Home

CZPl8IzUEAA1ewe

Ernai

Kaleetan danbor hotsa. Musika, alaitasuna, festa giroa. Gaueko 12ak jo eta jai herrikoiari kutsu europeista eman behar izan zion PNVk. Herritarren txistu hotsa nabari Eneko Goiaren irribarre faltsuaren aurrean. Goizeko orduak arte luzatu zen jaia, beste askorentzat zertxobait gehiago. Bitartean inor gutxi ohartu zen gertatutakoaz, kulturaren hiriburuak bi herritar hil zituen.

Donostia kapitalaren kultur eskaparate bihurtu dute gorbatadun euzkal jauntxoek. Europako ereserki eta banderekin apainduz hiria, turista guztiak ohartu daitezen San Sebastianen handitasunaz. Eslogan ponposo horien azpian ordea, Kortxoenea itxi ziguten. Gazteon borroka gune izatetik aparte, eskaparatetan kabitzen ez den kulturaren etxea.

2016.urteak kulturaren hiriburua izatetik haratago, bi herri ereduen arteko talka argi geratuko den urtea izan behar du. Hau ezin da gure kultura izan: bizitza erdigunean jarriko duen eredua sustatu behar dugu, kapitalismoa errotik eraldatuko duena. Adierazpen edo azaleko neurriak ez dira nahiko. Etxebizitza eskubidea, eskubidea bada, pertsona guztiak bermatua izan behar dugu. Hori gazteok ongi dakigu. Etxebizitza duina eskuratzeko aukerarik ez eta sortzen diren alternatiba desberdinek erantzun bakarra izan ohi dute, kasko gorriak.

Kaleetan herritarrak hiltzen dituen kultura europearrarekin bukatu behar dugu. Gorbatadunak langileon kontura gero eta aberatsago biziko diren europa gelditu dezagun. Herri burujabea izateko bidea egin behar dugu, soilik horela bermatuko baitugu kapitalaren logika gainditu eta pertsona askeen herri askea lortzea.

Troika go home, gora herrien europa!

—–

Esna harrapa gaitzala!

Ernai – Aintzina

Ezin gara etorkizunaren zain egon, gazteok oraina gara etorkizunak esna harrapatzeko, adi, prest. Gurea eraikitzeko, eraldaketa emateko, urratsez urrats egin behar dugu bidea. Esparru ezberdinetan gazteok autogestioaren alde egiten dugun apustuaren isla izango da Gazte Danbada, aisialdia eta borroka uztartuko dituen jaialdia. Gazteok gazteontzak egindako topalekua. Elkarrekin hausnartu, sortu eta hazteko gunea martxoaren 25, 26, 27 eta 28an, Laudion.

Ernai eta Aitzina Gazte Antolakundeak elkarlanean antolatuko dugu Gazte Danbada topagunea bestelako herri eredu baten aldeko borroka hauspotzeko. Egun gazteok bizi dugun egoera prekarioan, esna egotea ezinbestekoa da, horregatik esaten dugu “Esna harrapa gaitzala”; orain eta bihar gazteok gure lekua izateko, bizitza duina izateko. Aisialdia eta borroka uztartzeko planteamendua egingo dugu lau egunez. Edukien lanketari, hots, tailer, hitzaldi eta eztabaidei behar besteko pisua emanez baina aisialdirako eskaintza oparoa ere eginez. Horrez gain, iraultza gure baitan hasten dela sinisten dugulako, jaialdiaren antolakuntza osoa ahalik eta burujabeena izateko apustu sendoa egingo dugu: bertan kontsumituko ditugun jakiak inguruko nekazarienak izanik, entzungo dugun musikan talde gazteak protagonista izanik, lanean izango garenon zaintzari garrantzia emanez, gazteon parte hartzea lehenetsiz…

Aisialdia eta borroka uztartzeko planteamendua egingo dugu lau egunez. Edukien lanketari, hots, tailer, hitzaldi eta eztabaidei behar besteko pisua emanez baina ondo pasatzeko eskaintza oparoa ere eginez. Horretarako, goiz eta arratsaldean lanketa politiko lehenetsi eta iluntzetik aurrera aisialdiko eskaintza nagusituko da.

Eskaintzari (politikoa, aisialdia, otorduak, ondakinak..) eta antolaketari dagokionean, aldarrikatzen dugun ereduarekin ahalik eta koherenteena izaten saiatuko gara; burujabetza aldarrikatzetik edukiz jantzi eta praktikara eramanez.

AURTEN 3 ALOR BEREZIKI

Bereziki hiru alor nagusitan emango ditugu aldaketa sakonak; antolaketa, musika eta elikadura. Antolaketa ereduaren inguruan hausnarketak eman eta eraginkortzeaz aparte, zaintza erdigunean jartzeko esfortzu berezia egingo dugu aurten. Elikadurari dagokionez, bertoko produktuak jan eta edango ditugu, teoria eta praktikaren arteko koherentzian pausu txiki bat gehiago emateko. Urrats txikiak emanaz baina norabide argi batean.

Azkenik, musika arloan ere jauzi kualitatiboa eman eta panorama musikala astintzera goaz iragan urteko Gazte Martxan egin bezala. Berrikuntza nagusia izango da izena ematen duen talde orok izango duela Danbadan jotzeko aukera. Topatu.eus gazte atari digitalean izango duzue informazio guztia, eta baita ere izena emateko aukera urtarrilaren 31 baino lehen.

  • Lehen 15 taldeek gune handi batean kontzertu osoa eskaintzeko aukera izango dute, 5 taldek gau bakoitzeko.
  • Gainerako guztiek herrian zehar jarriko ditugun gune eta eszenatoki desberdinetan joko dute.
  • Hautatutako lehen 3 taldeek zuzeneko 3 abesti grabatzeko aukera izango dute Haizebazterrak eta Topaturen eskutik. Abesti horiekin zuzeneko ikus-entzunezko bat sortuko dute, eta Gazte Danbada aurretik publikatuko dituzte hiruak.

Euskal Herri osoko musikari ezberdinek eta gazte mugimendu hainbat kidek osatutako lantalde baten epaiarekin eta Internet bidez publikoak emandako bozkekin hautatuko dira taldeak.

Otsailaren 18an aurkeztuko dugu publikoki egitarau osoa. Sarrerak ere egun horretan jarriko dira salgai Euskal Herriko txoko desberdinetan. Informazio guztia Gaztedanbada16.info webgunean egongo da ikusgai.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s