Home

iepa

Okupazio bulegoa

Bilboko Okupazio Bulegoak, Euskal Herriko gune okupatuen eta autogestionatuen, edo okupazio mugimendurako interesgarriak diren guneen mapa interaktiboa egin du. Bide berean, Topatu.eus-eko lagunak Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Gida eguneratu du.

Mapa ikusteko, zabaltzeko edo webguneetan “inkrustatzeko” klikatu hemen

Gaztetxeen Gida ikusteko klikatu hemen

Bi helbururekin sortu dira:

1) Gaztetxe eta gazte asanbladak bistaratzeko. Aurrera eramaten ditugun autogestio proiektu mordoa dago Euskal Herrian, eta garrantzitsua iruditzen zaigu horiekin guztiekin argazki orokor bat osatzea.

2) Gune horietan aurrera eramaten den eskaintza alternatiboa antolatzen laguntzeko. Kontaktuak guztion eskura izateak erraztu egin lezake sortzaileen eta gaztetxeen arteko harremana.

Beraz, bi tresna ezberdin berri dauzkazue eskura gaurtik aurrera. Bata gune fisikoei begira (mapa), bestea pertsonei begira (gida). Biak modu kolektiboan elikatzeko eta eraikitzeko dira. Gauzak horrela denon laguntza beharko dugu benetako tresna eguneratua eta eraginkorra izan dadin. Zure laguntza eskatzen dugu berez.

Zelan lagundu dezakezu?

Gune okupatuen MAPA:
Mapa berria ikuskatzea eskatzen dizugu. Txarto dagoen zeozer aurkituz gero, guneren bat egun desagertuta badago, edo berriren bat badago, idatziguzue okupaziobulegoa@gmail.com helbidera eta eguneratuko dugu.

Gaztetxe eta Gazte Asanbladen GIDA:
Zuen Asanblada Gidan agertzen ez bada, edo egon arren, eduki zaharkituak badaude: bidali eguneratu beharreko informazioa eta argazki berriak koordinazioa@topatu.eus helbidera.

Beraz, aprobetxa ditzagun gure baliabideak. Zabaldu informazio hau, plazaratu, komentatu…

Guztion artean egingo dugu!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s