Home


http://aztnugal.org/

Orain bost urte, une hauetan bertan, Guardia Zibilaren esku inkomunikaturik geunden.

Gutako bat asfixia saio luzeetan murgilduta egonen zen, burua poltsa batekin estaliz.

Besteren bat akitu arteko ariketa fisikoak egitera behartuta egonen zen.

Beste bat irain sexualak pairatzen.

Gainerakoak ziegetan, argirik gabe, torturatuak zirenen garrasiak entzuten eta zigor-gelara eramaten gintuen borreroaren urratsen soinuekin ikaratuta. Inpunitate osoz torturatuak izan ginen, aurretik milaka euskal herritar izan ziren moduan .Tormentu fisiko eta psikologikoa pairatu genuen bost egun eta gau amaiezinetan. XXI. mendean. Espainiako hiriburuaren erdigunean. Kaputxadun guardia zibilek eraginda.

Ezin da begien bistatik galdu gizadiaren historian torturaren erabilera ikertu duten jurista zein historialariak ados daudela aldagai batean: “autoritate publikoak ezartzen duen tormentua da, helburu publikoei loturik. Horrela, tortura autoritate publiko batek egin edo baimentzen duen zerbait da”.

Gure kasuan, Auzitegi Nazionalak eta Estatuko instituzio ezberdinek, nazioartetik iritsi diren ebazpen zein errekerimenduei muzin egin diete. Europako Kontseiluaren menpe dagoen CPTk 2011. urtean gure adierazpenei sinesgarritasuna emanda (12 eta 14. puntuak 1) egin zuen informearen gainetik pasa dira. Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak Jon Patxi Arratibelek egindako tortura salaketak ez ikertzeagatik Estatu espainiarrari ezarritako kondena (2015-V-5 eguneko sententzia 2)gutxietsi dute.

Gaitz honekin amaitzeko esfortzu kolektiboa behar delakoan gaude, soziala zein instituzionala. Segurtasun indarren zigorgabetasuna eta ondorioz tortura ahalmentzen
duen ezein estamentu deuseztatzea exijitzen diogu Estatuari, modu berezian inkomunikazio aldia. 1987. urtean sinatu eta BOEn publikatu zen Nazio Batuen
“Convención contra la tortura y otros tratos o penas crueles, inhumanos o degradantes ” 3 delakoa behingoz betetzeko enplazamendua luzatzen diogu espainiar Estatuari.

Bide horretan aurrera egiteko otsailaren 13an, torturaren aurkako eguna Euskal Herrian, bi ekimen antolatu ditugu. Ezin ahaztu 35 urte betetzen direla Joxe Arregi Carabancheleko ospitalean torturen ondorioz zendu zela.

11:00tan, Iruñeko Condestable Jauregian, torturaren inguruko konferentzia. Paco Etxeberriak (nazioartean ospetsua den antropologo eta mediku forentsea), Jorge del
Curak (Coordinadora para la Prevención y Denuncia de la Tortura taldeko bozeramalea) eta Lorea Bilbaok (Torturaren Aurkako Taldeko abokatua) praktika honen inguruko aldagai guztiak sakonki aztertuko dituzte.

Arratsaldean, 19:00tatik aurrera, Burlatako frontoian II. Aztnuga l Rock kontzertua. Torturaren aurkako kontzertua izango da, ateratzen den dirua gure epaiketako gastuak ordaintzeko baliatuko delarik.

Modu berean eta otsailaren 8tik 26ra, Katakrakeko erakusketa aretoan, hainbat ekimen kultural antolatu ditugu.

Arte erakusketa kolektiboa:egunero -astelehenetik ostiralera- 17:00-19:00. Inaugurazio festa: Otsailak 8, 19:00 [Beñat Azkona, Inder Bhatti, Joana Hernandez, Iker Moreno, Ander Perez, Oier Zuñiga].

“Tortura kulturatik landuz” mahai ingurua: otsailak 16 , 19:00tan [Objetos Perdidos,
Torturaren Antzerki-Dokumentala, GATAI]

120 ordu Zineforuma (dokumentala): otsailak 18 19:00tan [Lorea Bilbao TAT]

“Resiliencia. Tortura gainditzea” hitzaldia: otsailak 22 , 19:30tan [Jeannette Ruiz,
Gorka Zabala…]

1295342217_910215_0000000005_album_normal

Herritarrei ekimen guztietan parte hartzeko gonbita luzatzen diegu. Era berean tortura gure jendarte zein bizitzetatik desagerrarazteko lanean jarraitzera animatzen ditugu.

1 http://www.cpt.coe.int/documents/esp/2013-06-inf-esp.pdf
2 http://blogs.ua.es/tribunaleuropeodoxa/files/2015/08/CASO-DE-ARRATIBEL-GARCIANDIA-v.-SPAIN-MAYO-2015-.pdf
3 http://www.boe.es/boe/dias/1987/11/09/pdfs/A33430-33436.pdf

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA