Home

JTL02032013004

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Otxola

Tareas de las Juventudes Comunistas (Discurso en la I Sesión del III Congreso de Juventudes Comunistas de Rusia) Moscú, 2 de octubre de 1920

“Por eso, sería una gran equivocación limitarse a aprender el comunismo simplemente de lo que dicen los libros. Nuestros discursos y artículos de ahora no son simple repetición de lo que antes se ha dicho sobre el comunismo, porque están ligados a nuestro trabajo cotidiano en todos los terrenos. Sin trabajo, sin lucha, el conocimiento libresco del comunismo, adquirido en folletos y obras comunistas, no tiene absolutamente ningún valor, porque no haría más que continuar el antiguo divorcio entre la teoría y la práctica, que era el más nocivo rasgo de la vieja sociedad burguesa.”

“Esta es la tarea que no deben perder de vista cuando quieran instruir, educar y arrastrar a toda la joven generación. Tienen que ser los primeros constructores de la sociedad comunista, entre los millones de constructores que deben ser los jóvenes de ambos sexos. Si no incorporan a esta edificación del comunismo a toda la masa de la juventud obrera y campesina, no construirán la sociedad comunista.”

“Por lo tanto, ser comunista significa organizar y unir a toda la joven generación, dar ejemplo de educación y de disciplina en esta lucha. Entonces podrán ustedes emprender y llevar a cabo la edificación de la sociedad comunista.”

“Sólo ligando cada paso de su instrucción, de su educación y de su formación a la lucha incesante de los proletarios y de los trabajadores contra la antigua sociedad de los explotadores, puede esta generación aprender el comunismo. Cuando se nos habla de moral, decimos: para un comunista, toda la moral reside en esta disciplina solidaria y unida y en esta lucha consciente de las masas contra los explotadores. No creemos en la moral eterna, denunciamos la mentira de todas las leyendas forjadas en torno de la moral. La moral sirve para que la sociedad humana se eleve a mayor altura, para que se desembarace de la explotación del trabajo.”

Leninek diskurtso honetan gazteriaren zer egin iraultzaileaz dihardu milaka gazteren aurrean. Bere esperientzia iraultzailea, boterearen konkistan egindako lanean kokatzen du, baina modu ezberdinean zuzentzen da Errusiako gazteria komunistaren III. Kongresuaren aurrean. Bere esanak modu egokian kokatzeko, ulertu behar da Sobietar Iraultza egin eta 3 urtetara eskaintzen duela diskurtso hau, Inperialismoak Sovietar Batasunaren kontra egindako gerran.

Historikoki gazteriak izan duen papera aitortzeaz gain, garrantziz beteriko eginkizunetan kokatzen du gazteria komunistak egin beharreko lana. Mundu zaharra ezagutu ez duten jenerazioaren aurrean mintzatzen da Lenin. Beraz, horrek duen potentzialitateaz jabetuta, egin beharreko lanetan eta lan hori egiteko beharrezkoa den norabideari egiten dio so. Zarren, kapitalisten eta lurjabeen kontrako borroka irabazten hari denaren segurtasunarekin, boterea langileen eskuetan dagoela ulertuta, mundu zaharretik jaio behar den mundu berriaren eraikuntzan kokatzen du Gazteria Komunistak egin beharreko lana.

Horretarako, hiru ulerkera ezinbesteko planteatzen ditu leninek:

Hezkuntza komunista. Bi eremutan lantzen du hezkuntza leninek. Alde batetik, komunismoaren ikasketa eta beste aldetik ordurarteko eskola eredua. Bi jarduera hauetan leninek praktika eta teoriaren arteko ezinbesteko uztarketa planteatzen du. Ez du balio komunismoari buruzko milaka liburu irakurtzeak edota konsigna komunistak buruz ikasiak izatea praktikaren bidez ulertuak ez badira. Horrela, masekin borrokan ikasten dela ulertzen du leninek Komunismoa zer den, teoría praktika bihurtuz eta praktika, teoría. Bestalde, Eskolari dagokionez, garai zaharreko liburuarteko eskola kritikatzen du. Eduki ugari, baina erlazionatzeko gaitasunik sortzen ez duen eskola delako. Gutxi batzuen interesak betetzera doan eskola delako, eta ez herriak eta langile klaseak bere emantzipaziorako behar duen eskola. Hezkuntza komunista eraikitzen kokatzen du lehenengo egin beharra gazteria komunistarentzat.

