Home

14-11-17fosforo-w

Ikasle Abertzaleak, Ernai , LAB

Ikasle prekarioak gazte prekarizatuak izatera garamatza eta hortaz langile prekario izatera. Zentzu horretan, prekarietatearen aurkako borroka horretan indarrak elkartu ditugu LAB eta Ernairekin. Lanbide Heziketako ikasleok bortizki pairatzen ditugu prekarietate prozesu horren zapalkuntzak. Patronalaren interesak asetzeko gutako askoren hezkuntza eta praktikaldiak prekarizatzen dituzte, ikasle kritiko, sumiso eta sistema esplotatzaile honen biziraupena bermatzeko tresna bilakatuz.

Eskaintzen zaigun lana aldibaterakoa eta prekarioa da, askotan lan kontraturik gabe eta soldata miserableekin. Egoera honi buelta emateko langile, gazte zein ikasleon arteko aliantza ezinbestekoa da.  LABek konpromiso argia adierazi du, Euskal Herriko Lantokietara praktikak egitera sartuko garen ikasleoi begira harrera protokolo bat martxan jartzera. LABeko delegatuak enpresetara sartzen garen ikasleokin harremanetan jarri eta praktikaldiak ikasleak esplotatzeko erabili izanaren kasuak salatzeko konpromisoa agertu dute gainera.

  • Lanpostu desberdinetan formazio integrala jasotzea. Praktikaldiak hezkuntza prozesuaren parte dira eta ez enpresetan lanpostuak gurekin kubritzeko aitzakia. Ikasteko eta gure formazioan sakontzeko egin behar ditugu praktikak, beraz lantokian gure rotazioa eman behar da lanpostu desberdinak ezagutu eta hauetan trebatzeko. Eta noski, gure praktikaldiak ezin dira izan enpresek egin beharreko kontratazio berriak aurreztu eta gurekin betetzeko.
  • Gure praktikak ezin zaizkigu koste bilakatu. Horregatik, praktika garaietan egin beharreko bidaiak eta lanpostuaren erruz etxetik kanpo bazkaltzeko egoerari erantzun behar zaio. Hau da, bidaia eta dieten ordainketa ezin dira ikasleon gain geratu.
  • Esan bezala praktikaldia hezkuntza prozesuaren baitan ulertzen dugu. Honek ez du kentzen lantokiko beste langile bat bezala produzitzen ez dugunik eta soldatarik izango ez badugu ere, gure lan orduak segurtasun sozialean kotizatu behar dira.

Ikasleok ere, zeresan handia daukagu, eta esango dugu. Egoeraz nazkatuak gaude: nazkatuak gaude praktiketan gure hizkuntza ez errespetatzeaz, ezer ez ikasteaz, gure eskubideak ez bermatzeaz…

Gainera, mobilizatzeko deia egiten diogu ikasleria osoari, esplotazioaren aurrean eta aipatutako aldarrikapenen baitan. Honetarako aukera paregabea izango dugu, Martxoaren 17an Ikasle Abertzaleok burutuko dugun baterajotze nazionalean, kaleak hartu eta gure aldarriak ozen oihukatzeko. Ezin ahaztu dezakegun beste data bat, langile klasearen nazioarteko eguna izango da, Lanbide Heziketetako ikasleon inflexio puntua.

Beraz antolatzeko deia egiten diegu Lanbide Heziketako ikasleei, prekarietatearekin amaitzeko patronalaren menpeko izatetik burujabe izatera salto eginez. Martxoaren 17an Lanbide Hezikatako prekarietatearekin amaitzeko ere altxatuko baikara.

Enpresen zerrenda beltza osatzera goaz

Enpresa beltzen zerrenda osatzera goaz: iragartzen dugu, ikasleon hitza kontutan hartzeko, aurten praktikaldietan egongo den ikasle orok, eskuragarri izango duela formulario bat, honela, ikasleok praktiketako enpresak ebaluatzeko aukera izanik.

Bertan, ikasleok formazio helburuak bete ditugun, segurtasun neurriak bermatu dizkiguten, praktikak euskaraz garatzeko eskubidea izan dugun, garraioa eta dietak ordaindu dizkiguten.. jasoko da. Helburua, praktikaldiak burutzen ditugun lantokien jarrera baloratzea izando da, gerora zerrenda beltzak eta zerrenda gorriak egiteko. Gure lan eskubideak urratzen dituzten enpresak identifikatu nahi ditugu, zein eskubide urratzen dituzten eta aldarrikatzen ditugun neurriak errespetatzen dituzten ala ez jakiteko.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s