.

Gogoeta hau norbanako gisa sinatzen dugunok ibilbide luzea dugu borroka internazionalistan, izan ere, geureak bezala, munduko beste herriek pairatzen duten zanpaketa egoerak eta burutzen dituzten askapen borrokek mugitu izan gaituzte beti haien errealitateak ezagutzera eta ezagutaraztera. Halaxe, beste herrien borrokekiko elkartasun horrek bultzatuta, iritsi ginen Palestinako borrokarekin hunkitzera eta konprometitzera, gure eskarmentuaren arabera, Palestinakoa baita historian izan den kolonizazio eta garbiketa etniko prozesu desorekatu eta basatienetakoa. Palestinarako brigadak antolatu ditugu, eta hango eragile politiko eta sozialekiko hartu-eman sareak irun ditugu azken hamarkadaotan. Ibilbide horrekiko koherentziaz, duela hamarkada bat Nazioarteko BDZ (Israelen aurkako Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) Kanpainiari atxikitu gintzaizkion, Euskal Herriko beste zenbait pertsona eta kolektiborekin batera. Mugimendu hori Palestinako gizarte zibileko 200 erakunde inguruk jarri zuten abian 2005ean, garai batean Hego Afrikan arrakasta handiz gertatu zen bezala, nazioarteko elkartasun mugimenduaren indarrak mugimendu eraginkor, zilegi eta baketsu baten inguruan metatzeko.

Urtetako ibilbide horretan nazioarteko mugimendu horrekin Euskal Herrian bat egiten dugunok Ezker Abertzalea izan dugu ezinbesteko bidaide. Egungo EH Bildu koalizioa osatzen duten eragile ezberdinek berebiziko kezka agertu izan dute historikoki beste herrietako askapen prozesuekin, eta baita Palestinako borrokarekin ere. BDZ mugimenduak Euskal Herrian eman zituen lehenengo urratsetan ere elkarlanean ibili ziren EH-Palestina Sarea osatzen zuten eragileekin, eta boikot aldarriaren ahotsa erakundeetara iristea ahalbidetu zuten.

Azken urteotan, baina, bilakaera nabarmena somatu dugu Palestinarekiko elkartasun aferan EH Bildu darabilen estrategian. Aldarrien xedea aldatu egin da. BDZ mugimenduaren giza eskubideekiko begirunezko oinarrizko eskaeretatik (okupazioaren amaiera, harresia birrintzea, errefuxiatuen itzulera eta Israelgo palestinarren eskubide berdintasuna), Europako erakundeek hitzartutako konponbidera pasatu dira, Estatu palestinarraren aldarrira, gaur egun Palestinako eragile politiko guztiek (baita PANk berak ere) agortutzat ematen duten irtenbidera. Bestetik, BDZ deialdian ordezkatuta dauden ezkerreko erreferente politiko herrikoetatik, PANean kontraparte instituzionalak bilatzera pasatu dira, Palestinarekiko kanpo harremanetarako.

Norabide aldaketa horren atzean Israelgo interesen aldeko eragileen presioa dagoen uste osoa daukagu, eta eragile horiek izen eta abizen propioa daukatela: Jon Inarritu. EH Bilduren kongresurako hautagaia Galeuscat-Israel manifestuko sinatzaileetako lehena da. Pilar Raholak eta bestelako politikari sionista ezagunek bultzatutako presio taldeak Galizan, Euskal Herrian eta Katalunian Israelgo interesak defendatzeko lobby lana egiteko xedea du. EH Bilduk, horren guztiaren jakitun, eta BDZ kanpainaren eskaerari ez entzunarena eginez, berriz ere sartu du bere zerrendetan politikari israelzalea. Ez dugu zalantzan jartzen hautagaiaren gaitasun politiko eta profesionala, ezta beste afera batzuetan izan dezakeen jarrera politikoa ere, baina Palestinarekiko elkartasunari dagokionez, uste osoa dugu talka zuzena egiten duela BDZ kanpainaren bitartez Palestinako gizarteak planteatzen dituen giza eskubideen aldeko aldarriekin. Gauzak horrela, eta Palestinako bidezko borrokarekin bat egitera eraman gintuzten elkartasun sentimendu internazionalistekin koherentziaz noizbait EH Bilduren hautagaitzan izan genezakeen konfidantza erretiratu beharrean gaude. Halaber, dei egiten diegu herri honetako internazionalistei, nork bere erabakia har dezala, baina egitekotan, jakinaren gainean eta zintzotasunez egin dezala.

———

En solidaridad con Palestina, esta vez no a EH Bildu.

