Home

indice

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Jesús María Mendinueta Flores, Fernando Lizeaga Azkue, Angel Erdozia Larraza eta Jalone Beaskoetxea Moreno, Errepresalitu ohien asanblada-ren izenean

Urtarrilaren 27an errepresaliatu ohien izenean egindako prentsaurrekoan, argi utzi genuen biltzeko eta militantzia aktiboa egiteko asmoa genuela, garai batean egin genuen bezala, gure herriaren askatasun nazionala eta estatu sozialista bat eraikitzea helburu.

Komunikatu honen arrazoia amnistiaren aldeko militante bati egindako eraso bat da. Honengatik, jarraian azalduko duguna argi uztea oso garrantzitsua iruditzen zaigu.

Batetik, erabat babesten dugu amnistiaren aldeko eta errepresioaren kontrako mugimenduak, baita mugimendu horren erabateko amnistiaren alde, eta gure herriak jasandako errepresioaren kontrako ekintzak, non guk aktiboki hartzen dugun parte.

Lotsagarria iruditzen zaigu amnistia bezalako funtsezko aldarrikapen bat argudiatu behar izatea, guk ezagututako ezkerrarentzat hain funtsezkoa zen hori. Gure iritziz, argudiatzekotan, amnistia osoa alde batera utzi duen horrek eman behar lituzke azalpenak, eta ez guk.

Honen harira, gogora ekarri nahi dizuegu duela gutxi EPPK-k aipatu zuela gure lurraldearen askatasunaren alde borrokatzen zuten mugimendu popularren bat-egitea. Erabat ados gaude.

Amnistia eskatzea ez al da espetxeen trasferentzia eskatzea bezain zilegi?
Guk baiez uste dugu, baina, hala ere, gainontzekoen erabakiak onartu eta errespetatu egiten ditugu, haien sustatzaileen garapenean inongo eraginik izan gabe. Honenbestez, guk ematen diegun errespetu berbera exijitzen dugu, egiazkotasuna dugula eta gure bidean aurrera egiteko arrazoiak baditugula uste baitugu, besteekin adostasunak eta desadostasun batzuk izan arren.

Askotan, gehiegitan izan da epaitua amnistiaren aldeko mugimendua ezker abertzalearen, EPPK-ren, ETA-ren, eszisio posible baten sustatzaileen, eta beste haimaikaren aurkako mugimendu bezala, eta uste hau itzaltzera, gezurtatzera gatoz.

Honen adibide da duela gutxi Iñaki Egaña historialariak esan zuena, partiduarena soilik den eta amnistiaren aldeko mugienduaren eta EPPK-ren arteko komunikazioa galarazi duen GARA egunkaria erabiliz. Izan ere, egunkariak jakinarazi ez zuen bezala, errepresioaren biktima diren horien alde gaude, eta beraien alde egingo dugu ahal dugun guztiarekin. Beti borrokatuko dugu errepresioaren biktimen alde, ETA-ren su-etenaren ondorengo egoera politiko honen aurrean, eta Sortu-k egindako eskakizunen aurrean hartzen dituzten erabakiak hartzen dituztela. Gure iritziz, errepresioaren biktima guztiek gure babes osoa merezi dute, etsaiaren aurrean babesa emango dion eta hartu beharreko erabakiak hartzearen karga arinduko dion norbait.

Zenbaitetan gertatu bada ere, ez dugu onartuko, ezker abertzaletik kanpoko norbait izateagatik jendea gutxiestea, babeserako eskubidea ukatzea eta hauen mugimenduak manipulatzea, inondik inora.

Amnistiaren aldeko mugimendu popularrak ez du inoiz EPPK-n eszisio bat gertatzea helburu izan, ez baitira EPPK-ko kideak izan ETA-ren kontra joan direnak, nahi duenarentzat eskuragarri dagoen literatur lan berri batean egiazta daitekeen bezala.

Aurrera eramaten saiatzen ari garen hori da ezker abertzalearengandik banatzen gaituena, zeinak, dirudienez, benetazkotasun ziurtargiriak banantzen dituen.

Gure legitimotasuna zalantzan jartzen duen edozeinekin eseri eta eztabaidatzeko prest gaude, baina ez dugu azken egunetako manipulazio hau onartuko. Manipulazio honek beldurra du atzean, egungo sistema neoliberalak irentsi duen jendearen beldurra da, gure herria zapaltzen duten egituretan parte hartzen duen jendearen manipulazio, irain, eta gezurrak dira. Azken batean, amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimendu bakar honen sugarra itzaltzen saiatzen ari direnen epai ustelak dira.

