Home

1314458218_1

Patxi Azparren

“Zuhaitz eroriari, orok egur”, dio esaea zaharrak eta atzokoa ikusita aizkolari lanetan ibiltzeko hamaika argudio egonda ere, oraingo honetan arotz ibiltzeko beharrezkoa delakoan nago.

Partitokrazia (zorionez) krisian dagoen hauetan, ezker independentistak gaitz horren aje guztiak barneratu ditu. Mugimendu taktiko guztiak politikari profesionalen begietatik egin dira eta oinarri sozialarekiko amildegi bat ireki da.

Espainiako hauteskundeetan gertatu berri dena, besteak beste, horrela uler daiteke, baina, noski inondik inora ez da faktore bakarra.

Zenbait belaunalditan eta zenbait sektore soziopolitiko eta kulturaletan, nirea barne, ezinezkoa da Madrilen jaio den alderdi politiko bati bozka ematea, aitzitik, askoz tentagarriagoa izan liteke, ziuraski abestenziora jotzea. Haatik, beste zenbait girotan, beste belaunaldi batzuetan, epe laburreko emaitzen araberako mugimenduak egitea ez da horren arrotza. Bizitzaren eta jardun kulturalaren arloetan horren zabaldua dagoen jarrera eklektikoa eta dinamikoa lerroketa politikoetara ere iritsi da-eta.

Ezker independentistak ulertu egin behar du. Oinarria berraktibatu egin behar da. Gehiago esango nuke, boterea (ahalmena) oinarriari eman behar zaio, demokrazia erradikala egitura politikoetan hasten da, hazian zuhaitza baitago.

Zuhaitz eroriaren haziak landa ditzagun, ezkerreko Herritar Batasuna independentista, antikapitalista, partehartzailea, gardena, anitza, desobedientea, oinarri sozialaren lan-boluntarioak sustatuta…etapa bat erreta, ezker independentista berrasmatzeko garaia da. Eraldaketa eskura.

2 thoughts on “Zuhaitz eroriari, denok egur

  1. Estatu kolonialaren muntaian, parte-hartzaileetatik aldetik hau onartu behar dugula ere: herri esnatzen ari dela, alderdi-krazia (zaharra) gainean. Edo azpian.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s