Home

Berria

Joan den otsailaren 1ean egindako polizia operazioa “muntaia” izan zela salatu, eta 18 atxilotuak “mugimendu festazale, mugimendu festazale, abertzale, iraultzaile, borrokalari eta ezerosoaren aurka” egiteko erabili izana salatu du Indar Gorrik gaur, Iruñean, egindako prentsaurrekoan.Epaileak “talde kriminaleko partaide izatea eta lesio delituetan parte hartzea” egozten die Indar Gorriko 18 kideei. Baina autoan nabarmentzen du operazioa ez dela Indar Gorriren aurkakoa, “taldeaz baliatuta indarkeriazko ekintzak” egin zituztenen norbanakoen kontrakoa, baizik.


Aldiz, Indar Gorrik “talde osoaren aurkako erasoa” izan dela nabarmendu. “Talde kriminal izatea leporatzen diguten horiek kriminalizatu egiten dute eurek ezarritako parametroetatik kanpo dagoen guztia. Beraiek dira gure lokalean indarrez eta armaz josita sartu direnak”.

Elkarretaratzea Sadarren

Hala, Indar Gorriko kideek iragarri dute bihar ez direla futbol zelaian izango Osasuna animatzen, “indarrik gabe eta shock egoeran” daudelako.

Aldiz, estadioaren kanpoaldean, arratsaldeko 18:30etan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete zaleei.

CaXyEbFWQAAhwha.jpg large

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s