Las personas que, a título individual, suscribimos esta reflexión, con una larga trayectoria en la lucha internacionalista, nos hemos visto siempre movidas a conocer y dar a conocer las realidades de opresión y las luchas de liberación que otros muchos pueblos, como el nuestro, viven a lo largo y ancho del mundo. Es así que, impulsadas por ese sentimiento solidario con otras realidades y procesos emancipadores, llegamos a conmovernos y comprometernos con la causa Palestina, un pueblo que, según nuestra propia experiencia, padece una de las situaciones de colonialismo y limpieza étnica más salvajes y desiguales de la historia. En las últimas décadas hemos organizado brigadas a Palestina y hemos tejido redes de colaboración con los agentes políticos y sociales de la zona. En coherencia con esa trayectoria hace una década nos adherimos junto con otras muchas personas y colectivos de Euskal Herria a la campaña internacional BDS (Boicot, Desinversiones y Sanciones contra Isr ael). Este movimiento, puesto en marcha en 2005, está impulsado por más de 200 organizaciones de la sociedad civil palestina para, como ocurriera anteriormente con gran éxito en Sudáfrica, reunir las fuerzas del movimiento solidario internacional entorno a una campaña efectiva, legítima y pacífica.

Las personas que en Euskal Herria nos sumamos a este movimiento de años de tradición, hemos contado siempre con la Izquierda Abertzale como compañera de viaje indispensable. Los distintos agentes que hoy conforman la coalición EH Bildu han demostrado históricamente una especial preocupación con los procesos de liberación de otros pueblos, y en especial con la causa palestina. En los primeros pasos que la campaña BDS dio en Euskal Herria trabajaron conjuntamente con los colectivos que conformaban EH-Palestina Sarea, y facilitaron el acceso de las reivindicaciones de boicot a Israel al ámbito institucional.

Sin embargo, en los últimos años hemos constatado un cambio significativo en la estrategia empleada por EH Bildu en lo que respecta a la solidaridad con Palestina. Por un lado han cambiado el objetivo estratégico. De compartir las reivindicaciones básicas de respeto a los derechos humanos planteadas por el llamamiento BDS (fin de la ocupación, desmantelamiento del muro, retorno de los refugiados, e igualdad de derechos de la ciudadanía palestina de Israel), han pasado a sumarse al consenso de las instituciones europeas de abogar por la solución de un Estado palestino, una vía que, a día de hoy, todos los agentes políticos palestinos (incluso la propia ANP) dan por agotada. Por otro lado, en lo que respecta a las relaciones con Palestina, han pasado de sus tradicionales referentes políticos en la izquierda popular, representados en el llamamiento BDS, a buscar contrapartes institucionales en la ilegítima ANP.

Tenemos la convicción de que tras ese cambio de rumbo está la presión de agentes proclives a la defensa de los intereses de Israel, y que esos agentes, en el caso de EH Bildu, tienen un nombre propio: Jon Iñarritu. El candidato al Congreso encabeza la lista de firmantes del manifiesto Galeuscat-Israel. Este grupo de presión, promovido por Pilar Rahola y otros conocidos políticos proisraelíes, tiene como objetivo realizar tareas de lobby para promover los intereses de Israel en Galicia, Euskal Herria y Catalunya. Desde EH Bildu, siendo conocedores de su trayectoria y desoyendo la petición explícita de la campaña BDS, han optado nuevamente por incluir en sus listas al político sionista. En ningún momento ponemos en cuestión la capacidad política y profesional del candidato, ni la posición política que pueda adoptar en otras temáticas, pero en lo que respecta a la solidaridad con Palestina tenemos la convicción de que su elección choca frontalmente con las reivindicac iones de derechos humanos que la sociedad palestina ha planteado a través del llamamiento BDS. Así las cosas, y en coherencia con los sentimientos de solidaridad internacionalista que nos llevaron a comprometernos con la justa causa palestina, nos vemos obligadas a retirar la confianza que hubiéramos podido tener en la candidatura EH Bildu. Llamamos a todas las internacionalistas a que actúen en consecuencia con sus ideales, y que tomen la decisión que tomen, lo hagan bajo conocimiento de causa y de manera honesta.

6 thoughts on “Palestinarekin elkartasunean, oraingo honetan EH Bilduri ez

  1. Muy coherente, si senor!!! No ya por votarle, por el mero hecho de que a ese elemento se le permita estar en las listas. Quien se va a crer el internacionalismo de Ehbildu? O la apuesta por el feminismo del que hace obstentacion, cuando todo un representante en calidad de diputado es miembro numerario de la secta Opus Dei? El patriarcado en estado puro.
    No pueden estar en el mismo gallinero las hienas y los corderos.

  2. Neuk ere bozkatuko dut baina kontu hau aldatu ezean litekeena da azken aldia izatea. Ezkerreko ikuspegi batetik guztiz onartezina da jokamolde hori. Badaezpada ez diogu galdetuko zein iritzi duen NATOri buruz…

  3. EH Bildu pide que el Parlamento cancele un viaje a Israel.
    La campaña BDS sigue dando sus frutos. Aurrera Palestina! Israeli Boikot!!!
    Propuesta para ahondar en la solidaridad con Palestina
    Solidaridad con Palestina a 66 años de la Nakba
    La Diputación de Gipuzkoa denuncia la vulneración de derechos de la población palestina
    Los ayuntamientos de la Sakana llaman al boicot activo al Estado de Israel

    • Todo esas cosas estan muy bien pero tambien esta el papel de este diputado, el recibimiento del alcalde de Gernika al embajador de Israel…

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s