Home

CXfO1TvWcAAqocr

Eginahalak eta bi egiten ari da bahituta gauzkan Estatu espainiarra konponbideari ateak ixteko. Horretarako, Estatu frantsesaren lankidetza du, beste garai batzuetan konponbidearen alde egondako zenbait eragileenarekin. Azken hauek beren jarrera aldatu edota konponbidearen alde egin zezaketena baldintzapean eta interes berekoien menpe jarria dutelako. ETAk borroka armatua bertan behera utzi ostean horrela joka zezaketenik inork pentsatu ezingo bazuen ere.

Konponbidearen bidea oztopatua dagoen bitartean, kartzeletako egoera gero eta gordinagoa da. Eta zenbait kiderena are gordinagoa, adinagatik edo gaixotasunagatik. Azken lau urteotan Kolektiboa osatzen dugun kideen kopuruak behera egin arren, ez da aldaketa nabarmenik ez deportazioan ez dispertsioan, eta horrela, kideak talde txikitan sakabanatuta gauzkate. Ondorioz, bakartuta dauden kideen kopuruak gora egin du, bereziki andrezkoentzako paratu modulu berezietan giltzapetutakoentzat. Gure eta gure senideen aurkako zigor erantsi horren helburua ez da aldatu: gure herriarekin, askapen prozesuarekin eta maite gaituztenekin ahalik eta harreman txikiena izan dezagun.

Gainera, urteen zamak gure senide eta hurbilekoak kolpatzen ditu. Eta Estatu espainiarraren errepresioak gureganako elkartasun oro mehatxatzen eta zigortzen.

ETA erakundeak borroka armatua bertan behera uzteko deliberoa jakitera eman zuenez geroztik zabaldutako ziklo politiko berri horren aurrean behar bezala kokatzeko zailtasunak ez ditu faltan izan EPPK-k. Ez ditugu hemen azalpen luzeak emango zer nolako baldintzetan barneratu behar izan duen Kolektiboko kide bakoitzak egoera berrira ekarri gaituen hausnarketa politikoa.

Eskuzabalki erantzun dio EPPK-k egin zaizkion galde orori. Beti ere, gure Herrira konponbidea eta askatasuna ekarri behar dituen prozesuaren hobe beharrez. Eta, gauzkaten ziega barrenetatik, harriduraz ikusi dugu zer nolako zekenkeriaz erantzun duten arduradun politikoek Euskal Herrian zabaldutako egoera berriaren aurrean. Gure harridurak ez du luze iraun ordea: lehengo lepotik burua erakutsi dute gatazkaren erantzuleek.

Gure kide ohi batzuen ibilbide tristea adibidetzat jarriz, damutzea eskatzen zaigu, ez garela damutuko jakinda; kideak sala ditzagun eskatzen zaigu, ez ditugula salatuko jakinda; sinesten ez duguna esatera akuilatzen gaituzte, halakorik ez dugula egingo jakinda. Horrek izen bakarra dauka: berariazko bidegabekeria.

Memoria, autokritika, bizikidetza, bakea… Hitz eder askoak agertu dira politikarien ahotan. Zer esaten duten eta zer egiten duten ikusita ordea, ez dirudi hitz horiek guretzat eta haientzat daukaten esanahia berdina denik. Areago, badirudi hitz horiek konponbidean zintzoki aurrera egiteko bidesari eta aduana gisa ipintzen dizkigutela.

Haien legeak bihurritzen dituzte beren intereserako. Eta legeak aski ez zaizkienean, berriak asmatzen dituzte. Gatazka betikotzeko.

Frantziako eta Espainiako kartzeletan hortzak estututa ekiten diogu egunari. Eta berdin amaitzen dugu. Gaixo dauden kideek jasaten duten eguneroko tortura horren aurrean ezintasunez beterik. Zanpatzen gaituzten estatuek berek onetsitako legedi eta arauak bihurrituz kideen zigor urteak nola luzatzen diren ikustean ezintasunez beterik. Jadanik gatibu gaituztenak zigortzen jarraitzeko aspaldiko auziei hautsa kendu eta akusazio berriak eta kondena potoloak haur lainezentzako gozokiak bezala nola banatzen dituzten jakitean ezintasunez beterik. Gizarte honetako bidegabekeriari aurre egin eta gure herria eraikitzen laguntzeko askatasunik ez izateagatik ezintasunez beterik.

