Home

DSC_0213

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Askapena

Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra mugimenduak 30 urte darama Brasilen nekazal erreforma aplikatzeko borrokan. Izan ere, Brasilen lurjabe handiek lur eremu asko dituzten bitartean (horietako asko azpierabilita) 120.000 nekazari familiek ez dute lurra lantzeko eta duintasunez bizitzeko. Lurrak banatzeko borroka horretan, etxaldeen okupazioa tresna garrantzitsuena bilakatzen da gobernua presionatzeko nekazal erreforma aurrera eramateko. Konstituzioan bertan jasota badago ere, Estatu-burokrazia eta lurjabe eta nekazal-negozioaren transnazionalekiko konplizitateak kolonialismo portugaldarretik jasotako bidegabekeri hau mantentzea ahalbideratzen du. 2015eko abuztuan Brasilen egondako Askapenaren brigadak aukera izan zuen Mato Grosso do Sul-en garatutako okupazio batean parte hartzeko. Okupazioa nola gauzatzen den eta kanpamendu bat nola eraikitzen den lehenengo pertsonan bizitzeaz gain, MSTren barne antolaketa eta herri boterearen adierazpen argia ezagutzeko aukera izan zuten brigadistek. Bideo honetan Brasilgo okupazioen testuingurua eta MSTren borroka azaltzen da, baita Saco do Céu etxaldearen okupazioaren garapena ere, brigadistek beraiek hartutako irudi eta grabazioekin.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s