Gazteriaren Antolakuntza. Bigarren atelean Leninek, gazteria komunistak gazteriaren antolakuntzan duen papela nabarmentzen du. Honetan, oso modu nabarian desberdintzen ditu gazteria komunistak(antolakundea) eta gazteriak orokorrean komunismoaren eraikuntzan duen papera. Horrela, Leninek esaten du lortu behar dena ez dela gazteria antolakundera lotzea, baizik eta borrokara lotzea. Gazteria komunistari zentzu honetan, borrokaren gidaritza funtzioa ematen dio. Horrez gain, eredu izatearen beharra nabarmentzen du. Gazteria borrokara lotzeko ezinbestekoa izango dela gazteria komunistako kideak eredu izatea. Honek ekarriko baitu gazteriak haien bidea jarraitzea. Baina hala ere, garbi uzten du, komunismoaren eraikuntza ez dela Gazteria Komunistaren zer egina, baizik eta gazteriarena. Antolakundea, izatekotan, gazteria gidatzeko tresna izango da. Bestalde, Gazteria komunistak zentzu honetan izan beharreko disziplinaz aritzen da. Disziplina ez da ulertu behar aginduak betetzen dituen kide adoktrinatuak bezala, baizik eta bere betebeharraren jabe den pertsona kontzientearen ideia, non dagoen lekuan egonda, jarrera militante bat izango duen.

Moral komunistari dagokionean, Leninek zapaldu eta zapaltzaileen parametroetan jartzen du. Moral eta etika burgesaren aurrean, moral eta etika iraultzaileaz mintzatzen da Lenin. Zerutik datorren ongia eta gaizkiaren aurrean, Leninek zapalduek zapaltzaileekin bukatzeko behar duten etikaz haritzen da. Zer etikak balio du norbait gosez hiltzen den bitartean? Zentzu honetan, zapalkuntzak gaindituko dituen praktikan jartzen du Leninek moral eta Etikaren egokitasuna horrek ekarriko duelakoan jendartearen askatasuna.

SUBJEKTU IRAULTZAILEA,EHNAM, EZKER ABERTZALEA ETA GAZTE ANTOLAKUNDEA

Euskal Herrira eta gure mendera etorrita, oraindik baliogarriak zaizkigu hitz horiek. Askotan, ideia zaharrak aipatutakoak direla esaten diguten arren, XVIII. Mendeko ideia berriekin egiten dugu topo neoliberalismoaren garapenean. Konturatu gabe, ideia berriak ez direla idatzitako fetxaren arabera neurtzen, baizik eta zapalduen emantzipazioaren bidean duten balioan baizik.

Zentzu horretan, testu honen bitartez, Leninen hitzak gazteriaren borrokan nola lagundu dezaketen azaltzen saiatuko gara. Nahiz eta kontestu eta askapen prosezuko fase ezberdinetan gauden, oraindik ere baliogarriak diren ideiak atera ahalko ditugulako gure gaur eguneko jardunerako.

Beraz, Euskal Herrian kokatzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Herriko gazteriaz hitz egitea. Non kokatzen den Euskal Herri langilearen barruan, zein izan den bere antolakuntzaren eta funtzioaren historia laburra eta gaur egun bizi duen egoera. Kontuan hartu behar dugu, Ezker Abertzalea ulertuko dugula askapen nazional zein sozialaren motor bezala.

Esan bezala, beraz, gazteriaren inguruko azterketa batekin hasiko gara. Hasteko esan beharra dago, euskal gazteria izatez, langile klasearen parte dela bere gehiengoan. Langile klaseaz hitz egiten dugunean, ezinbestekoa da hitz egitea jendarteko ze geruza barnebiltzen dituen. Gaur egun, eta beti, langile klasearen geruza handiena emakumezkoa izan dugu, honi jarraituz, ikasleak izan dira bigarren esparru handiena. Bukatzeko soldatapeko langileak eta langabeak egongo lirateke. Gazteriari itzulita, berehala konturatuko gara geruza hauek errepikatzen direla gazte mailan, gutxi direlarik, Klase honetatik kanpo geratzen diren gazteak. Emakumeak gara, Fulltime ikasleak; prekarietate itsuena pairatzen dugu, edo ta bestela, langabezia amaitezina. Hortaz, Esan dezakegu, gazteriaren gehiengoa langile klasearen parte garela, eta beraz, honen askapen prosezuan ezinbesteko papera jokatu dezakegula gure egoeraren jabe bagara eta ondo antolatuta bagaude.

