Home

LEPIrakaskuntza

Argia

“LEP Iruzurrari ez, aldaketari bai” lema eramanen dute elkarretaratzeek. LAB, STEE-EILAS eta ELAk dute gehiengo sindikala hezkuntzan eta Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen Lan Eskaintza Publikoaren nondik norakoekin ez datoz bat. Elkarretaratzeak eginen dituzte protesta modura. Nafarroako Jauregian bilduko dira 12:00etan astelehenean, asteartean eta asteazkenean. Mobilizatzeko deia egin dute sindikatu horiek.

Mahai gainean zeuden aukeren artean “okerrena” hartu du Nafarroako Gobernuak, ELAk salatu duenez: “euskarazko plazak murriztea eta diskriminazio linguistikoa bermatzea [zerrenda bikoitza]”.

Espainiak jarritako helegitearen aurrean, exekutiboak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako plazak gutxitu ditu, “pertsonal behar handiena dutenak badira ere”. ELAk kritikatu duenez, Espainiako helegiteak derrigortu egiten du Nafarroako Gobernua 100 lanpostu kentzera, baina ez du zehazten zein hizkuntzetan izan behar duten.

Horregatik, “derrigorrezkoak baino 20 plaza gehiago” kendu ditu exekutiboak, sindikatuaren irudiko, “gainera, denak euskarazkoak”. “Hemen ez da irizpide teknikorik egon, baizik eta politikoak: erregimena sostengatu zuten alderdi eta sindikatuak dira erabakia ospatzen ari direnak”.

“Tamalgarria” da LEP

Gogor hitz egin du LABek ere. “Tamalgarria” izan da Lan Eskaintza Publikoaren kudeaketa, dioenez, eta “gehiegi” luzatu da. Era berean, “arduragabetzat” jo du Gobernuaren ekina, eta, bide horretatik, Ahal Duguk eta Ezkerrak hartutako jarrerak paratu ditu ezbaian: “Penagarria izan da, klientelismo lotsagarrian erorita”.

“Napartheidak aurrera jarraitzen du”. Aho bizarrik gabe esan du LABek. Zerrenda bakarra ez egotearen karietara egin du hausnarra. “Hezkuntza Sailak UPNren lekukoa hartu du, euskaldunen hizkuntza eskubideak urratuz”.

Behin behinekoa bada

“Zirriborro bat” da gobernuak aurkeztutakoa, Steilasen ustez, eta horregatik, “irekia” dela adierazi du. Gaur bilduko dira gobernuarekin, eta argi utzi dute: negoziazioa egon ezean, kalera aterako dira sindikatuak.

Ahotsa

Gehiengo sindikalaren lehenengo kontzentrazioa Napartheid linguistikoaren kontra

Gaur otsailak 8 astelehena “LEP IRUZURRA, ALDAKETARI BAI” lelopean lehen kontzentrazio eguna egin dute LAB, Steilas eta ELA sindikatuek deituta.

Nafarroako irakaskuntzako gehiengo sindikala LEParen aurka izanda ere, Geroa Bairen Gobernuak proposamenarekin aurrera jarraitzeko erabakia hanka sartze bat dela salatu dute gaur.  Erabakia salatzeko eta aldaketa bidean gaur, bihar eta etzi “LEP iruzurra, aldaketari bai” lelopean mobilizatuko dira Iruñean.

Sindikatuek salatu dute “alderdi politiko batzuen presioari” erantzuten diola Nafarroako Gobernuak aurkeztuko duen lan eskaintza publikoa. LEP iruzurra. Aldaketari bai lelopean egin dute mobilizazioa, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, eta protestarekin bat egin du EH Bilduk, Nafarroako Gobernuak alda dezan asteazkenean onartzekoa den lan eskaintza publikoa.

Hezkuntzako lan eskaintza ahalbidetu zuen dekretuaren aurkako helegitea urriaren 29tik iragarri zuen Espainiako Gobernuak, baina orain deialdia eteteko ere eskatu du. Helegitearekin, Estatuaren abokatuak hezkuntzan 134 postu jarri ditu kolokan —120 Haur eta Lehen Hezkuntzako euskarazkoak—. Oposizioetara aurkeztuko diren hautagaiei segurtasun juridikoa emateko asmoz, kolokan egon daitezkeen postu horiek atzeratzea proposatu du foru gobernuak, eta, hartara, 200 postu aterako lirateke hurrengo ikasturterako: 108 euskaraz eta 92 gazteleraz.

Eztabaida sortu du horrek, eta kexu agertu dira protestara deitu duten sindikatuak, EH Bildu eta Kontseilua, besteak beste. Koalizio subiranistak kritikatu du, batetik, Espainiako Gobernuak ez dituela Nafarroako instituzioen erabakiak onartzen eta, bestetik, ohartarazi Nafarroako Gobernuak hurrengo deialdietan bermatu egin behar dituela “LEPetik kendu dituen euskarazko plaza guztiak”.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s