Home

Askapena

En la rueda de prentsa de ayer se  presentó el “Babesgune”, situado en Kalekalde de Iruñea. Un lugar para mostrar la solidaridad a los 5 imputados además de denunciar la posible ilegalización de Askapena. A partir de ayer se están organizando numeroso actos, para dar pasos desde la solidaridad hacia el compromiso.

El próximo lunes se realizará la primera asamblea abierta a las 19:00 en el Babesgune.



Egunon guztioi,

Gaur bildu gara hemen Entzutegi Nazionalak Askapenaren kontra daukan prozesuko bost auzipetuekin.

Lehen-lehenik gogorarazi nahi dizuegu epaiaren zain daudela: Askapena ilegalizazio arriskuan dagoela eta hemen dauden bost lagunei, Walter, Dabid, Gabi, Unai eta Aritz-i 6 urteko espetxe zigorra eskatzen diela estatuak fiskaltzaren bidez.

Prozesu hau beraien atxiloketekin ezagutu genuen eta atxiloketak izan zirenetik hona, beraien eskubide zibil eta politikoak etengabe urratuak izan dira: atxiloketa inkomunikatua, tortura arriskua, badaezpadako espetxeratzea, sakabanaketa, baldintzapeko askatasuna (alegia beraien ondasunak blokeatuta, familiak hipotekaturik, pasaportea kendurik, eta kontrol judizialpean bizi beharra), epaiketan Askapena, Askapeña eta elkartrukeren defentsarako eskubidea urratua, eta orain, epaiaren zain daudela, baldintzapeko askatasunean bizi direla, berriz, espetxeratzeko arriskuan bizi dira. Ez litzateke lehen aldia izango epaiaren zain egon, eta berau ezagutu aurretik, euskal herritar bat atxilotzen dutena. Hori da orain beraiek bizi duten errealitatea.

Gu ez gaude prest, ordea, eskubide urraketa horiek guztiak oharkabean pasa daitezen. Ez beraiengatik bakarrik, gu guztion betebehar demokratikoa da salbuespen neurri guzti hauei amaiera ematea: estatuak indarrean du oraindik legedi eta eskubide zibil eta politikoak urratzeko arkitektura oso bat, eraitsi gabe. Gaur ezagutarazi eta abiaraziko dugun ekimenak, babesguneak, honako ezaugarriak ditu:

• babesgunea Askapena eta 5ek bizi duten egoera ezagutarazi eta babes sozial/politiko/herritar bat sortzeko tresna da, Askapena ILEGALIZAZIO ARRISKUAN eta hauek 5ak ESPETXERATZE ARRISKUAN daude.

•babesgunea, espetxeratze eta ilegalizazio arrisku hori hainbat eskubide urraketen ondorengo bat delako. Epaiketa hau, -lehenago beste hamaika bezala-, posible izan da soilik, salbuespen neurriz josita dagoen salbuespen legedi bati atxikitu zaiolako, eta beraz, babesgunea salbuespen neurri eta lege horien gainean eztabaidatu, diagnostiko bat egin eta aurrera begira elkarrekin, modu irekian eta batzarren bidez, urrats berriak marrazteko tresna ere izan nahi du.

• babesgunea Askapenaren kontrako prozesuko auzipetuekin jartzen dugu abian gaur, eta hemen bertan egongo gara iraunkorki eta denbora mugarik gabe. babesgunea gauzatzeko, ordea, azken urteetan Askapenak, Libre ekimenak, Eleak erakundeak, Iruñeko herri harresiak eta abarrek jorratutako elkartasun eta aktibatze politikoaz baliatuko gara. Orain dei egiten dizuegu babesgunea-n esku hartu dezazuen, babesgunea denon artean eskubide zibil eta politikoen aldeko lantegi bihur dezagun hitzaldi, batzar, ekimen kultural, mahai-inguru eta bileretan esku hartuz. Dagoeneko gaur hemen atzean bildutako askoren babesa eta parte hartzeko konpromisoa jaso ditugu, baita gaur etorri ezin izan diren beste askorena ere, eta are nazioarteko zenbait eragilerena ere, -hurrengo egunetan jakinaren gainean jarriko zaituztegu-. Eta seguru gaude askoz gehiago ere izan gaitezkeena.