Hau guztia azaldu ondoren, Otsailaren 6an amnistiaren aldeko militante batek jasandako erasoa salatu nahi dugu. Donostiako Ikatz kalean gertatu zen eraso hau eraso faxista bat izan zen, egun Euskan Herrian bizi den torturaren eta errepresioaren arduradunekin zenbaitek duten harremana ezkutatzeko eraso bat.

Kezkaturik gaude borroka armatua berrartzera gaudela leporatzen gaituzten salaketekin, egindako bileretan ez baita honelakorik inoiz gertatu ezta proposatu.

Sortuko buruetako batek behin eta berriro esan bazuen ere biolentziaren bidetik joko balitz, borrokara batzeko prest zeudela, argi ikusi da gezurretan zebilela, honen kideak baitira etengabe, eta gure ahotan guk esan ez ditugunak jarriz erasotzen gaituztenak.

Begibistakoa iruditzen zaigu gure segurtasun fisikoa eta etikoa babestea, baita duela 50 urte hartutako konpromezuekiko koherente izatea ere.

Disidentzia jasaten ez duen horrek arazo bat dauka bere buruarekin. Izan ere, ez bada partiduaren agindu ofizialen aurrean alternatiba bat garatzea eta proposatzea baimentzen, arazoa partiduak berak eta bertako kideek daukazue, ez guk.

Bileratan elkartuz egiten dugu lan, eta gure lan egiteko moduan ez dago inposaketentzat lekurik, ezta egongo ere, eta horrela jarraitzeko asmoa dugu, interes nazionala norbanakoaren interesaren gainetik jartzen duenarekin biltzen jarraituko dugu, eta zapaltzen, zigortzen, epaitzen gaituen sistemaren kontra borrokatzen. Gure borrokan kide genituen horiek xurgatzen dituen eta esklabu bihurtzen gaituen sistemaren kontra egiten jarraituko dugu.

GORA EUSKAL HERRI ASKE ETA SOZIALISTA!

AMNISTIA OSOA!

Carta abierta a la militancia de la Izquierda Abertzale 

Errepresalitu ohien asanblada

El pasado día 27 de Enero hacíamos pública una nota de prensa bajo el nombre de Asamblea de ex represaliados vascos en la que comunicábamos nuestra intención de agruparnos y militar de manera activa por la consecución de los objetivos que un día nos llevaron a la lucha por la liberación nacional de nuestro pueblo y la construcción de un estado socialista.

Era una reafirmación en nuestras reivindicaciones y un anuncio de estructuración que seguimos gestando.

Ha sido una agresión a un militante pro amnistía la que fuerza esta nueva nota informativa en la que creemos necesario indicar lo siguiente;

Que el movimiento pro amnistía y contra la represion goza de todo nuestro respaldo y apoyo en sus reivindicaciones y actividades enfocadas a la consecución de una amnistía total y el cese de toda forma represiva contra nuestro pueblo y en el que participamos de manera activa en los últimos tiempos.

Que nos parece ridículo tener que justificar una reivindicación como la amnistía, algo tan propio dentro de la izquierda que nosotr@s hemos conocido, que a nuestro entender el que tiene que dar explicaciones es el que la ha abandonado.

Hace no muchos días el EPPK citaba la confluencia de distintas sensibilidades dentro de los movimientos populares que luchan por la liberación de nuestra tierra y compartimos el diagnostico.

Es más legitimo pedir la transferencia de instituciones penitenciarias que exigir la amnistía?. No lo creemos así pero aceptamos las decisiones ajenas con el respeto que nos merecen y no condicionamos en absoluto el desarrollo que le den sus promotores.

Exigimos el mismo respeto porque consideramos que tenemos legitimidad y conocimiento de causa suficientes para llevar adelante nuestro camino coincidente con otros en algunos momentos y discrepante en otros.

Ya en demasiadas ocasiones se ha señalado al movimiento pro amnistia como una fuerza de choque contra la izquierda abertzale, contra el EPPK,contra la organización ETA…promotores de una posible escisión….. Lo dijo hace poco Iñaki Egaña ,curiosamente historiador , desde las páginas de un medio que parece exclusivo del partido y que ha evitado poner en conocimiento del propio EPPK nuestra disposición a apoyar en la medida de nuestras posibilidades a todos y cada uno de los afectados por la represión ,sea cual sea la decisión que tomen ante los retos a los que se van a tener que enfrentar en la nueva situación política creada tras el cese de la actividad de ETA y los requerimientos expresados por Sortu hace apenas unos días.