Nazio askapenari dagokenean berriz, gero eta gazte gehiago batu dira Euskal Herriaren aldeko borrokari. Hori, EHNAMen barruan Euskal Herriko Gazte Antolakunde ezberdinek zuzendaritza mailan jokatu duten paperarekin dago lotuta ezinbestean. Erreferente, borrokalari, erradikal eta errebeldea izan delako bere 30 urteetako historian, Ahaztu gabe, 50. Hamarkada bukaeran jaiotako erakundearen erroa gazterian zegoela, ikasleetan hain zuzen ere.

Beraz, Euskal Herriko nazio askapen prosezuaren garapena ezin daiteke ulertu, gazteriak subjetu bezala eta hau dinamizatu duten gazte antolakundeen papera ulertu gabe. Modu berdinean iritsi gaitezke ulertzera bi Estatuen eskutik gazteriak jasan behar izan dugun errepresio maila altua. Kartzela, jarraipenak, polizia ezberdinen bortizkeria, multak eta burura etorri ahal zaizkigun tresna militar edo politiko guztiak. Hala ere, Euskal gazteriak beti egin dugu aurrera, atzera, ikasteko soilik begiratu dugularik. Pausuz pausu gaur egunera iritsi arte.

Azken urte hauetan, aldaketa Estrategiko bat eman da Ezker abertzalearen aldetik. Estrategia politiko-militar batetatik, estrategia politiko baterako jauzia eman du Ezker Abertzaleak. Horrek, Euskal Herriko Nazio Askapen Mugimenduan, aldaketak ekarri ditu era berean eta finean, Euskal Herriko Askapen prosezuaren Ziklo aldaketa bat eman da ondorioz. Estrategia aldaketa horrek, aldaketa organizatiboak ekarri ditu berarekin, eta beraz, EHNAMa osatzen zuten Ezker Abertzaleko antolakundeek zein azken honetan kokatzen diren herri mugimenduko antolakunde eta eragile ezberdinek, birkokapen bat egiteko beharra izan dute ezinbestean.

Beraz, Ezker Abertzalearen barruan kokatzen den gazteriak birkokapen bat egin behar izan du. Birkokapen horretatik ulertzen da Ernairen jaiotza. Bere aurrekarien kapitala bilduz, Ezker Abertzaleko Gazteriaren erreferente bezela aurkezten da Ernai, bere helburua gazteria antolatuz, Independentzia, Sozialismoa eta Feminismoa eskuratzea delarik. Horretarako lehen geltokia Euskal Estatu Sozialista eraikitzea izango da. Bide honetan, Sortu alderdia eta LAB sindikatua izango ditu lagun estrategiko eta hirurek osatuko dute Ezker Abertzale “berria”.

Estrategia aldaketatik eta batez ere Ezker Abertzalearen birdefinizio berriaren ondotik, EHNAMen kohesioa mantentzeko Ezker Abertzaleko Antolakunde ezberdinen funtzioak eta zuzendaritzarako gaitasuna zalantzan geratu dira. Bestalde, EHNAMen barruan kokatzen diren Herri Mugimenduko antolakunde eta eragile ezberdinen arteko kohesio eta estrategia komun baten falta gero eta nabarmenagoa da. Horrek, Herri Mugimenduan, zein Ezker Abertzalearen barruan, zalantzak sortu eta konfidantza maila ahuldu du. Horrela, Ezker Abertzalearen barne mailako funtzioen eta egin beharrekoen eztabaida ezinbestekoa mahaigaineratzeko beharra azaleratu da, soka ezinbestean tenkatuz.

