Home

ezpala_gaztetxea_foto610x342

http://ataria.info/

Joan den abenduaren 23an okupatu zuen, Tolosako Gazte Asanbladak, Izaskunera igoeran dagoen lantegi zahar bat. Beren proiektua bertan finkatu eta, gabonetako hitzordu seinalatuak pasata, proiektua egonkortzea zen gazteen helbururik behinena, lantegia txukunduz.

Gazteak eraikina husteko arriskuaren jakitun ziren, baina jabearekin negoziazio batera iritsi nahi zuten: “Badakigu arrisku hori badela, baina badakigu ez dutela Ezpala di-da batean, bat-batean, hustuko; prozesu luzeagoa izango da, pauso judizial guztiekin”, zioten, atzo bertan, asanbladako kideek.

Baina ezustekoa 04:30ean iritsi da, gaur, Ertzaintza gaztetxearen ingurumarietara bertaratu denean. Tolosako Gazte Asanbladak azaldu duenez, bi orduz han inguruan ibili, eta 06:30ean ekin diote desalojoari. Barruan erresistentzia txanda egiten ari ziren hainbat gazte ziren.

Une honetan altzariak ateratzen ari dira eta, asanbladako kideek jakinarazi dutenez, “desalojo agindurik gabe hustu dute gaztetxea”. Agindua eskatutakoan, berriz, honakoa erantzun diete ertzainek: “Zuek ere baimena eskatu behar zenuten sartzeko!”. Asanbladako beste hainbat gazte, berriz, barruan zeudenei besa ematera gerturatu dira.

Gazteen kaleratzea jarraitu eta horren inguruko mezuak idazteko, #EzpalaAurrera traola erabiltzeko deia egin dute Tolosako Gazte Asanbladako kideek.

 

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s