Home

CWBJXIbXIAArLzl

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Bilbo eraldatzeko… ERAGIN!

http://eraginbilbo.wordpress.com/

Zuek eta gu, gu eta zuek. Batzuk hainbeste eta beste batzuek, ordea, hain gutxi. Eskaparate bihurtutako Bilbo honetan, urteak dira udaletxeak neoliberalismoari eta lehia basatiari ateak zabaldu zizkiola. Inbasio honek, herritarren pobretzea eta gutxi batzuen aberastasunaren handitzea ekarri du, ezberdintasun basatiak azaleratuz. Etxe hutsak, baldintza txarreko lanpostuak, hiriko auzoen arteko desberdintasun sozialak… guzti honen errudunak badakigu zeintzuk diren. Udaletxeak bultzatu eta baimendu duen eredu ekonomiko honetan, enpresa handiek eta multinazionalek negozio borobila egin dute, hain zuzen ere, bien arteko elkarlanari esker. Haiek dira bizi dugun egoeraren erantzule bakarrak.

Zuek eta gu. Gu eta zuek. PNVren udaletxeak multinazionalen menpe jarri du Bilbo. Bizkaiko hiriburuko gazteria, izan ikasle, langile edo langabetu, prekarietatera kondenatzen gaituen hiri eredua sortu du. Gure bizi proiektua aurrera eramateko oztopoz beteriko bidea ezarriz.

Zuek eta gu. Gu eta zuek. Gazteon emantzipazioa ezinezko amets bilakatu dute. Langabeziak gogor jotzen du Bilboko gazteria, eta lana eskuratzea lortzen dutenak, lan-baldintza prekariotara kondenatuta daude, lan kontratuen %63ak 3 urte baino gutxiagoko iraupena duelarik. Gazte enpleguaren zati handi bat kontratu gabekoa dela jakinik gainera. Horrekin batera, Bilboko etxebizitzaren prezioa Espainiar Estatuko 3. altuena da, 252.640€ eta alokairuaren kasuan 844,9€ko batez bestekoekin.

Zuek eta gu. Gu eta zuek. Sistema patriarkalak ere eragin zuzena du. Gazte eta langile izateaz gain,  emakumeongan, genero zapalkuntzak gure bizitza hasieratik amaierara baldintzatzen duelarik.

Zuek eta gu, gu eta zuek. Zuek eraikitako Bilbo kapitalista honetan, argi dugu ez diguzuela ezer ere oparituko. Horren aurrean, edozein erresistentzia mota da zilegi, izan okupazioa edota zapalkuntzatik askatzeko lan duinen aldeko borroka. Gure buruaren jabe izatera goaz, antolatu eta aurre egin!

http://eraginbilbo.wordpress.com/

—–

Prekarietate bulegoa

Salatu zure egoera! Idatzi helbide honetara eta zure eskubideen inguruan informazioa helarazten saiatuko gara! Denok batera indartsuagoak gara!

eraginbilbo@gmail.com

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s