El movimiento popular pro amnistia no ha ido jamás buscando una escisión en el EPPK.
No ha sido ninguno de sus miembros el que ha ido contra ETA como se puede comprobar en una reciente obra literaria disponible para todo el que lo desee.

¿Es que no se merecen nuestro apoyo incondicional?

¿ No puede aligerarles la carga recibida el saber que de cualquiera de los modos no van estar solos frente al enemigo?

Se han dado ya casos en los que al considerar a ciertas personas fuera de la izquierda abertzale se les ha negado la asistencia letrada, se les ha ninguneado y además se manipulan sus movimientos. No lo vamos a consentir.

Es lo que estamos intentando gestar lo que quiere separar nuestra trayectoria de la actualmente definida como la izquierda abertzale, la que reparte certificados de autenticidad.

Si alguien piensa que no tenemos legitimidad para hacerlo estamos dispuestos a sentarnos y discutirlo, pero no nos parece correcto manipular como se está haciendo. Es esto la evidencia del vertigo que sufren algunos al verse reflejados como algo ya asimilado por el sistema neoliberal en el que se ven inmersos formando parte de las estructuras que han reprimido a este pueblo durante años y que intentan apagar la llama de la lucha que el movimiento pro amnistia y contra la represion abandera en solitario a dia de hoy.

El ataque contra un militante del movimiento pro amnistia el pasado dia 6 de febrero en la calle Ikatza de Donostia es una accion fascista y cobarde que viene a sumarse a lo que ya empieza a parecer una consigna dada por algunos en el intento despreciable de querer tapar su convivencia actual con responsables directos e indirectos de la tortura y la represión contra Euskal Herria.

Empieza a ser ya preocupante la cantidad de veces que asoma el dedo acusador que señala unos anhelos de retomar la lucha armada que no hemos visto en ninguna de nuestras asambleas. Un alto cargo de Sortu ha dicho en varias ocasiones que si alguien retomaría el camino de la violencia ellos estarían enfrente pero ha mentido en la medida en que sus propios militantes nos han agredido ya en demasiadas ocasiones.

Nos parece obvio el derecho que tenemos todos a salvaguardar nuestra integridad física, ética…..así como a ser coherentes con los compromisos que adquirimos hace en algunos casos mas de 50 años.

Si hay quien que no soporta la disidencia tiene un serio problema en si mismo. Si no se permite desarrollar una alternativa a los dictados oficiales del partido el problema lo tienen sus afiliados no nosotros.

Nos regimos por la asamblea y no entendemos de directrices impuestas, es nuestro camino y así vamos a seguir, aglutinando a todos los que priorizan el interés nacional al personal luchando contra el sistema que entendemos ha absorbido a muchos de nuestros compañeros de lucha hasta hace unos años y sigue manteniéndonos esclavos de su voluntad.

GORA EUSKAL HERRI ASKE ETA SOZIALISTA

AMNISTIA OSOA

24 thoughts on “[Eusk/Cast] Gutun irekia ezker abertzaleko militantziari

  1. Gutun honen edukian sartzeko asmorik gabe eta amnistiaren aldarrikapenarekin bat egiten dudala esanda (naiz eta estrategia eta taktiken eztabaida egin behar dela pentsatu), Donostiako Ikatz kalean ustez erasotua izan den zuen militantearen harira hainbat argipen egin nahiko nituzke:
    1- Egia da Sortuko militante batek kolpe bat eman ziola gaztetxo bati (16/17 urtekoa). Kolpea eztabaida sutsu batean gertatu zen, aurrez elkarri bultzakada modukoak eginez.
    2.- Egia da gaztetxoa amnistiaren aldeko mugimenduarekin atxekimendua adierazi izan duela.
    3.- Egia da, eta ez da gutunean aipatzen, Sortuko militantea kolpea eman orduko damutu eta barkamena eskatu ziola gaztetxoari eta hurrengo egunetan Sortuko egiturari, bere ardurak mahai gainean jarriz.
    4.- Egia da gertaera onartezina dela, gaztetxoaren adina kontutan izanil batez ere. Eta horrela kontsideratu du Sortuk zein inplikatu berak ere hasieratik bertatik.
    5.- Egia da ere, eta aipatu beharra dago, gertaera goizaldean izan zela eta bi inplikatuak edanda zeudela.
    6.- Egia da gatazka ez zela izan amnistiaren gaiarengatik izan, inolaz ere, jarrera txarren ondorioa baizik. Ez dut uste zehaztasunak hemen jarri behar direnik.
    7.- Gezurra da, ordea, eraso faszista izan zela. Gaizki egon zen, arbuiagarria izan zen eta dagokion lekuan tratatu da, eta batez ere gaztetxoarekin konpondu da, baina erabat injustua eta lekuz kanpo dago eraso gisa hartzea, are gutxiago faszista.

