Home

asanbladairekia25_content

Uriola

Abandonatuta dagoen espazioari bizitza emateko proiektu herritarra

KRML Bizirik egitasmoaren helburu nagusia honakoa da: proiektu herritar bat eratzea, bi urtez abandonatuta dagoen espazio honi bizitza emateko.

Joan den azarotik ari da lagun talde bat hutsik bi urte daraman Santutxuko ikastola zaharreko lokalak txukuntzen erabilera eman ahal izateko. Aste honetan jakinarazi du KRML Bizirik plataformak “Udalak espaziora sartzeko ateak itxi eta egiten ari garen lanean interesik gabeko jarrera argia azaldu duela”.

Bi urte eta gero Karmelo Ikastola zaharreko lokalak itxita jarraitzen du. Denbora-tarte horretan ikastolaren egoera eskasten joan da, eta, “esperientziak dioskun bezala”, -KRML Bizirik plataformak- denbora aurrera joan ahala zahartze prozesu horiek azkartu egiten dira espazioak hutsik eta zikin daudenean.

Lokal horiek inguruko auzokide askoren esfortzu eta diruarekin eraiki ziren, eta plataformaren iritziz “arduragabekeria litzatekeela lan hori guztia utzikeriaren ondorioz alperrik galtzea. Are gehiago, hain biztanleria handia eta hain ekipamendu gutxi dituen zonaldea izanda”.

Horregaitik, orain dela hilabete batzuetatik, adin desberdinetako pertsona-talde bat lanean ari da pixkanaka-pixkanaka instalazio horiek berreskuratzeko eta Santutxuko zein Bilboko auzokideei eskaintzeko.

Orain arte hainbat proiektu jarri dituzte martxan, besteak beste, haurrentzako ludoteka, eskupilota entrenamenduak, ikasketa-gela, bilera-gela edota zeramika-ikastaroa.

KRML bizirik

KRML osatzen dugun norbanako eta elkarteek, udalak egiten duen erabilera arduragabearen aurrean, erantzuna eman eta AUZOTIK-AUZOARENTZAT sortutako proiektu berri bat martxan jartzeko gogoz aritu gara azken hile hauetan.

Gure nahiak eta asmo onak argi azalduz, etengabeko PARTE-HARTZE prozesu bat jarri dugu martxan, guztion artean espazioak izan behar zuen filosofia eta erabilira zehazteko, bai eta hainbat dinamika eta ekintza sozial aurrera eramateko ere: rokodromoa, liburutegia, ikasketa gela, haurrekin eta haurrentzako sortutako espazioa, jantokia eta sukaldea, zine emanaldiak….

Gauzak horrela, Udalak, martxan jartzen ari garen proiektuaren aurrean, espaziora sartzeko ateak itxi eta egiten ari garen lanean interesik gabeko jarrera argia azaldu du azken egun hauetan.

Egoera honen aurrean, gure erantzunak berdina izaten jarraituko du. KRLM proiektuari orain artean Udalak eman ez dion bizia eskainiz, eta bertaratu nahi duen edonori ateak parez pare irekiz, ikuspegi sozial eta eraldatzaileetatik aurrera eraman nahi diren proiektuei espazioa eskaitzeko inoiz baino asmo eta gogo handiagorekin jarraituko dugu.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s