Home

eskerrak-web

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Askapena

Espainiako Auzitegi Nazionalak atzo asteazkena, otsailaren 3an plazaratutako sententzia dela eta, ondorengo irakurketa sakonago bat baztertu gabe, Askapenak, Gabi, Walter, Dabid, Unai, Dabid eta Aritz, orain absolbitutako bost militanteekin batera, gure herriari eta eta Euskal Herriaren borrokarekin elkartasuna adierazi duten herriei, ondoko balorazioa helarazi nahi diegu:

Alde batetik, argi dugu auzitegiak igorritako aldeko sententziaren iturburua ez dela Espainiar instituzio juridikoen justizia banatzeko gaitasuna. Izan ere, urte luzetan erakutsi dute estatuaren interes politikoen zerbitzura dagoen tresna errepresibo bat baino ez direla, eta ildo honetan, euskal militantzia independentistaren aurkako tresna estrategikoa bezala jokatzen dute.

Hala ere, absoluzio sententzia hau garaipen bat da, dudarik gabe, baina guztiaren gainetik, eta bereziki, garaipen politiko bat da. Bai Euskal Herriko eta baita lagun ditugun beste herrietako pertsona eta antolakundeen garaipena da, estatu espainiarra bere politika errepresiboan mantentzearen aurkako bidean herri borrokaren aldeko apustua egin dugunona.

Zentzu honetan, zintzoki gure esker ona adierazi nahi diegu eskubide zibil eta politikoen defentsan, zein guk defendatu eta garatzen dugun proiektu internazionalistan haien elkartasun eta konpromezu militantea adierazi diguten kide, antolakunde eta instituzio guztiei.

Beste alde batetik, azpimarratu nahi dugu absoluzio sententzia honek ez dizkigula azken 5 urte hauetan sufritutako kalteak ordaintzen: atxiloketa inkomunikatua, tortura arriskua, espetxeratze prebentiboa, dispertsioa, baldintzapeko askatsuna, ondasun blokeatuak, familia hipotekatuak, pasaporte kentzea, kontrol judizialaren menpeko bizitza, eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Trukeren defentsarako eskubidearen urratzea.

Zentzu honetan, oinarrizko eskubide zibil eta politikoen urratzeak, zein espainiar botere publiko eta faktikoek abiatutako kriminalizazio politiko-mediatikoak drastikoki baldintzatu dute gure eguneroko bizitza pertsonal zein militantea bost urte luze hauetan, eta ez gaude prest eskubideen urratze hauek guztiak oharkabean pasa eta ahanzturara pasa daitezen.

Baina are gehiago, eskubideen urratze hau gure herriaren egunekotasunaren ogia da, eta gure absoluzioak ez du inondik inora bermatrzen beste pertsona batzuek sufrituko ez dutenik. Izan ere, gaur egun Euskal Herriko militante ugari daude epaiketaren zain, eta 400 lagun baino gehiagok jarraitzen dute kartzela politika kriminal eta basatia pairatzen, justifikaziorik ez duen salbuespen egoera.

Alde batetik, estatuak gure herriari, eta bereziki Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren proiektuan ari diren pertsonei inposatzen dizkion salbuespen neurri eta legedien aurka eta herri borrokaren bidearen apustua hartu duten pertsona eta antolakundeekin orpoz orpo jarraituko dugu borrokan.

Bestetik, epaiketan bertan, eta aurreko zein ondorengo herri dinamiketan adierazi genuen bezala, ez dugu etsiko gure militantzia internazionalistan. Sistema kapitalista inperialista heteropatriarkala gainditzeko borrokan diharduten herriekin eta joan-etorriko elkartasun politikoan hartua dugun konpromezuan ere jarraituko dugu. Gaur, atzo baino gehiago, gure askapen, zein lagun ditugun herrien askapen bidearen bermea, Euskal Herri internazionalista eraikitzea dela uste dugu.

Beraz, orain arte bidelagun izan ditugun antolakundeak,gurekin batera, zapalkuntza ororen gainean aske izanen den mundu baten alde borroka egitera gonbidatzen ditugu.

Eskerrik asko guztioi!
Borroka da bide bakarra!
Askapena irabazi arte!

Gora Euskal Herria internazionalista!
Atzo, gaur eta beti

————-

CRqocFoW0AAo6Kd

Ante la sentencia emitida ayer miércoles 3 de febrero por la Audiencia Nacional española y sin descartar una posterior lectura más detallada, Askapena junto a los cinco militantes ahora absueltos Gabi, Walter, Dabid, Aritz y Unai queremos trasladar a nuestro pueblo y a los demás pueblos solidarios con la lucha de Euskal Herria la valoración siguiente:

Por un lado, tenemos claro que este fallo favorable no proviene, de ninguna manera, de una supuesta capacidad de repartir justicia por parte de las instituciones jurídicas españolas, ya que han mostrado a lo largo de los años no ser más que un instrumento represivo al servicio de los intereses políticos del Estado y, por lo tanto, una herramienta estratégica en contra de la militancia independentista vasca.