GAZTERIA, GAZTE MUGIMENDUA ETA GAZTE ANTOLAKUNDEA

Horrela, Gazteriak eta Gazte Antolakundeak bizi duen egoerara iristen gara. Hau azaltzeko bi mailatan egingo dugu gure esposaketa. Alde batetik, gazteriaz gazte mugimenduaz eta Gazte Antolakundeaz mintzatuko gara. Ulertzeko, gazte borroka eta emantzipazioaren prosezuaz hitz egiteko. Bestalde, Gazte Antolakundeak, EHNAMaren zuzendaritzan jokatzen duen paperaz harituko gara, eta bertan bete beharreko paperaz.

Gazteriari dagokionez, azken urteetan pairaturiko eraso handiena jasaten hari da. Hezkuntza mailan LOMCE edota Estrategia 2015 ditugu; infantilizazio basatia, fulltime eredua,autoritarismoa, hezkuntza eremuen polizializazioa, merkantilizazioa, españolizazioa, elitizazioa… Lanari dagokionean, Ongizate Estatuaren lan harremanen eta eskubide sozialen desmantelamendua; Prekarizazioa, explotazioa, langabezia, kontratu barregarriak, kontraturik eza, lanean segurtasun eza… Espazio publikoari dagokionean segurtasun legea; espazio publikoa erabiltzeko debekua, manifestazio eskubidea urratua, gune askeak sortzeko (gaztetxeak, gazte lokalak…) debekua eta kriminalizazioa… Etxebizitza eskubideari dagokionean ez dago okupaziora jotzea besterik… Harremanen eta gorputzen gaineko erabakia norbanakoen baitan egotetik, patriarkatuaren beharretara egokitutako sotanen erreinura eraman nahi dute…

Mila eraso bizi ditugu, baina eraso hauei erantzuteko ez dugu behar besteko mugimendurik bultzatu. Gaur egun, dagoen gazte mugimenduak ez du jakin izan hainbeste beharrekiko erantzunik ematen. Urteetan zehar sortzen joan diren alternatibak galtzen doazen bitartean, berriak sortzeko gaitasunik ez dugu izan, eta erasoen indarrak gazte mugimenduaren indarrari gailendu zaizkio, oraingoz beintzat.

Ernairi dagokionez, berriz, Ez da izan kapaza gazte mugimenduari auspoa emateko. Hainbat faktore izan daitezke honen ondorio:

Gazte Mugimenduarekiko funtzioak egoki ipini ez izana. Galdetu beharko genuke, ze mailatan inbertitzen duen Ernaik bere militantzia gazte mugimenduan. Ernaiko zenbat militantek parte hartzen du gazte mugimenduan(gazte asanbladak, Gaztetxeak, emakume asanbladak, etxebizitza asanbladak, jai batzordeak…)? Eta betetzen badu, ze funtzio betetzen du gune horietan? Ez dagoen lekuetan, gazteria antolatzeko gune askeak sortzen saiatzen da?

Plangintza nazionalak, Plangintza lokalak garatzeko lekurik ez uztea. Horrek, herrietan propaganda nazionala burutzea ekarriko du, baina era berean, herri mailako garapena oztopatu dezake, herriko gazteria eta gazte mugimenduarekiko harreman zuzena ekidinez. Nazionalak gazteriarekiko marketing-a burutzen duen arren, ez du lortzen dinamika propiorik sortzea herrian. Maila teorikoan geratzen da borroka, praktikarako lekurik utzi gabe. Horrela, gazte mugimendua sortzea galarazten du. Gazte Antolakundeko militanteak berriz, ito egiten dira, era berean frustratuaz. Ez ahal ditu hitzak(pankartak, kartelak, bideoak) haizeak(denborak…) eramaten?

Ernaik gazte prespektiba osoa ez edukitzeak, estrategia eraginkorra ez egitea ekarri dezake. Zentzu horretan, Ikasle Abertzaleakekin eginiko aliantzak bere mugak erakusten ditu. Ikasguneetan ez antolatzeak ez du esan nahi prespektiba hori eskuratzeko bideak ez daudenik. Baina horretarako, Ezinbestekoa izango da Gazte Estrategia era bateratuan egitea.