Hortzak estututa, bai, baina burua tente. Eta borrokak emandako bizipozaren grina gugan. Eta behar den bezainbeste denbora eusteko prest. Horretan gal bezate esperantza estatuetako boteredunek eta beren jopuek. Orain arteko bideak ekarri gaituelako hona, eta badakigulako Euskal Herriaren askatasunaren ordua gero eta hurbilago dagoela. Eskertuta gaude Euskal Herriaren askatasunaren bidean gure alea jartzeko aukera izan dugulako. Eta horretan jarraituko dugu: behar denerako prest.

Iazko azken hilabetean, EPPK-ko kide batzuen eta euskal presoen amnistia eskatzen duen antolakunde baten artean polemika gogor batek eztanda egin du. Presoon askatasuna lortzeko ahaleginean ari den inork ez zuen pozik hartuko gertatutakoa. Guztioi da hausnartzea zertan ari garen eta zeintzuk diren norberaren helburuak eta helburu horiek lortzeko ibili beharreko bideak. EPPK anitza da, kartzelara ekarri gintuzten arrazoiak askotarikoak dira, gutariko bakoitzaren ibilbidea, bai kaleko borrokan eta baita kartzelan ere, anitza da. Ezker abertzalearen baitan kokatzen da EPPK, gutako bakoitzak eta ezker abertzalearen ekimen eta ekinaren gaineko bere iritzia izanda ere.

Lerro hauen bidez eskertu nahi ditugu preso politikoon alde, bai orokorrean eta bai kasu zehatzak eskabidetzat hartuta, Euskal Herrian eta nazioartean burutu eta burutzen ari diren ekimen anitzak: manifestazio, elkarretaratze, barau, sinadura bilketa… Eta bereziki, Ernaiko gazteek gure argazkiak soinetan zituztela lau hiriburutan antolatutako kateatzeak eta urtarrilaren 9an Sare eta Bagoaz! elkarteek antolatutako manifestazioetara hurbildutako dozenaka mila erkideak.

Urtarrilaren 9an bisita-greba egin genuen, gure senide eta lagunek manifestazio horietan herritarren maitasuna eta adorea jaso ahal izan zezaten. Ondorengo ikustaldietan, gutunetan eta telefono deietan geureganatu zizkiguten. Milesker!

Gauzak horrela, gure Euskal Herriratzea eskatzen jarraitzen dugu: legezkoa delako, bidezkoa delako, gure senide eta hurkoek pairatzen duten zigor erantsiari amaiera eman behar zaiolako, bakea eta askatasunaren bidean urrats erraldoia izango delako.

Eta bereziki eskatzen dugu larri gaixo dauden gure burkideak askatuak izan daitezen. Otsailaren amaiera aldean erabakiko du Frantziako tribunal batek oso larri dagoen Lorentxa Guimon Kolektiboko bozeramalearen askatasuna.

Horren karietarat, EPPK-ko kideok otsailaren 15etik 20ra bitartean hainbat ekimen burutuko dugu gaixo larri dauden presoen askatasuna eskatzeko. Kartzela bakoitzeko batzarrak erabakiko du zer nolako ekimenak burutu aste horren barruan (itxialdi, bazka-errefusa, propaganda ekimen, planto informatiboak…), otsailaren 20an, larunbata, guztiok barau egingo dugularik.

Denon artean lortuko dugu!
Euskal Herria bihotzean,
Euskal presoak Euskal Herrira!
Amnistia!
Autodeterminazioa!

EPPK

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
Euskal Herria bihotzean, 2016ko urtarrila

17 thoughts on “EPPK-ren agiria euskal jendarteari

  1. Gure kide ohi batzuen ibilbide tristea adibidetzat jarriz,damutzea eskatzen zaigu,ez garela damutuko jakinda; kideak sala ditzagun eskatzen zaigu, ez ditugula salatuko jakinda
    ……………………………………………………….
    …………………………………………………………
    ¡AMNISTIA!
    ¡AUTODETERMINAZIOA!