Aún así, esta sentencia absolutoria es una victoria, sin lugar a dudas, pero es una victoria ante todo y fundamentalmente política. Una victoria de todas aquellas personas y organizaciones, tanto de Euskal Herria como de otros pueblos hermanos, que hemos apostado por la lucha popular como principal medio para imposibilitar al Estado español mantenerse en su política represiva.

En este sentido queremos agradecer profundamente a todas las compañeras, organizaciones e instituciones que nos han mostrado su solidaridad y su compromiso militante con la defensa de los derechos civiles y políticos, y con el proyecto internacionalista que defendemos y desarrollamos.

Por otro lado, queremos remarcar aquí que esta sentencia absolutoria de ninguna manera nos repara de los daños sufridos en los últimos 5 años: detención incomunicada, riesgo de tortura, encarcelamiento “preventivo”, dispersión, libertad condicional, bienes bloqueados, familias hipotecadas, retirada del pasaporte, vida bajo control judicial y violación del derecho a la defensa de Askapena, Askapeña, Herriak Aske y Elkartruke durante el juicio.

En este sentido, la conculcación de derechos fundamentales, civiles y políticos y la criminalización político mediática impulsada por parte de los poderes públicos y fácticos españoles han condicionado drásticamente nuestra vida cotidiana personal y militante durante estos cinco largos años, y no estamos dispuestos a que todas esas violaciones de derechos pasen desapercibidas y queden en el olvido.

Pero es que, además, esta conculación de derechos es una realidad actual en el seno de nuestro pueblo y nuestra absolución no significa en absoluto garantía alguna de que no siga siéndolo para otras personas. En efecto, hoy en día multidud de compañeros y compañeras están en espera de juicio y más de 400 personas siguen padeciendo una brutal y criminal política carecelaria de excepción absolutamente injustificable.

Por ello, tanto Askapena como los 5 compañeros absueltos queremos asumir los siguientes compromisos:

Por un lado, seguiremos luchando codo a codo con todas aquellas personas y organizaciones que mediante la lucha popular apuestan por poner fin, dignamente y de una vez por todas, a leyes y medidas de excepcion que el Estado español impone a nuestro pueblo y específicamente a las personas comprometidas con el proyecto de liberación nacional y social de Euskal Herria.

Por otro lado, tal como afirmamos en nuestro discurso durante el juicio y con nuestra práctica en la campaña popular previa y posterior, no cesaremos en nuestra militancia internacionalista, en nuestro compromiso de solidaridad política de ida y vuelta con todos los pueblos que luchan por la superación del sistema capitalista imperialista heteropatriarcal. Hoy más que ayer entendemos que la construcción de una Euskal Herria internacionalista es un requisito fundamental en el camino de nuestra propia liberación y en la de todos los pueblos hermanos.

Por lo tanto, animamos a todas las organizaciones que nos han acompañado hasta ahora a seguir alimentando, junto a nosotras, la lucha por un mundo libre de toda opresión.

Eskerrik asko guztioi!
Borroka da bide bakarra!
Askapena irabazi arte!

Gora Euskal Herria internazionalista!
Atzo, gaur eta beti

————-

prentsaurrekoa(1)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Eleak/Libre dinamika

Lehenik eta behin, zorionak. Zorionak noski Dabid, Haritz, Walter, Gabi eta Unairi zein Askapenari, atzo ezagututako epaiagatik. Beraientzako ez-ezik ordea, zorionak azken hilabeteotan internazionalismoaren eta eskubide zibil eta politikoen alde Herriak Libre dinamikan zein beste hamaika modutan lanean aritu garen guztioi. Epaiaren aurreko borrokak eta mobilizazio herritarrak epaia bera are gozagarriagoa egiten du.

Atzokoa egun adierazgarria izan zen disidentzia eskubidearen eta eskubide zibil eta politikoen alde ari garen Eleak/Libre dinamikako lagunentzat. Urteetako bidegabekeriari amaiera jartzen zion epaia ezagutu genuen, batetik. Egun berean, ordea, Iruñeako Babesgune honetatik ehun kilometro eskasera, Txanpi eta Emilio iruindarrak espetxeratuak ziren. Haien atxiloketatik 10 urte igaro direnean, 11 eta 13 hilabetetako zigorrak betetzeko. Emiliok 75 urte ditu, eta larriki gaixo dago.
Hau da: Batzuetan bortizkeria gutxiagorekin aplikatuko dizkigute, bestetan modu ankerragoan, baina salbuespen politiken menpe jarraitzen du herri honen bizitza sozial eta politikoak, mehatxupean gure jarduera militanteak eta gure ametsak. Atzoko zorioneko epaiak ez digu errealitate hori bistatik galdu arazi edo gozotu behar.