Nazio osoan antolatzen den Gazte antolakundea ez izateak ere, arriskuak ekarri ditzake nazio eraikuntzan. Hau gainditzeko harremanak estutu eta kontsentsuetara iristeko bideak aurkitu beharko dira, berriz ere Gazte Antolakunde nazional bat egon dadin.

EHNAMri dagokionez, Honen zuzendaritza izan den Ezker Abertzalearen barnean, Ernaik bete beharreko funtzioei dagokionez:

Gazte Antolakundeari ez dagozkion funtzioak hartu izana. Ze mailatan dagokio Gazte antolakundeari presoen kanpainak egitea?Erabakitzeko eskubidearekiko kanpainak burutzea? Hauteskundeak… Gazteriaren iniziatiba propioak dira ala bertan parte hartzera deitzearekin nahikoa da? Gazte antolakundearen lehentasunak izan behar dira?

Botere helduarekiko mugak ez jartzea. Historikoki, Gazte Antolakundea EAko zuzendaritzako bat gehiago izan da. Horrek, bere planteamendu propioak egiteko gaitasuna eman dio, Gazteriaren dinamizazioa lehenetsiz estrategia konpartitua izan arren. Sorturen funtzioetan adostu den bezala, Sortu da EAko motorea eta zuzendaritza. Ernaiko militanteen erabakiak orain, beraz, Sortuko asanbladetara mugatuko dira. Beraz, Non geratzen da EAko erabakietan Ernairen papera? Nola egin aurre Sorturen sekzio Gaztea ez bihurtzeko arrixkuari? Ez ahal du Sorturen aurpegi erradikala izatearen funtzioa hartuko, gazteriaren dinamizazioarena baztertuz?

Galdera ugari ditugu eskuartean, kontraesanak gero eta ageriagoak dira eta arrisku zirenak errealitate bihurtzen ikusi ditugu azken urteotan. Hala ere, beste kasu batzuetan ez bezala, gazteriak, eta gazte antolakundeak beti erakutsi izan du zezenari adarretatik heltzeko gaitasuna. Horretarako, lehen pausua, baina, autokritika da eta bigarrenik bide egokia hartzeko ahaleginak egitea. Ez da erraza, gaur egun, gazte antolakundeak bizi duen egoera, baina, hau ezin daiteke izan buruak zuritzeko aitzakia merkea. Iraultzaile bezala, gure egin beharra da errealitatea aztertu eta kontraesanak gainditzeko baldintzak sortzea. Gure herriak bizi izan duen mende erdiko borrokari zor diogu; baita Euskal Gazteriari ere.

ONDORIOAK

Hurrengo lerroetan laburki, gure ustez, Gazte Antolakundeak egin beharreko hausnarketan sakontzeko hainbat puntu botako ditugu. Teorian denetik praktikan izatera iristeko ezinbestekoa izango da bere jardunean aldaketa batzuk egitea. Horrela, hauek dira eman beharreko pausu batzuk.

Gazteriari eta Gazte Mugimenduari begira:

Ezinbestekoa izango da gazte mugimenduan inbertsio politiko eta militante bat egitea. Horretarako, herri mailako Gazte Antolakundeko militante ororentzat, Gazte mugimenduko asanblada eta eragile ezberdinetan parte hartzea nahitaezkoa izan beharko litzateke. Mugimendua dagoen lekuetan bertan parte hartuz, auspotuz eta mantenduz; ez dagoen lekuetan, berriz, baldintzak sortuz eta elikatuz.

Marketing-a egitetik, gazte boterea praktikan eraikitzera pasa behar gara. Horretarako, Ezinbestekoa da zilborrari begiratzeari uztea. Gure proiektu politikoa ez dugu Gazte Antolakundetik eraikiko soilik, gazteria osoak eraikiko du. Beraz, gazteria antolatzea izango da gure lana, ez gazteria gazte antolakundean antolatzea; eta gazteria gazte mugimendua bezala, herrietan aurkitzen da. Horretarako, gure estrukturak, gazteriaren mesedetara jarri beharko ditugu, gazte antolakundearen mesedetara baino. Propaganda bitartekoa izango da, inoiz ez helburua.

