Home

HerriUni2016

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Jaikialdia kolektiboa ( Gasteizko Kanpuseko Ikasle Abertzaleak, Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea(GUET) , Naturarekin 1, Euskara Taldeak, IBEF-eko Asanblada, HaraBa! proeiktu komunikatiboa)

Gaurko honetan Otsailak 22,23,24 eta 25ean Gasteizko Kanpusean egingo den herri unibertsitatea aurkezten dugu. Bigarren urtez jarraian, aurreko kurtsoan hasiera eman genion formakuntza kritikoko jardunaldiakk antolatu ditugu, nora bide politiko bat marraztuz eta zentzu taktikoa emanez. Horrela, lau egunetan zehar sistema kapitalistari kritikoak diren hezkuntza ereduak proposatuko ditugu, ulertuta sistema elikatzeko hezkuntza oinarrizko elementuetako bat dela. Hala ere, hezkuntza eredu alternatiboak egituratzeko orduan sistema kapitalistaren eta bertan unibertsitateak jokatzen duen paperaren inguruko kritika teoriko sakon bati ekin behar diogu, ondoren egungo ereduarekiko erradilkaki ezberdinak izango diren proiektuak sortzeari begira.

Aurtengo herri unibertsitatean, hezkuntza kapitalista aztertzea eta makina sortzaile den eredu honekiko aterabideak ematen saiatuko gara, horretarako bertaratzen direnen arteko eztabaida eta elkar-elikatzea sustatuz. Ez dugu beste behin ere azaleko irakurketekin geratu nahi, baizik eta ahalik modu sakonenean sistema kapitalista aztertzea, orain arte bideorrian izan ditugun proiektu politikoak zalantzan jarriz. Hezkuntzako eztabaidetaz gain (zentralitatea izango dutenak) Euskal Herriko nazio eraikuntzari begirako (hau da, Euskal Herrian egitura propioak sortzea) gaiak ere landuko dira hitzaldi ezberdinen bitartez, mahai gainean jartzea ezinbesteko iruditu zaizkigun gaiekin: Kartzelen abolizioa, poliziaren desagerpena… Honekin ez dugu dogma edo bideorri zurrun bat eraiki nahi, baizik eta nahiko ezkutuan geratzen ari diren funtsezko gaiak azalera ateratzea. Ulertzen dugunez hezkuntza osotasun baten parte dela, hau da, sistema oso baten adar ez isolatu bat, ongi iruditzen zaigu gure bizi guztia betetzen duen munstro honen logikatik kanpo funtzionatu ahal duten nazio eraikuntzako gaiekin batera lantzea. Eduki hauez gain, tailer praktikoak ere izango ditugu, besteak beste genero desobedientzia edota okupazioa landuz.

Metodologiari dagokionean, hitzaldi zein mahai-inguru formatuan landuko dira aurtengo herri unibertsitateko eduki gehienak. Bertan eztabaidei ateak irekitzea eta jarrera autoritarioekin bukatzea izango dugu izpide. Hitzaldi zein mahai-inguruez gain, poesia, jolas edota lehen aipaturiko tailerrek ere izango dute lekua, etengabeko sormenari bide emanez.

Aurrez aipatu dugun bezala, lau egunetan bereiztuko dugu herri unibertsitatea, jarraikortasun bat ematen saiatuz landuko diren edukiei:

