Home

Maiatzak 1 egin – Bilbo

AsanbladaO-20txiki1Kapitalismoak, krisi estruktural batean dagoena, eraso berri bat egin du langile klasearen interesen aurka eta bere aberastasunaren metaketaren logikaren defentsan. FMI, Munduko Bankua, OTAN bezalako erakundeek eta multinazionalen interesak defendatzen dituzten beste presio taldeek estruktura politiko desberdinak erabiltzen dituzte (Europar Batasuna, espainiar eta frantses estatuak, instituzio lokalak eta beste asko) neurri desberdinak ezartzeko. Neurri horien helburua herri sektore zabalen baldintzen prekarizazioarekin jarraitzea da, haien etekinak handitzeko.

Austeritate neurriak, langabezi tasaren igoera, FMIren adierazpenak… talde ekonomiko handien beharrei egokitutako baldintza laboralak eta sozialak inposatzen jarraitzen dizkigute. Egoera hau, CEOE, Confebask eta CENaren posizioarekin batera, inposatutako krisi honetatik ateratzeko sakrifizioa beharrezkoa denaren ideiara eramaten gaitu. Baina neurri hauek lortzen duten bakarra finantza kapitalarentzako datu makroekonomiko onak dira, langile klasearenganako esplotazioa eta opresioa handituz.

Kapitalismoak menderatze estrukturak blindatzeko eta estatuek transnazionalen interesei erantzutea bermatzeko beharraren aurrean, TTIPak (EEBB eta EBren arteko komertzio askerako ituna) ”zaintza ekonomikorako” neurriak sortu eta inposatzen ditu ISDS bezala, auzitegi pribatu bat itunean dauden estatuek akordioa betetzen dutela bermatzen duena nahiz eta estatuarentzat subiranotasun ekonomiko, politiko eta ekonomikoa galtzen duen. Berriro ere, finantza kapitalak estatuen gainetik inposatzen saiatzen da, hauei haien hedapenerako baldintzak sortzera behartuz, presio fiskala doituz edo lan merkatua “malgutuz”.

Paraleloki, gudak eta biolentzia sistemaren eta bloke inperialisten kontraesanen zorroztearen isla dira. Internazionalizazioak eta kapitalaren kontzentrazio gero eta handiagoak mundua tablero geoestrategiko batean bihurtzen dute, non korporazioek geratzen diren baliabide eta merkatu gutxiengatik borrokatzen diren. Gainera, segurtasun indarrek sistema honekiko disidentea den eraso edo jarrera era zentzagarri batean erreprimitzen dute, errealitate hau larrituko da segurtasun legedi berriarekin (Mozal Legea…). Hau guztia gure eskubideen arpilatzearenganako arreta aldentzeko helburuarekin.

Kapitalismoak, kontsumismo eta indibidualismoaren bidez, gure alienazioa sustatzen du. Langile klasearekiko identifikazioa galdu dugu eta desmobilizazioak haien statu quo legitimatzen du. Produkzio eredua eta esplotazio moduak aldatu dira kapitalismoaren interesean, sektore industriala deslokalizatuz, azpikontratak gero eta gehiago ezarriz, ETTak, autonomo faltsuak… etekin tasa altuagoa lortzeko eta klase elkartasuna ahultzeko helburuarekin. Hala ere, guztiak langileak gara produkzio bideak gure esku ez dauden eta patroi eta enpresarioek gure lan indarraren salmentarekin etekinak lortzen duten bitartean.

Gainera, kapitalismoak lortzen du langile klasea bere artean borrokatzea, langile klasearen pribilegio gutxien dituzten sektoreen galerarako:emakumeak, pertsona migratuak, disidente sexualak… Horren adibide argia da Europa osoan dagoen eskuin muturraren babes elektoralaren igoera. Gure artean borrokan gauden bitartean, kapitalismoaren inpunitatea eta bere genero, klase, arraza eta nazio kontraesanen etengabeko erreprodukzioa borrokatzeko kolektiboki antolatzetik urrunago egongo gara.

Uste dugu kapitalismoaren kontroletik askatzen ez den edozein espazio azkenean bera erreproduzitzen duela. Horregatik uste dugu oso garrantzitsua dela kapitalaren kontrako borroka era guztietan eta gure proiektu guztietan egitea, gizartea aldatzeko borroka partziala ezinezkoa delako sistemaren suntsiketa eta sistema berri baten eraikitzea bilatzen ez bada.

Maiatzak1egin-en borroka sektorial eta behin-behinekoak oso garrantzitsuak direla ulertzen dugu. Horregatik, beharrezkoa ikusten dugu Euskal Herriko langile klasearen batasuna eta beste herri eta nazioko langile klasearekiko elkartasun internazionalista.

Helburu horrekin, garrantzitsua iruditu zitzaigun Bizkaian Movistarreko langileek egin zuten 70 egun baino gehiagoko borrokan inplikatzea; hurrengo asteetarako planteatzen ari diren dinamikan laguntzea bezala. Nahiz eta harreman sozial konplexuak izan (haien artean borrokatzera eramaten dituzten enpresa desberdinengatik azpikontratatutako autonomoak) eta sindikatu handien babesa eta estaldura lortzeko zailtasunak izan, greba hartan erakutsi zuten posible dela sistemak jartzen dituen oztopoei aurre egitea eta Ibex35ean dagoen enpresa garrantzitsuenetariko bati, eta historikoki estatu espainiarraren hedapen inperialista ordezkatu duen enpresari, aurre egitea.

Maiatzak1egin-ek Bilboko herri mugimenduaren eta langile mugimenduaren arteko harremanak indartzeko tresna bat izan nahi du. Asanblada, gure identitatearen berreskurapena eta klase antolakuntza aldarrikatzen dugu, langile klasearen emantzipazioan aurrera egiteko.

2 thoughts on “Herri mugimendua indartuz eta antolatuz euskal herri langilea lagundu

  1. otsailaren 20. Duela asteak iragarrita dagoen deialdia dago egun horretan, espetxe guztietara martxak hain zuzen.

    Benetan harrigarria boltxe, elkartzen, ia… jarrera.

  2. Maiatzak 1 Egin-en aurkezpen data Urtarrilaren 4an erabaki zen. Espetxeetara martxak urtarrilaren 22an egin ziren publiko. Ordurako asanbladaren antolaketa bideratuta zegoen.

    Ez da lehenengo aldia izango Euskal Herrian bi gauza batera egiten direla. Gainera, gehiago kaltetzen dio data horrek M1Egin-eri espetxetako martxei baino. Ez dezagun polemika atera leku guztietatik mesedez.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s