Gazte Estrategia integral eta nazional baten bidean, dauden gainontzeko Gazte Antolakundeekin elkarlana handituz. Konfiantza lehen baldintza ezinbestekoa izango da erreferentzialtasuna irabazte bidean. Izenak ez du egiten beti izana, beraz, Izanak ekarriko digu izena, eta era berean erreferentzialtasuna eta Gazte Estrategia integral bat aurrera eramateko gaitasuna. Bitartean, hori horrela ez dela asumitu(kontraesanari buelta emateko lehen pausua) beharko dugu.

EHNAMi eta EAri dagokionean:

Euskal Herriko askapen nazional zein sozialari Gazte Antolakundeak egin dezaioken ekarpenik onena, Independentzia, Sozialismoa eta Feminismoaren baitan gazteria antolatzea da. Beraz, bere lehentasunezko funtzioa Gazteria antolatzean datza.

Horretarako ezinbestekoa izango da Gazte mugimendua dinamizatzen jakingo duen gazte antolakunde bat izatea.

Gazte Antolakundeak ez dagokion funtzioak hartzen baditu, honek bete behar dituen funtzioak bete gabe geratuko dira eta beraz, era berean, Gazte Antolakunde iraultzaile baten beharrean egongo gara.

Botere helduari ez zaio ume rabietekin erantzuten, gazte boterearekin erantzuten zaio. Beraz, Helduen botereari aurre egiteko ezinbestekoa da Gazte boterea eraikitzea eta beraz, gazte mugimendu indartsu bat sortzea. Hau eduki ezean, alperrikakoak dira mainak(antzekoa da Herri mugimenduaren kasuan).

Gazte Antolakundeari EAren barruan dagokion tokia exijitu eta berreskuratzea.

7 thoughts on “Lenin, gazte antolakundea eta gazteria

  1. Errespetu guztiz baina Ernaiko militante bezala, artikulu hau ezjakintasun maila handi batetik idatzia dagoela esango nuke. Zenbait baieztapen okerrak dira.

    Paradoxikoa helduen boterea erabiliz helduen botereaz hitz egitea.

    • Zeintzuk dira okerrak? non dago ezjakintasuna? Ez baduzu argitzen …

      Zer da ba paternalismoa? boterea baliatuz (“ernaiko militantea naiz”) argudiorik ez emateko ekinbidea…ekinbide hori bideratzeko “aita” bat izatea ez da beharrezkoa.

      beste aldetik, lenin ere bai gaztea izan zen.

      • Faltaria mas, claro, lenin gaztea izan zela. Baina ez ahaztu ezta ere ez hasier arraiz jarraikoa izan zela. Y miralo. Zahartzean jendea tontotzen da ;)

        Esan nahi dudana da gauza bat dela gazteriarem inguruko hausnarketak egitea, gazte mugimenduaz hausnartzea, borrokaz.. Hori ongi dagoela baina ez zait ongi iruditzen ernai edo beste eragileren bat epaitzea, esatea “gu” anonimo batek zer egiten ari duen gaizki eta zer ez, nire ustez ongi jakin gabe.

        Sinmas, caña al poder adulto y punto.

  2. Testu hau ez dut ulertzen, edo bai, eta iruditzen zait Lenin desitxuratzen duela.

    Izane re, noiz hitz egin zuen Leninek alderdiak aparrteko gazte antolakundez? Edo gaztearia iraultzaren subjektu zela? Edo gazteria, gazteria gisa “subjektu zapaldu” zela?

    “Gazte boterea”-ren inguruko ideiak saltzeko eta proletalgoa-burgesia kontraesana nahasteko Lenin erabiltzea ez da oso polita…

  3. noiz hitz egin zuen Leninek alderdiak aparrteko gazte antolakundez?

    Adibidez hemen:

    “Camaradas: quisiera hablarles hoy de las tareas fundamentales de la Unión de Juventudes Comunistas y, con este motivo, de lo que deben ser las organizaciones de la juventud en una república socialista en general.”

    Pravda, núms. 221, 222 y 223 del 5, 6 y 7 de octubre de 1920.

  4. A bai? Aldedrditik “aparteko” gazte erakunde bat al zen Komsomol?

    Zein Lenin arrazoak asmatzen dituzen batzuek!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s