Home

IMG_6347

Espetxearen aurkako pentsamolde feminista, berritzaile eta eraikitzailea da GITE-IPESen (Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea) ardatzetako bat. Hari horretatik tiraka, lanerako eta eztabaidarako ildo bati ekin diogu: kartzela erakunde gisa. Gure xedea da hausnarketa egitea eta, pentsamolde enpatiko batetik abiatuta, gaur egungo espetxe-sistemari alternatibak bilatzea, alegia, bestelako justizia-moldeak proposatzea, eraginkorragoak, solidarioagoak eta itxaropentsuagoak. Izan ere, espetxe-sistema ez dugu inoiz zalantzan jarri, eta erabat errotuta ditugu sistema horrek eragindako gehiegikeriak, bere mendeku eta errepresalia kutsua.

Hori dela eta, KARTZELAK KALERA! EMAKUMEAK ETA ESPETXEA jardunaldia antolatu dugu, eta Angela Davis aktibista izango dugu gurekin, gaiari buruz aritzeko. Prison Activist Resource Center erakundearen Aholkularitza Batzordeko kidea izateaz gain, espetxeen aurkako mugimendu feministaren figura eraginkorrenetakoa da Davis, kartzelen abolizioaren defendatzaile sutsua, eta ondo baino hobeto ezagutzen du Ameriketako Estatu Batuetan, Holandan eta Kuban espetxeratutako emakumeen errealitatea. Berarekin batera arituko dira Estibaliz de Miguel, César Manzanos, Leire Martinez, Rafael Sáinz de las Rozas, Paulette D’Auteuil eta Jihad Mumit adituak ere.

Jardunaldia otsailaren 5ean izango da, Bidebarrietako liburutegian (Bilbo).

Gonbidatuta zaudete.

GITE-IPES

egitaraua

Argazkia handitzeko klik egin

 

 

One thought on “Kartzelak kalera! emakumeak eta espetxea

  1. Barkatu mikatz-mingotza izatearren, baina neri dirudit Angela Davis “ikonoaren” kontura, marxismoa desitxuratze, gibeleratzearen beste saio bat izango dugula hemen, nazio identitateari eta generoa aintzinarazten diren bitarrteean.

    Betikoa “ezker zaharrak ez du generoa kontutan hartu” eta halako esaldiak erabiliz hasi, zapalketa hirukoitza aipatu bai (eta existitzen da!).. baina aipatu soilik, azkenean langile-burges kontraesana hain garrantzitssua ez dela esaten den artean.

    Rosa Luxemburgen omenaldizko hitzaldi hartan gertatu izan zen bezala.

    Bestetik Angela Davis elkarrizketatzeko Laura MIntegi, David fernandez eta Iñaki Soto egoteak argi erakusten du nondik dihoan hau… marxismoaren desmarxistizatzea, Leninek “Estatu eta Iraultza” liburua esan bezala.

    Eta bihar gure bularrean kolpeak ematen jarraituko dugu, Angela Davisek “Euskal Herriko herria zein marabillosooa den” esan duelako, edo esukal borroka ez dakit zer dela esan duelako… eta artean euskal ezker iraultzailea gero eta kakaztuago.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s