Home

Egia argira

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Gaueko ordu txikiak. Kaleetako isiltasuna. Bat, bi, hiru…hamarnaka polizia autok kalea bete dute. Ate kolpeak. Bat, bi hiru…hamarka polizia etxean bortizki. Bat, bi, hiru orduz mihaketa. Bat, bi hiru..hamarnaka herritarren babes oihuak kaletik. Burua estalita, eskaileretan behera, txakurrez inguraturik…bat, bi, hiru segundu eta auto barrura. Bat, bi, hiru edo gehiago egun inkomunikatuta. Bat, bi, hiru…stop. Egun horietan gertatua ez du egunkari edo telebistak kontatu.

“Etxean eskuak lotu, burua makurrarazi eta autoan sartu ninduten, eta Madrila.” Zenbat testigantza entzun ditugun urte luzeetan Euskal Herrian. Hasiera bat, bukaera bat. Laburpen egokiagorik ez dago, “oso latza izan da”. Latza izan da eta da. Tortura ez baita inkomunikazioa aldia bakarrik, torturak milaka ertz ditu, ziega ilunak baino ertz askoz gehiago. Torturarekiko beldurra eta torturatua izan osteko arrastoa bera ere tortura da. Kolpeak, irainak, jarraipenak, mehatxuak…dena da tortura.

Justizia eta bakea oraindik ez dira diskurso ponposoetatik kalera lurreratu. Otsailaren 13a horren adibide argia da. Torturatuak izan diren kide guztien amorrua eta mina adibide da. Gatazka politikoaren erdi-erdian, Espainiar Gobernu eta bertoko enparauen tresna izan da tortura, da. Autoinkulpazioak, zerrenda beltzen osaketak, kideen kontrako salaketa behartuak. Guztia epaileen ez-ikusi eta babesarekin. Torturatzailea ez da iraindu edo kolpatzen duen polizia soilik. Torturatzailea da tortura babestu eta existitzea posible egiten duten komunikabide manipulatzaile, alderdi politiko eta epaitegietako epaileak. Herri hau benetazko egia idazten hasten denean onartu eta aitortu beharko duzue zuen paper eta ardura gatazka politikoan.

Azken bost urte hauetan erreresioaren gordintasunak beharakada nabarmena izan duela ukaezina da. Atxilotutako militante kopurutik hasi, epaiketen emaitzetatik pasa eta atxiloaldian inkomunikazioa bizi eta torturatuak izateko aukeretaraino baldintza politiko berriak eragina izan du ezbairik gabe.

Hala ere, ezin dezakegu esan errepresioa amaitu denik -ezta gutxiago ere- ez eta egun atxiloaldian inkomunikatu eta tortura izateko arriskua guztiz desagertu denik. Are gutxiago, Herri honetan gertatutakoaren errelatoari dagokion baitaila irabazi dugunik.

Torturaren existentzia bukatzea guztion ardura da. Herri honetako gatazka politikoaren benetako konpobidera begira gu geu izan behar gara gertatutakoren inguruko errelatoa idatziko duena. Otsailak 13tik haratago, egunerokotasunean landu beharreko gaia da, kontzientziak astinduz eta torturaren amaiera eguna heltzeko borrokak piztuz. Ilunetan ez ahazteko, atera dezagun egia argira.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s