Home

CT4LJDXWIAAVLWk

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Ziortza Fernández Larrazabal eta Sendoa Jurado García (Amnistiaren aldeko militanteak eta preso politiko ohiak)

Zergatik historikoki ez dituzte euskal preso politikoek hirugarren graduak eskatu? Hirugarren graduak eta baldintzapeko askatasunak ez eskatzea eta kartzelatik irteteko aukera horri atea ixtea ilogikoa eman lezake, behintzat, hauek lortzeko nolako urratsak eman behar diren eta urrats hauek preso politikoengan eta gure herrian izan ditzaketen ondorioak zeintzuk diren ez dakienarentzat. Aurretik doala Espainiar estatuak ezartzen dituen baldintzei buruz ari garela, Frantzian ezarritakoak askoz ere bigunagoak direlarik.
Espainiako araudiak hiru gradu ezartzen ditu kartzela zigorrak betearazteko: lehena, bigarrena eta hirugarrena, azken hau eskuratzeko zigor erdia beteta egon behar delarik. Gero, zigorraren 3/4ak beteta edukiz gero baldintzapeko askatasuna etor liteke. Euskal preso politiko gehienak lehenengo graduan daude eta gainontzekoak, hainbat preso gaixo salbu, bigarrenean. Baldintzapeko askatasunera hirugarren gradutik baino ezin da progresioa egin eta hirugarren gradura bigarrenetik.

Hau azalduta arazoaren gakora pasako gara. Euskal preso politikoen artean hirugarren gradu bat eskatu ahal izateko oraindik 20 urte itxaron beharko luketenak daude eta baldintzapeko askatasuna lortzeko 30 urte baino gehiago, beraz, ez dezala inork pentsatu legedia onartuta bizi dugun gatazkaren ondorioak epe laburrean gainditu ditzakegula, sinpleki baieztapen hori faltsua delako. Legedia onartu arren, Algecirasen, Madrilen ala Zaballan, baina preso politikoak luzerako ditugu eta kartzelaren mehatxua dagoen bitartean iheslariak ere bai.

Gainera, legedia onartuta, euskal preso politikoek kartzela barruan bizi dituzten baldintza kaskarrak are eta kaskarragoak bihur daitezke. Gradu progresioa lortzeko presoak hainbat hilabetez ezin du zigorrik jaso. Kartzelak zigorra ezarri dezake errekuentoan zutik ez jartzeagatik, kartzelako patioa ez garbitzeagatik, kartzelariari ziega desordenatuta dagoela iruditzen zaiolako, erantzun “txar” bat emateagatik… Eta larriagoa dena, bere bizi baldintza duinak mantentzeko edozein protestan parte hartzeagatik ere, presoa espetxe sistemaren aurrean guztiz babesgabe utziz. Are gehiago, banakako aterabide hauek batzuek etengabe (eta maltzurki) ahoan darabilten presoen arteko batasun sakratua hankaz gora jarriko lukete, batez ere kontuan izanda hau guztia beteta ere oraindik preso hauetako bakoitza kartzelako Tratamendu Batzordetik pasatu beharko litzatekeela eta, Batzorde honek onartuta ere, Ministerio Fiskalak helegitea aurkezteko aukera daukala.

Bigarren gradutik hirugarrenera pasatzeko, aipatutako guztiaz gain, preso politikoek euren militantziaz arnegatu behar dute, damua adierazi, justiziarekin kolaboratu salatari bihurtuta eta erantzukizun zibila ordaintzeko bitartekoak jarri behar dituzte. Hori da eskatzen diena Langraiz Bideak, eta Eusko Jaurlaritzaren Hitzemanek, eta ez dugu esango EH Bilduren Bakerako Euskal Bideak hau guztia eskatzen dienik ez delako egia. EH Bilduk salaketa eta damuarena alde batera uzten du, baina gainontzeko guztia bai eskatzen die PNVrekin adostutako Bakerako Euskal Bidean, abenduko hauteskunde kanpaina osoan, badaezpada ere, ezkutuan mantendu duten horretan.

Orain, hauteskundeak eta urtarrileko manifestazioa igarota, ustez hainbeste errespetatzen duten kolektibo hori presionatzeko asmoz (2012ko udaberrian egin bezala), berriz argitara atera dute dokumentua, kolektibo horri “iradokitzeko” garai berrietara egokitu eta ezarritako legedia onartu behar duela prozesuari aurrera egiten laguntzeko.

Proposamen hauek guztiz kontrajarriak dira amnistiaren kontzeptuarekin eta hori da batzuek amnistia defendatzen duen ororen kontra egiteko benetako arrazoia. Gainontzeko guztia, despistatzeko su artifizialak besterik ez. Ez da zilegia ipurdiarekin aterabide indibidualen aulkia estaltzea oinak amnistiaren aulkiaren gainean jartzen diren bitartean, beste inork okupatu ez dezan. Ez da zilegia beste herri batzuetako prozesuak erabiltzea amnistiaren aldarria baztertzeko (Kolonbiako amnistia partziala dela onartuta, hemen aplikatuta lau urteren buruan preso politikorik ez genuenean izango) eta ez da zilegia amnistiak, epe luzekoaz gain, epe laburrean ekar ditzakeen garaipenak ezkutatzea. Amnistiarekin izango da ala ez da izango.

4 thoughts on “Hirugarren gradua vs. Amnistia

  1. Presoak burumakurtzeko eta humillatzeko saiakera berri baten aurrean….norbanakoen bakarkako irteerak sustatuz eta batasuna hautsiz….. preso egotea zer dan dakigunontzat iguingarria!!! Duintasun ta koherentzia alboratuaz burumakur indibidualismoan oinarritzen den sistema penitentziarioan sartzean, euskal presoak euskal presoen aurka egiterainoko egoerak sortu daitezke, espetxe sistemaren “onurak” jaso al izateko batak-besteari kalte eginaz eta abar…… Eta burumakurtu ondoren ere, ez ahaztu Estatu Zapaltzaile bateko “Instituciones Penitenciarias” delakoak erabakiko duela zein onura nori jarri eta nor onurarik gabe zigortu…… Eta azkenik, horrenbeste gudari bidean eroriak, horrenbeste espetxeratu ta erbesteratu, orain gutxi batzuen konbenientziagatik horrela amaitzeko?……. Niri bederen saldukeria iruditzen zait, ez dut inondik inora ulertzen….

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s