Home

alternatiba-topaketak

Topatu

Gazte mugimenduko espresio desberdinetan aritzen garen 60 gazte inguru bildu ginen larunbatean Añorgako Firestone lantegi berreskuratuan. 2016ko udazkenerako topaketa bat antolatzea da asmoa, baina ordura arteko eta ordutik aurrerako bidea izango dugu helburu.

Inork askatuko gaituen esperoan egoteari uzteko garaia dela iritzita, Euskal Herri osoko gazte mugimenduak elkarlanean ekin diogu alternatiben bidea jorratzeari. Larunbatean 60 gazte inguru bildu ginen bide horri ekiteko. Landu beharreko dozena bat inguru ildo jarri genuen mahai gainean: lana, komunikazioa, hezkuntza, sorkuntza, elikadura burujabetza, jaiak, kirola, feminismoa, autodefentsa, etxebizitza, aisialdia… Horietan guztietan alternatibak sortzen hasteko egin beharreko prozesua diseinatzen hasi ginen, eta baita ere ildo guztiek elkarren artean izan behar duten harremana.

Alternatibez hitz egin eta eraikitzen hasteko unea dela uste dugu; guztion indarraz zer, nola, non eta zenbat proiektu sortuko ditugun hitz egiten hasteko unea.  Uste dugu gazteon arazoei gazte bezala aurre egiteak garrantzia berezia duela, eta, ipar hori galduko bagenu, gazte mugimendu izateari utziko geniokeela. Autogestioan oinarrituko den gazte mugimendua behar dugu, autogestioaren bidez eremu berriak sortuko dituena. Gazteoi lotuta baitago autogestioa ideia eta praktika bezala, eta hari honi tiraka etorkizuneko erronka berriei heltzeko apostua da esku artean duguna. Bide hau elkarrekin eraikitzen hasteko erronka.

TOPAKETAK: BIDEA HELBURU

2016ko udazkenean topaketa bat egingo dugu, baina ordura arteko eta ordutik aurrerako bidea izango da gure helburua. Elkar ezagutu, elkarrekin saretu eta, ahalik eta gehienon parte hartzeaz, alternatiba errealak sortzea, alegia. Bide hori gazte mugimenduan aritzen den orori dago irekia, ez da inondik inora prozesu itxi bat izango. Beraz, interesa duen orok izango du ekarpena egin eta prozesuaren parte izateko aukera, kolektibo zein norbanako gisa. Martxoa hasieran egingo dugu hurrengo asanblada.

E-posta bat sortu da edonork harremanetan jartzeko aukera izan dezan: eraikuntzalanetangaude@riseup.net 

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s