Home

jarraia119164

Eguneko 267 lan istripu izan ziren Hego Euskal Herrian 2015ean. 55 behargin hil ziren lanean ari ziren bitartean, 2014an baino %41 gehiago. (Aurten) Urtarrilean bakarrik bost langile hil dira.

  • Hego Euskal Herrian eguneko 267 lan istripu izan ziren 2015ean, LABek aurkezturiko txostenaren arabera. 2014ko datuekin alderatuta, lan istripuak %8,7 hazi direla nabarmendu du sindikatuak.

LABek “Lan istripuak eta gaixotasun profesionalak 2015” azterketa aurkeztu zuen komunikabideen aurrean. LABek kezkaz ikusten du, 2015ean, lan istripuek eta gaixotasun profesionalek izandako gorakada. Ainhoa Etxaideren arabera “egoera honen atzean prekarietate asko eta prebentzio neurri gutxi aurkitzen ditugu”. Zentzu honetan Gobernuen jarrera salatu du Idazkari Nagusiak, “badakite egoera nolakoa den eta honen aurrean, beste alde batera begiratzen dute”.

Ibon Zubiela Lan Osasuneko arduradunak aurkeztu ditu azterketaren datuak, 2015ean lan istripuek gora egin dutela nabarmenduz, %8,7. Egunero 267 lan istripu gertatzen dira, 5 minuturo bat. 6 egunik behin langile bat hil da lan-istripuz 2015ean. Egunero, 12 gaixotasun profesional kasu aurkitzen dira.Ainhoa Etxaideren esanetan “gero eta lan istripu gehiago eta gero eta laneko gaixotasun gehiago. Arazoa handitu egin da arazoaren atzean dauden arrazoietan sakondu delako”. Jarduera ekonomikoa handitzearekin batera gora egin dute istripuek, “baina istripuek, jarduerak baino askoz ere hazkunde handiagoa izan dute”.

LABeko idazkari nagusiaren arabera, “egoera honen atzean prekarietate asko eta prebentzio neurri gutxi aurkitzen dugu, beraz, erabaki enpresarialak daude prekarietatearen atzean”.

“Prekarietatea handitzea eta prebentzioan ez inbertitzea hautu bat da, dituen ondorioak ezagutuz egiten den hautua”, Etxaideren esanetan. “Patronalak praktika hauek babestu egiten ditu eta posible izateko politikak eta arauak ziurtatzen ditu, atzean izkutatzen den arriskuaren jakitun”. Izan ere, “enpresariak euren irabaziak handitzeko ari dira prekarietatea erabiltzen eta prebentzioan gutxiago inbertitzen, emaitza zein izango den jakinda”.

Instituzioen egitekoari dagokionez, Etxaidek adierazi du “badakite egoera nolakoa den eta honen aurrean, beste alde batera begiratzen dute. Plan ezberdinak martxan egonda, istripuen gorakada eman da. Porrota begibistakoa da eta planokin jarraitzea, arduragabekeria hutsa”.

Ezagutzen den errealitate hau salatu du LABek baina hainbat arlotako errealitateari dagokion datuen falta ere nabarmendu du, hala nola, autonomoak edo etxeko langileak.

Gaixotasun profesionalei dagokienez. Etxaideren esanetan “ez dira aitortzen, ez dira behar bezala tratatzen eta gainera, negozio eremu bihartu nahi dituzte mutualitateen lege berriarekin”.

Sindikatuak egiten dituen eskaerak azpimarratuz amaitu du agerraldia Etxaidek. Lehenik eta behin, “Osalanek zein Instituto de la Salud Pública y Laboral de Navarra esan dezatela ze erabaki berri eta zein neurri hartuko dituzten egoera hau ezagututa”. Bigarrenik, “Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diegu behingoz patronala interpela dezatela guzti hau onartezina dela esateko. Eta parlamentu bietan iragarri dezatela ze neurri hartuko duten igoera honen aurrean”.

http://www.lab.eus/

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s