Askapenaren lan internazionalistaren alde, Unai, Dabid, Gabi, Aritz, Walter eta gu guztion eskubide zibil eta politikoen alde, Gaurko agerraldia, azkenik, baliatu nahi dugu, astelehenean arratsaldeko 19:00etan, babesgunea hartuko duen kalekalde- ko lokalean lehen batzar irekia iragartzeko. Eta bide batez mila esker kalekaldeko lagunei beren ateak babesguneari irekitzeagatik. Elkartasuna konpromiso bihurtzeko lehen urrats handia.

—-

12626098_10208169585226176_1383610866_n

Egunon guztioi,

Hoy nos hemos juntado aquí, las 5 personas encausadas en el proceso que la Audiencia Nacional ha seguido y sigue contra Askapena. Primeramente queremos recordar que estamos a espera de conocer el fallo del mismo: el estado español por medio de la fiscalía pide para Askapena su ilegalización y a nosotros 5 una condena de 6 años para cada uno.

Conocimos este proceso mediante una redada en el año 2010 en la cual hubo varias personas detenidas y desde entonces la violación de derechos civiles y políticos ha sido continuada: detenciones incomunicadas, riesgo de tortura, encarcelamiento “preventivo”, dispersión, libertad condicional (es decir, nuestros bienes bloqueados, familias hipotecadas, retirada del pasaporte, y hacer la vida bajo control judicial), violación del derecho a defensa de Askapena, Askapeña y elkartruke durante el juicio, y ahora, cuando estamos a la espera del fallo, y en libertad condicional, otra vez el riesgo de un nuevo encarcelamiento “preventivo”. No sería la primera vez que un o una ciudadana vasca, que está a la espera de sentencia, es encarcelada. Ésa es la realidad en la que vivimos ahora.

Sin embargo, no estamos dispuestos a que todas esas violaciones de derechos pasen desapercibidas. No solo porque nos afectan directamente, sino porque estamos convencidos de que es un deber democrático de todas y todos acabar con todas esas medidas de excepción: el estado tiene todavía en vigor, sin derruir, un marco legal y toda una arquitectura construida para violar los derechos civiles y políticos.

La iniciativa que anunciamos y ponemos en marcha hoy mismo, babesgunea, tiene las siguientes características:

• babesgunea es un instrumento para dar a conocer la situación en la que está Askapena y nosotros mismos y buscar un respaldo social/institucional/popular, A skapena está en riesgo de ILEGALIZACIÓN y nosotros bajo amenaza de 6 AÑOS DE CÁRCEL.

• babesgunea, porque este riesgo de encarcelamiento e ilegalización, no es más que un eslavón más a los anteriores. Este juicio, -como otros tantos antes-, ha sido solo posible por todo un armazón legal de excepción, traducido en numerosas medidas de excepción, y por lo tanto, babesgunea es también un instrumento para discutir sobre ese marco legal excepcional, realizar un diagnóstico lo más consensuado posible y entre todas, de una manera abierta y asamblearia, dibujar y dar nuevos pasos.

• babesgunea se pone en marcha hoy con nosotros los encausados de Askapena, y estaremos aquí de manera continuada e indefinida. Sin embargo, para poder construir este babesgunea llevamos ya parte del trabajo hecho, la labor en pro de la solidaridad y la activación política realizada durante años por Askapena, las iniciativas de Libre, Eleak o la herri harresia de Pamplona, entre otros. Ahora hacemos un llamamiento para que participéis en babesgunea. Para que entre todas y todos hagamos de babesgunea un taller de trabajo en pro de los derechos civiles y políticos, mediante la creación y participación en charlas, mesas redondas, reuniones, debates, asambleas, iniciativas culturales, etc. Ya hemos recibido el respaldo y las ganas de participar de muchos y muchas de las que estáis aquí detrás, de muchas más que hoy no han podido venir, e incluso de muchos agentes internacionales, que daremos a conocer los próximos días. Y estamos seguros de que seremos muchas más.

Por último queremos aprovechar esta comparecencia para anunciaros que este lunés 2 de febrero a las 19 horas realizaremos la primera asamblea abierta de babesgunea en los locales de kalekalde. Y aprovechamos también para agradecer públicamente a kalekalde por abrir sus puertas a babesgunea . Sin duda un primer gran paso para convertir la solidaridad en compromiso.

Por la labor internacionalista de Askapena, Por los derechos civiles y políticos de Unai, Dabid, Gabi, Aritz, Walter y de todas y todos. babesgunea aurrera!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s