    Ez dakit nork eman dizuen informazioa baina bistakoa da manipulatzeko asmo nabarmena zuela, gauza askoz sinpleagoa izan baitzen.
    Ez dut ulertzen nola egin daitekeen horrelako diskurtsio alarmista bertsio manipulatu batean oinarrituta. Niretzako gertaerak larritasuna du baina ez gaztetxoaren balizko militantziagatik, zerikusirik izan ez duena gertaerarekin, bere adinarekin baizik.
    Agian zuek esandakoak gertatu izan dira noizbait eta nonbait baina ez Donostiako Ikatz kalean.
    Ez duzue nire iritzia sinistu beharrik, Ikatzera joan eta inplikatuakin hitzegin dezakezue egia jakiteko. Eta gauzak ez badira zuek esan bezala, zuen gutun alarmista zuzentzeko.

    • Aupa,

      Hasieratik planteatu dezute gaizki arazo hau, ez da arazo pertsonala izan, politikoa baizik. Alor pertsonala ez da alor politikotik separatua dagoen gauza metafisiko bat, inondik inora faktore garrantzitsua da, askotan determinantea. Larunbat horretan eztabaida bat baina gehiago egon ziren, eztabaida horren funtsa Amnistiaren Aldeko militante hori txibatoa dela esatetik hasi zen, bizkarrera esan diren beste mila gauza bezela.
      Eztabaia horretan ere, batzuen ustez “garaiz kanpo” dagoen pintada baten ondorioz sortu ziren “arazoak” ere zeuden, non kalea monopolizatzen saiatu ziren zer jarri eta zer ez erabakiko balute bezela. Honen erroa, guzti honen erroa, ENAM-en baitan sortutako “barne” kontraesanen ondorio den AAM-aren sorreragatik. Eta ez sektarismoak (portzierto, hau ez da kuantitatiboki neurtzen, kualitatiboki baizik…) , ez dena kontrolatu nahiak ez diete mugimendu honen aurka egin diren proganada kanpainak (gogoratu Sorturen panfletoa den Gara/Naiz-eko editorialak besteak beste) etabarrak justifikatzen.

      Egia da barkamena eskatu zela eta erasoa egin zuena damuturik zegoela, oso. Horrek ez du kentzen moralismo kristauan erori eta barkatu behar degunik, erasoa egindago dago, punto.

      Besterik gabe, ondo izan.

      • Deigarria ere da oso nola El Correok espazio berdina ematen dion gertaera honi eta larunbatean espetxe guztietara egindako martxei. Zuen panfletoa ote?

        • Aupa,

          Deigarria da, bai; denok dakigu zer nahi duten. Horrek ez du batasunaren dogman erori behar garenik esan nahi, inondik inora. Bastante nazkatuta nago argumentu bera behin eta berriro erabiltzen dezutenean, Brian Curryn, “berifikatzaile internazionalak” eta inperialismoaren gainontzeko txakur guztiek bake prozesua zein Oraingo Ezker Abertzalearen estrategia berria ontzat ematen dutenean aldiz ixil-ixilik gelditzen baitzerate, baina lasai, zuek zuenera.

          Soto jaunak argi eta garbi utzi zuen haien ildo editoriala zein zen, nola jarri zen AAM-k Parisekoaren harira argitaratutako albistea, 28ko manian titularra zifra jartzea, iritzi artikulu gehienen nondik norakoak etabar etabar etabar.

          Portzierto, asko laguntzen du ia guztia gazteleraz duen “egunkari” batek berreuskalduntze prozesuan.

  2. Ez da moralismo kristau kontua, egia zer den eta zer gezurra baizik, erdi egi interesatuak gezur gisa kontsideratuz. Gainera gaizki egindakoak onartzea baina jarrera duinagorik okurritzen?

    Eta ez da zuek barkatze kontua, hori zuek ikusiko duzue, baina guztiz egia ez den mezu bat zabaltzea ez da zuzena.