  2. He intentado aguantarme pero no puedo… Igual soy yo… pero tengo la sensación de que este comunicado del EPPK no está teniendo la misma repercusión que las declaraciones realizadas por 6 presxs hace un par de meses en el juicio de París donde afirmaban que se estaba intentando romper el Kolektibo. Que este comunicado, que sí esta firmado por el EPPK, no merece una editorial en el Gara… a diferencia de las declaraciones realizadas en el juicio de París que sí, pese a que no tenían nada que ver con el kolektibo. Que Naiz ha valorado que este comunicado, firmado por el EPPK, no tiene la misma importancia que las declaraciones realizadas por seis presxs en el juicio de París… ya que en esa ocasión el periódico digital sí promociono la noticia… osea… que pago al Facebook para que la noticia saliera constantemente a modo anuncio.

    Un poco harta de los políticos…

    • Pues yo lo leí como primera noticia de Gara digital.
      Bueno,igual sólo era así en mi ordenador.

  3. Me extrañaba a mi que el eppk perdiera los papeles de una manera tan gruesa como lo acaecido en paris. Era necesario hacer publico, como ahora, que el comunicado era una iniciativa personal e individual. A propia cuenta y riesgo de sus autores.

    El problema es que si fue recibido con alegria por ejemplo por el gara que lo utilizo manipulativamente haciendo creer que era la voz del EPPK y lanzar una fatwa a favor de la faccion que representa y contra todo atisbo de discrepancia hacia los postulados del lider supremo.

  4. Aupa!

    Alguien seria tan amable de traducir el comunicado para lxs solidarixs que somos de otras naciones?

    Eskerrik asko!

    • Aupa JGarai!

      Ez dezu ondo ulertu ezezagunak idatzi duena. Facebooken “promozionatzeaz” (ez dakit nola den euskeraz) dabil, hau da, Facebooki dirua ordaintzeaz albistea gehiago zabal dadin.

      Ondo izan!

  5. Los de ATA tendrian que hacer una profunda reflexion sobre lo que dice el EPPK, no se, pero el hecho de que el comunicado destaque las movilizaciones de Ernai,,Sare y Bagoaz y no haga mencion alguna de las de ATA, es algo que deja mas que en evidencia que este colectivo no ve con buenos ojos el camino emprendido por estos, es algo a lo que tendrian que prestar mas atencion, si es que quieren aportar algo en positivo para la lucha por l@s pres@s.Por ell@s pero sobre todo con ell@s…

  6. ba ni ezker abertzaleko militantea naiz, ezker abertzaleko antolakundeetan militatzen dut. Eta begi onez ikusi nuen Pariseko epaiketan eppk eta ETA ko sei kidek egindako irakurketa. Baita orain EPPK-k publiko egin duen agiria.

    Marra gorriak ez dira aldatu, eta orain arte bezala aldarrikatzen dira. Kolektiboaren aniztasuna aldarrikatzen da, beti egin izan den modura eta errealitateari helduz, eta EPPK ezker abertzaearen baitan kokatzen dela dio, ere estrategia orokorrarekin bat eginez, beti izan den bezala.

    Harrigarria zait batzuk eta besteek “niri arrazoia” ematen dit irakurri nahi izatea agirian, bertan jasotzen dena egoeraren analisia, 2013tik hartutako bidean segitzeko asmoa (adi, batzuk irteera indibidual bezala saldu nahi dutenak ekinbidea desitxuratzeko, eskabide indibidualak irteera kolektiboa erdiesteko dela jakin beharko lukete- edo dakite ez zaie esatea interesatzen-) eta mobilizazioak burutuko dituela iragartzea denean.

    Interpretazio gutxiago arren, zintzotasuna eta borroka.
    Ezker abertzalea zutik eta abian, presoak borrokan gu ere bai!

    jotake!

  7. Komunikatu honetan, Ezker Abertzale ofizialaren aurkako jarrera bezalakorik ikusi nahi dueña, itsu dago.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s