Home

hitz

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gasteizko JFKZ fakultateko Ikasle Abertzaleak.

Kirola gizartearen bizi ereduaren islada da. Eta gaur egun gizartean egunerokoak diren hainbat kontraesan eta arazo isladatzen dizkigu. Ivefeko hainbat ikaslek argi dugu munduan nagusi den eredu sozial eta ekonomikoak ez duela ondo funtzionatzen. Garbi adierazten dute hau, besteak beste, pobreziaren, gerra kopuruen, gosearen, indarkeriaren , langabeziaren eta naturari burututako kalte atzeraezinen datu gordinek. Denak ala denak, noski, kirol eta jarduera fisikoetan isladatzen zaizkigunak.

Baina hala ere, eredu oker hau mantendu nahi duenik badagoela ikusten dugu oraindik. Gizateriaren gehiengoari burua, bihotza eta poltsikoa hustutzen dizkion sistemak, izena eta abizena duten gutxi batzuen handinahia ez du asetzen antza. Argi dugu halaber, logika bidegabe hau mantentzea eragiten duen ardatzetako bat hezkuntzaren egituraketa eta metodologian ematen den manipulazioa dela.

Gaur egungo unibertsitate ereduak ez du pertsona ahaldun eta burujabeak heztea helburu. Aipatutako miseriak eragiten dituen sistemaren balioak ondorengo belaunaldietan errotzeko tresna bat da eta norabide berean ulertzen dugu egun ezartzeko bidean dagoen EU2015 erreforma.

Horregatik, Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Zientzien fakultateko Ikasle Abertzaleek gure hezkuntza eredu propioa eraikitzen jarraitzeko hautua egin dugu. Egunerokotasunetik itzartu eta hitza hartu dugu.

Itzartu eta hitza hartu dugu gure heziketa prozesuaren gidaritzan jartzeko!
Itzartu eta hitza hartu dugu indarrean dagoen hezkuntza sistemari ezezko borobila emateko!

Itzartu eta hitza hartu dugu Euskal Eskola Nazionalaren bidean borrokatuz pausoak ematen jarraitzeko!

Eta Itzarrik jarraituko dugu eta behin eta berriz hartuko dugu hitza hezkuntza herritik eta herriarentzat izan arte!

Norberagatik eta gure herriagatik. Martxoaren 17an ikasle greba orokorra.

Gora ikasleon borroka!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s