    Ziur nago zer leporatu baduzuela hainbat pertsonei, eta ziur nago ere hainbat pertsonek ere badutela zuei zer leporatu.
    Baina zuk ondo dakizu, Unai, gertatu zena goizaldeko beroaldi zentzugabeko bat izan zela. Salagarria bai, baina bere neurrian.
    Ondo dakizu Sortun eta ezker abertzalean orohar, ez dela babesten jarrera hori, zuekin ados egon edo ez.
    Nik horrelako komunikatuak ez ditut ulertzen, arazoak inoiz ez baitira konpondu horrela.

    Ez dut uste arazorik izango duzuenik Parte zaharreko Sortuko arduradunekin bildu eta hainbat gai eta jarrera adosteko. Baina horretarako nahi izatea behar da.

    Ondo izan zu ere, benetan.

    • Zergatik hartu kontuan hainbeste azalpen izkutatzen dituen gutun bat?
      Hau bezalako milaka borrokatxo izan dira orain arte eta ez dute Munduko III Gerra sortu.

      • Bilbon adibidez, bat baino gehiago. Eta “biktima” beste aldekoa izan da. Eta inork ez du horrelako negarrik egin. Gauza hauek, tamalez, gauetan gertatu izan dira, gertatzen dira eta gertatuko dira. Ez da gaur eguneko kontua. Antolakunde politiko batek honelako garrantzi ematea eta El Correore laguntza izatea bada berritasuna.

        • Aupa Mario, zer esan nahi duzu AAM-ak El Correoren laguntza duela komentatzen duzunean?akaso agerian utzi gura duzu AAM kideak txakurrak direla? Vocentorentzat lan egiten dutela?
          Holan bada arazo larria daukazu buruan edo agian nahita egiten duzu kide hauen kontrako erasoak bultzatzeko,dena den joku zikina zeurea.
          Ta bestaldetik….Bilbon “ezker” abertzale “ofizialaren” ze kide izan da erasotuta edo kolpatuta?
          Nor izan da AAM-ko “biktima”?
          Bilbon gertatu dana kontrakoa izan da, AAM-ko kide bat bai izan dela hirutan mehatxatuta ta ia jipoituta zuetariko batengatik.
          Kalea ez da zeuena ta ez gaituzue inoiz kokilduko, Euskal Herriko txoko guztitan jarraituko dugu lanean.
          JO TA KE AMNISTIA, INDEPENDENTZIA TA SOZIALISMOA LORTU ARTE!!!
          GEUREA DA GARAIPENA!

        • Momentuz eta ditugun datuen arabera besteen inguruko zerrenda beltzak egin dituena Sortu izan da eta antza, PNVri “disidentziari” buruzko informazioa ere pasatu dio. Oso gauza itsusiak egiten ari zarete. Azaldu beharko dituzue.

          • Okerrena da zuen gezurrak sinesten bukatuko duzela. Bejondeizuela. Zelako nibela.
            Dena ez da libre eta dena ez da doan. Haur kuadrila bat ematen dugu.
            Benetan gorroto handia behar da hainbat gauza esateko.

          • Ba nik Sorturen izenaren gainean dianak ikusita ere ikusi ditut Bizkaiko bi herritan. Hauetako batean pintadek ondino diraute. Eta ez da ez ezabatu ez inolako negarrik egin. Are gutxiago adierazpen ofizial bat atera.

            Umeen antzera.

            • Ba aam-ak ta bai errepresaliatu oihen asanbladak beraien izenak ta aurpegiak eman dute, ez esan gezurrik

            • Ta sorturen kontrako pintada hoiek, izatekotan (zalantzan jartzen dut eta), aam-ak sinatu ditu? Ez, ezta? Ta ez dut uste joko horretan sartuko direnik.
              Baina kasu hontan bai ernaiko bai sortukoek mehatzatu ta kolpatu ein dute.

  3. Edanda egoteak ez da “atenuante´´ bat. Edanda zaudenean ez dituzu zure lagunak iraintzen edota zure aitei jotzen(pertsona normala baldin bazara). Edanda dagoen pertsona bere barnean izkutuan dagoen jokabidea agertzen da. Edanda egotea ez da aitzakia. Egia da komunikatua irakurtzean, pentsarazi egiten dizula sortuko eta AAM-ko liskar batetik izan dela… Eta ziur aski liskar horretan sortuko pertsona eta aam-koa ez dutela momentu horretan haiek militatzen duten taldeak ordezkatzen asike ez da hartu behar sortuk aam jo duela bezala…
    JO TA KE AMNISTIA LORTU ARTE!
    GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!!