Eta, zoritxarrez, ez gara ari soilik Madrilen eta Parisen epizentroa duten injustizia eta eskubide urraketez. Ikasle grebetan edo Troikaren aurkako mobilizazioetan parte hartzeagatik urteetako espetxe zigorrak eskatzen dituzten epaitegiak; Herri Harresien aurka oldartzen diren polizia ezberdinak, etorkinaren ehizan aritzen direnak edo Iñigo Cabacasen erailketa argitzea ekiditen saiatzen direnak; Ordenantza Zibikoak inposatzen dizkiguten politikariak; horiek guztiak askoz hurbilagokoak ditugu.

Gatazka armatuaren urteetan zein azken urte hauetan garatutako salbuespen neurri guztiak indargabetu beharra dugu. Legedi antiterrorista, Mozal Legea zein ordenantza Zibikoak, denak. Jendarte-eraldaketan aritzeko eskuak lotuta jarraituko baitugu bestela.

Herri auto-antolatua eta aktiboa dugu horretarako berme bakarra. Praktikatu dezagun gure disidentzia eskubidea, nork txarto deritzonaren aurka eta amesten duenaren alde. Eta, eskubideon praktikagatik inor kolpatua den bakoitzean, elkartu gaitezen zigortuaren eta gu guztion eskubideen babesean.

Eleak/Libre dinamikatik, erasoen aurreko babesgune horiek sustatzen jarraituko dugu. Auzolanean, xamurtasuna eta amorrua antolatuz, irudimenez eta umorez, desobedituz, konpromiso zabalak batuz, jendarte babesa irudikatuz.

Hortaz, zorionak, eta lanera.

————-

En primer lugar, zorionak. Zorionak, faltaría más, a Walter, Dabid, Gabi, Unai, Haritz y a Askapena por la sentencia conocida ayer. Pero también a todas las personas que durante los últimos meses hemos trabajado en Herriak Libre y de otras mil maneras en defensa del internacionalismo y de nuestros derechos civiles y políticos. Las luchas y movilizaciones anteriores a la sentencia, hacen que ésta nos resulte aún más gratificante.

La de ayer fue una jornada muy significativa para quienes desde la dinámica Eleak/Libre trabajamos a favor del derecho a la disidencia y de nuestros derechos civiles y políticos. Por una parte, conocimos la sentencia que pone fin a años de injusticias. Por otra, en cambio, pudimos ver como a escasos cien kilómetros de este Babesgunea eran encarcelados los iruindarras Txanpi y Emilio. Transcurridos 10 años desde su detención, encarcelados para cumplir 11 y 13 meses de prisión. Emilio tiene 75 años y está aquejado de una grave enfermedad.

Conclusión: En ocasiones nos serán aplicadas menos violentamente, en ocasiones con más crueldad, pero la cuestión es que la vida política y social de este pueblo continúa sometida a las políticas de excepción. Amenazadas nuestras militancias y nuestros sueños. La feliz sentencia de ayer no debe hacernos perder de vista o endulzar esta realidad

Por desgracia, no hablamos únicamente de injusticias y conculcaciones de derechos con epicentro en Madrid o París. Los juzgados que solicitan años de cárcel para quienes participan de huelgas estudiantiles o de protestas contra la Troika; las policías que deshacen a golpes muros populares, practican la caza al inmigrante o hacen lo posible porque no se aclare el asesinato de Iñigo Cabacas; los políticos que nos imponen ordenanzas cívicas; todos ellos viven mucho más cerca.
Debemos desactivar tanto las medidas de excepción desarrolladas durante el contexto de conflicto armado como las implementadas estos últimos años. La legislación antiterrorista, la Ley Mordaza o las ordenanzas cívicas, todas. En caso contrario, seguiremos atadas de pies y manos a la hora de intentar cualquier transformación social.

La única garantía para ello es un pueblo auto-organizado y activo. Practiquemos nuestro derecho a la disidencia, cada cual en contra de lo que considere negativo y en favor de sus utopías. Y, en cada ocasión en que alguien sea atacado por esas prácticas, juntémonos para defender a las personas agredidas, a nuestros derechos y a nuestra dignidad.

Desde la dinámica Eleak/Libre, seguiremos impulsando esos espacios conjuntos. Organizando la ternura y la rabia en auzolan, con imaginación y humor, desobedeciendo, aunando compromisos, visibilizando apoyo social.
Por lo tanto, zorionak, y a currar.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s