Home

etxera

Topatu

410 gazte kateatu dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan euskal preso eta iheslarien oinarrizko eskubideak errespeta daitezela exijitzeko. Bilbon Arriagako zubian egin dute ekintza desobedientea, Gasteizen Eusko Legebiltzarrean, Donostian Kontxako pasealekuan eta Iruñean Espainiako Gobernu Delegaritzan.


Euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzeko giltza herritarren eskuetan dagoela oharatarazi dute ehunka gaztek egindako desobedientzia ekintzan. Guztiak etxeratzeko hamaika ate ireki behar direla gogorarazi dute, eta konpromiso desberdinekin irekitzen direla: gutunak idatziz, bisitak eginez, mobilizatuz, Mirentxinekin kilometroak eginez, senideak sostengatuz etab. Halere, ohartarazi dute presoak eta iheslariak etxera itzultzearekin ez dela nahikoa: “Gatazka politikoaren erroan dago konponbiderako gakoa”.

Horrez gain, uste dute “urgentzia bereziz” jarri behar direla mahai gainean gaixo dauden presoen kasuak: “Justiziaren izenean egiten ari diren krudelkeriak argi eta garbi erakusten du estatuen espetxe politika hiltzailea”.

KATEATUTA, DENAK ASKATZEKO

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dute ekintza desobedientea. Guztira 410 lagun kateatu dira, gazte bat Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kide bakoitzeko. Bilbon, Arriagako zubian egin dute ekintza, Gasteizen Eusko Legebiltzarrean, Donostian Kontxako pasealekuan eta Iruñean Espainiako Gobernu Delegaritzan.

Gasteizen iraun du denbora gutxien ekintzak. Parlamentu kanpoaldean kateatu orduko azaldu da Ertzaintza, eta lepotik lotuta zituzten kateak moztu dizkiete gazteei. Babesa ematera gerturatutako jendea urrundu eta pasealekua moztearekin bat, kale ertz batean zokoratu dituzte ekintzaileak, eta guztiak identifikatzen ahalegindu dira. Banan-banan miatu dituzte, eta inork ez zeramanez nortasun agiririk soinean, hiru ordu luzez izan dituzte geldirik bertan.

Bilbon ordubete pasa ostean agertu dira ertzainak. Arriagako zubia moztu dute eta ekintzan parte ari ziren guztiak identifikatu dituzte. Hiru ordu behar izan dituzte horretarako. Hiru gazte eraman dituzte komisaldegira: bi identifikatzeko arazoak izan dituztelako, eta hirugarrena atxilotuta. Azken horrek ibaira bota zuen Poliziaren bideo kamera bat, eta desobedientzia eta autoritateari men ez egitea leporatzen diote. Arratsaldean bertan utzi dute libre.

Iruñean bi ordu eta erdi behar izan du Espainiako Polizia Nazionalak ekintzaile guztiak identifikatzeko. Hamaika komisaldegira eraman dituzte, eta gainerako guztiak bertan identifikatu dituzte. Binaka kateatu dira Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren egoitzara, eta herritar ugarik babestu dituzte errepidearen beste aldetik.

Donostian, berriz, ez da Polizia agertu, eta lasaitasunez egin dute protesta: oihuka aritu dira, informazioa zabaldu dute, hondartzan aldarrikapen bat ere idatzi dute, eta amnistiaren aldeko aldarria zeraman txalupa bat itsasoratu dute. 14:00ak jo orduko, babesa ematera gerturatutako herritarrek hartu dituzte eskuetan sarrailak irekitzeko giltzak, eta ehundik gora gazte askatu dituzte. Horixe da, hain zuzen ere, ekintza desobediente honekin zabaldu nahi izan duten mezua: herritarren eskuetan dagoela konponbiderantz joateko atea irekitzeko giltza.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s