  • Horrela, lehen egunean (astelehena) fakultateka lantzen ditugun edukiak kritikatuko ditugu (merkantziak sortzera bideratutako espezializazioa), fakultate bakoitzean alternatibak planteatuz ,egungo ereduaren kritikatik abiatuta.
  • Astearte goizean hezkuntza ikuspegi ezberdinetatik nola egituratu nahi dugun irudikatzen saiatuko gara lehenik(feminismoa, euskara, pentsamendu kritikoa eta naturarekin harremana), ondoren etxebizitza eta lan-asalariatuaren, balio abstraktuaren eta denbora abstraktuaren kritikan sakontzeko, zertarako “hezitzen” gaituzten ahalik eta integraltasun handienarekin azalduz. Behin hezkuntzaren kritika teorikoan sakonduta, eta goizari amaiera emateko, “barbarie” honekin konfrontatzeko borroka moldeen eztabaidan sartuko gara, borroka defentsibo zein ofentsiboak zertarako erabili ditzakegun eztabaidatuz (guda antikapitalista historiko ezberdinak azaltzen saiatuz). Arratsaldean Nazio Eraikuntzako gai ezberdinak jorratuko ditugu, herri mugimenduaren bilakaera zein egungo egoera, Euskal Herrian autonomia komunalaren proiektua, herri milizien esperientziak eta kartzelaren aurkako diskurtso zein alternatibak landuz.
  • Asteazken goizean hezkuntza eredu ezberdinetan sakontzen jarraituko dugu, lehenik eta behin ikas-baldintzen, edukien eta metologien inguruan modu berezituan eztabaidatuz. Ondoren, sistemaren parte diren zein kapitalismotik at modu autonomoan funtzionatzen duten proiektuak alderatuko ditugu, EHU edota BiziToki bezalako proiektu kontrajarriak ikusiz eta euren arteko talkak agerian utziz. Herri bazkaria izango dugu ondoren, Euskal Herrian ekoiztutako produktuekin egina, eta honen ostean jolasak izanen ditugu. Arratsaldean tailer ezberdinak aurkituko ditugu, espetxeen inguruko poesia musikatua edota xamurtasun tailerrak gauean. Asteazkena izango da ITXIALDIA burutuko den egun bakarra, letretan izango dena. Gauean, Martxoaren 17ra bitarte burutuko den Borroka Hilabetea aurteztuko dugu.
  • Amaitzeko, ostegun goizean (ez baitigute gure unibertsitatean 9:00 baino beranduago arte zakuekin egoten uzten) mobilizazio defentsiboa burutuko dugu kanpusetik, ikasleriaren zati oso handi batek sinatu dituen eta erregimen faxista batean soilik bermatuta ez dauden ikasle aldarrikapenak eskuratzera begira. Nahiz eta mobilizazio hau oinarrizko eskubideen defentsan kokatzen dugun, sakoneko irakurketa baten beharra agerikoa iruditzen zaigu, aldarrikapen hauek errektoreordeak sinatzea lortuta ere hezkuntza desnormalizatzen jarraitzearen aldeko apustua eginez eta borroka foko ezberdinak sortzeko hautua eginaz.

Aurtengo herri unibertsitatearekin, ikasleria kritikoa sortzeko baliabideak eskaitzen jarraitzea dugu helburu nagusitzat, sistematik at egongo den logika batean kokatzeko otsailaren 22,23,24 eta 25 ean Gasteizko Kanpusera gerturatzen den edozein pertsona. Bestetik, ikasle mugimendua saretu eta norabidetze bat ematea ere helburuen artean kokatu dugu, norbanako zein kolektiboei herri unibertsitatearen sorreran parte aktibo izateko aukera emanez. Honez gain, kontsumismo konpultsiboari uko egin eta hau sustatzen duten entitate handiei baliabideak kendu eta ikasleriaren mesedetara jartzeko apustua egiten dugu, bertako produktuak sustatzearekin batera (merkatuaren logikatik kanpo ahal den neurrian).

Herri Unibertsitatea sistema kapitalistarekin eta honen aparatu guztiekin ( Estatu Espainiarra, edozein entitate kapitalista, EHU…) konfrontatzeko beste tresna bat bezala ulertzen dugu, eredu herritar eta autogestionario bat sustatuz eta era berean eguneroko miseriarekin zuzenean talka eginaz. Gure eredu propioa eraikitzearekin batera, independentzia, sozialismoa eta feminismoa ardatz izango dituena, ulertu behar dugu nahitaezkoa dela zapalkuntzak eragiten dituzten edozein subjekturen aurka borroka aktiboa martxan jartzea, baita gure buruaren eta orain arte asko hausnartu gabe eduki ditugun proiektu eta estrategien aurka ere beharrezkoa izan ezkero. Borroka dialektikoa da gurea, etengabeko hausnarketan eta superazioan oinarritutakoa.

Besterik gabe, espero dugu Otsailaren 22,23,24 eta 25 ean gure etsaiaren etxean elkar ikustea, eta hauei espazioa kentzen hastea gure proiektu propioa egituratzearekin batera.

Gora ikasleria kritikoa!

Borroka da bide bakarra!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s