Home

preview_COLOURBOX6113321

Oier Azkarraga Grajales, Ezker Abertzaleko eta “Esquerra Independentista”-ko kidea- Argia

Badakit egun hauetan hamaika hausnarketa zentzudun, luze eta kurratu topatzeko aukera izango ditugula. Nireak ordea ez du hori izan nahi, nirea ehunka kilometrotara bizi den Ezker Abertzaleko militante baten hausnarketa txikia baino ez du izan nahi.

Hain modan dauden Herrialde Katalanetatik –ez, hemen ez zaio lur honi katalunia deitzen–, hain modan dagoen herri honetako Ezker Independentistatik, hausnarketa txikia. Denbora honetan hemen ikasitakoekin, eta distantziak ematen duen perspektibatik.

Hasteko eta behin, hain urrun bizitzeak, gauzen errealitatea galtzeko aukera ere ematen duela esango nuke. Nik ez nuen espero EH Bilduk jaso duen kolpe latza. Kanpaina ona burutu duzuela esango nuke, imajinatiboa, borrokalaria, betiko erreferenteen berreskurapenarekin…

Azken urteetako deribak ordea, ez du barkatzen, eta 15 egunetan ezin da urteetan galdutako babes soziala eta diskurtsoa berreskuratu. Gure bozka asko Podemos-ek bereganatu dituela esango nuke, beste askok abstentziora jo duten bitartean. Politika egiteko modu berriak eskatzen ditu herritargoak, herri lanean oinarritutako borroka. EH Bildu ez da politika berri honen aitzindaria gaur egun.

Ez da, baina izan gara. Urteetan ongi egin dugun zerbait da hau, hain zuzen ere. Urteetan herrietan egon gara, Herri Mugimenduan, kalean, borrokan eta antolakuntzan. Hori da Ezkerreko Abertzaleon historia, bide horretan lan egokia egindakoak gara eta etorkizuna ere hortik etorriko da.

Herri Boterea eta Herri Babesaren arteko talkan dago gakoa. Herri Boterea, oinarritik eraikitzen da, proiektuaren aitzindaritzan, markari, erremintari, berebiziko garrantzirik eman gabe. Herri Babesa ordea marka baten inguruan eraikitzen da, oinarrietan eraikitzea ahaztuta, sareetatik, diskurtso handi eta politetatik.

Urteetan soziologoek esan dute Ezker Abertzaleak ez zituela bere bozkatzaileak galtzen inoiz, hor Herri Boterea zegoen, berdin zitzaigun zein zen marka, zein aurpegia, inportanteena proiektua zen. Orain hori ez da horrela, aurpegi erakargarriak bilatzen ditugu, proiektuari kasu gehiegi egin gabe. Herri Babesaren tranpan erori gara eta babesa aldatzen da, guretik beste batzuetara eta gero bueltan berriro, edo ez.

Kotxea gelditzeko unea heldu zaigu. Kotxetik jaitsi behar gara. Gurpilik ezin da konpondu kotxea martxan dagoen bitartean. Gidaria(k) aldatu behar badira beldurrik gabe, gidariek noizean behin deskantsatzeko eskubidea eta beharra ere baitute. Zapata ederrak ere alboratu behar ditugu, mendiko botak jantzi, urteetako lokatzaz zikindutako horiek, eta ekin! Nire zapatilak behar badituzue, hemen daude, prest, zikintzeko prest, apurtzeko prest. Beste milakarekin batera.

Herria zutik dago, abian jartzeko garaia da. Goazen garaipenerantz!

Lluitar, crear, construir poder popular!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s