Home

etb-sede--620x349

Eguzki

Teleberrik hitza eman dio bart bigarren egunez Jose Ignacio Asensio Ingurune diputatuari esateko hemendik aurrera Gipuzkoako zaborren zati bat Kantabriara eraman beharko dela. Oraingoan, behintzat, Asensio ez da tematu, bezperan bezala, Lapatx ixteko erabakia “politikoa” dela esaten. Izan ere, kopeta behar da, kontuan izanda haren alderdiak, PSEk, eta EAJk joan den legegintzaldi osoa pasatu zutela protestan zabortegiak ixten ez zirelako (nahiz eta, izan gaitezen justuak, itxi zirenean ere, Zarauzkoa kasu, protesta egin zuten).

Baina Teleberrik Asensioren adierazpenak bi egunetan jarraian atera baditu ere, ez du tarterik aurkitu mediku talde batek erraustegiaren kontra egin duen agerraldiaren berri emateko. Egia esan, joan den azaroan ere ez zuen tarterik aurkitu Lasarten erraustegiaren kontra 2.000 lagunek egin zuten manifestazioaren berri emateko. ETBz ari gara, joan den legegintzaldian Gipuzkoako azken zokoraino ekipo bat bidaltzen zuen medio berberaz, baldin eta han atez atekoaren kontra dozena bat lagun biltzen baziren, jakina. Eta ez soilik Gipuzkoako azken zokoraino, baita Funesera ere, harik eta bertako alkateak (PPkoak) haraino Gipuzkoako zaborrak ez ezik Bizkaikoak ere iristen zirela agerian utzi zuen arte.

Bai, zabor-kontutan, ETBo txoria, pajaru ederra eginda dago.

 

One thought on “ETBko txoria, a ze pajarua!

  1. Ahora que andamos con EITB, alguien sabe que fue de la iniciativa de digitalizar Ardi Beltza?… Se anuncio para Enero pero nada.
    Por cierto, a quienes interesen estas cosas Luis Astiazarán Iraola ha muerto la semana pasada.
    Seguramente la mayoria de quienes nos leen no sabran quien es, bueno era la piedra de toque del informe Navajas que ligaba a Intxaurrondo con el narcotrafico a traves de esta persona por cuyo caserio en Hernani desfilaba lo mas granado de la cupula antiETA de Gipuzkoa segun Egin…
    No se vosotros pero se echa en falta mas mordida en los medios.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s