    • Argudio eza izkutatzeko, txorradekin beti; mozkorren arteko lizkarra, komunetan edota faroleran agertzen diren errotulki pintadak,…
      zuek gara ez duzue irakurriko, baina vocento seguruenik bai, bestela begiratu gaur zein pozik dauden!

      • Erasotua zu bazina agian ez litzaizuke txorrada bat irudituko. Bestetik, ez fijatu hainbeste Vocentok zer ateratzen duen erasotuari berriz ere irain egiteko. Vocentokoei erasotzaileak eman die titularra.
        Bukatzeko, ez da egia mozkorren arteko kontua izan zela. Gaueko ordu txikitan gertatzeak ez du esan nahi eztabaidaren arrazoia mozkorren arteko liskar bat denik. 30 urteko tipo batek 16 urteko bat kolpatu du AAMko kide izateagatik txibato deitu eta gero, eta gainera gehiagotan mehatxatu dute gaztea bere militantziagatik.
        Eta badakizu zer den argudio eza? Vocentok argitaratzen duenaren arabera baloratzea gauzak eta AAMko kiderik gazteenak kolpatzea (antza, nagusiekin ez dira ausartzen).

  4. Euskal Herrian behin baino gehiagotan gertatu dira horrelako gauzak, nik (aspaldi gainera) borrokak eta ukabilkadak ikusi ditut herriko tabernetan, edozein arrazoi dela medio sarrera galarazi zaion jendea, kanporatua izan den jendea, kartelak kendu dira,… baina ez da inoiz horrelako agiri politikorik atera. Zelako maila.

    • Maila zurea. Onartu AAMko kideen aurka egitearen alde zaudela eta utzi aitzakiak bilatzeari. Gazteari argi eta garbi esan diote behin baino gehiagotan Ikatz kalean amnistiaren aldeko kartelik ez jartzeko ondorioak pairatu nahi ez bazituen. Ondo iruditzen zaizu ala ez?

    • Nor demontre zara zu inori sarrera galarazteko? Zu bai daukazula maila itzela.
      Ta nik ez dut esaten izenikik jarri behar duzunik, ezta pentsatu ere, aam-k ez du zuek bezala funtsionatzen izen ta zerrenda beltzekin…
      Dena den, ni bilbotarra naiz ta ez dut inolako arazorik zurekin geratzeko ta honetaz eztabaidatzeko, ni jende guztiarekin debatitzeko ta eztabaidatzeko prest nao,baina ez esan gezurrik ta gero izenen ez ematearren aitzakiarekin egia izkutatu.

  5. Ez dakit zehazki zer gertatu zen salatzen duzuen liskar horren ingurun eta beraz nahiago dut zuhur jokatu eta iritzirik ez eman.

    Baina 40 urte inguru ditugunok eta Ikatz kalea bigarren etxe genuonok nik bezain ondo gogoratuko duzue zer gertatu zen eta ze giro sortu zen duela 20-25. Garai haietan ez zegoen inolako arazorik kalimotxo katxiak bata bestearen atzetik hustutzen bazenituen, oso euskaljatorra zen hori. Baina amigo, geroxeago hain arruntak bilakatu ziren porroak eta speeda erabat galerazita zeuden, inork hautatu ez zituen ortodoxiaren zaintzaileek horrela erabaki baitzuten.
    Zer gertatu zitzaien debeku horri jaramon egin ez zioten gaztetxoei eta porro bat erretzea nahiago zutenei garagardoa edan beharrean? Irainduak izan ziren, zikinduak, taberna “jatorretan” sartzea debekatu zitzaien mehatxupean, jipoituak izan ziren behin baino gehiagotan, oso oso zurrumurru itsusiak eta arriskutsuak zabaldu zituzten hain inguruan, oso, kale hartako giroa erabat gaiztotzea lortu zuten arte itogarria egin arte.

    Auskalo zergatik, baina garai horiek berriro burura etorri zaizkit zuen salaketa irakurri dudanean. Berriro diot, ez dakit ze arraoi gertatu zen, baina osagai guztiak ezagunegiak egiten zaizkit: militante heldu eta “ortodoxo”bat, gaztetxo baten kontra, mehatxuak, kolpeak, abiso mafiosoak “kalean honetan ez gehiago hori egin” …

    Esan beharrik ez dago, gaur egun porroak erretzea eta tiro pare bat hartzea erabat normal ikusten da Ikatzen… Asko itxoin beharko al dugu bakoitzat nahi duen kartela jar dezan nahi duen kalean?

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s