Home

Elkartzen

ETXEBIZITZA ERABILERA ESKUBIDEA? ESKUBIDE UKATUA DA, GUZTIZ ANTISOZIALAK DIREN AURREKONTUAK ONARTZEAN

2016an, Etxebizitza sailburuordetza guztian, 2008-2016 bitartean, etxebizitza gastua, %51an jeitsi da termino errealetan.

Ekainean Etxebizitza Legea onartu zen. Alde positiboak baditu ere (etxe hutsen zigortzea adibidez), Lege hau etxebizitzaren arazoari irtenbide integrala ematetik urrun dago. Nahiz eta Legea onartu, ez dute inolako asmorik berau aurrera eramateko. Lege hau kritikatu genuenean, beste arrazoi batzuen artean Legearen arlo asko, ondo zehaztuak ez zeudela esaten genuen, eta Legearen kudeaketa uneko Gobernuaren eskuetan geratuko zela.Eta soilik 4 hilabete pasatu direnean argi ikusi dugu hori. 2016rako PNV-k eta PSE-k (azken hau Lege horren promotorea) etxebizitzari egokitzen zaion aurrekontua erradikalki murriztu dute. 2015eko aurrekontua 225,98 milloi eurokoa bazen, 2016rako 108,91 milloikoa izango da.Are gehiago, Zerbitzu Sozialen Legea duela 6 urte onartu arren ez da indarrean jarri, bertan, besteen artean, pertsona orok etxebizitza erabiltzeko dugun eskubide subjetiboa onartu zen. Eta orain dela hilabete bat, “Cartera” Dekretua onartu zen, eskubide honen gauzapena suposatuko lukeena, baina ez dute aurrekontuetan hontarako txikitarik sartu.

aurrekontuak_etxebizitza16

“Gobernatzen gaituztenek”, etxebizitzaren arazoa konpontzeko bidea zein den oso ondo dakite, eta guk, urtez urte errepikatzen darraigu; Etxebizitza eskubide soziala da eta, honenbestez, merkatuaren logikatik kanpo geratu behar du. Erakundeen politikek errotik aldatu behar dira, gizarte interesei begira jarriz, interes pribatu eta espekulatzaileen mesedetan jarraitu ordez. Etxebizitza politiketara bideratzen den baliabide oro, erabilera sozialeko (alokairu sozialeko) hornikuntza publikora bideratu behar dela esan nahi du horrek. Ezinbestekoa da, etxebizitza, lehentasunezko interes publiko gisa aintzakotzat hartzea eta, hortaz, etxebizitza arloko diru partidak handitzea administrazio desberdinetan, behar errealen neurrira.

Aurrekontuak, parte-hartzaileak izan daitezen, aberastasuna bana dezaten eta etxebizitza duin baterako sarbidea eta erabilera bermatu dezaten.

UN ANALISIS CRITICO DE LOS PRESUPUESTOS 2016 EN EL APARTADO DE VIVIENDA (pdf)

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s