Home

gaz

Topatu

300 gazte bildu dira gaztetxe eta gazte asanbladen topaketan. Alternatiben eta kolektiboen barne funtzionamenduaren inguruan eztabaidatu dute Euskal Herriko txoko desberdinetatik Oñatira gerturatutako gazteak.

Ostiralean eman zioten hasiera topaketari. Alde batetik, Gure kabuz ala hil dokumentalarekin azken hilabeteetan egindako eztabaida birako ondorioak aurkeztu zituzten egileek. Ideia horien inguruan solasteko tartea ere izan zuten bertaratutakoek. Bestetik, hitzaldia eskaini zuten Bilboko Errekalde auzoko OihuK gune autogestionatu feministako kideek.

Hausnarketa saioen ostean, Gasteizko gaztetxekoek Probatu ez duenak ez daki zer den hau dokumentala aurkeztu zuten, eta, hori ikusi ostean, Mor More taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten.

Larunbat goizean ere bi saio paralelo egin dituzte: batean, asanbladen funtzionamendua eta botere harremanak aztertu dituzte Joxemi Zumalabeko lagunek gidatutako tailer baten bidez. Bestean, aldiz, eztabaidatu dute gaztetxeek zein paper jokatzen duten egungo sistemari alternatiba gisa.

Bazkariaren ostean, gune okupatuetako erresistentzia fisikoa, juridikoa eta komunikatiboa landu dute, desalojo batean aurrean nola jokatu ikasteko tartea hartuz. Jarraian, herriko kaleak zeharkatu dituzte manifestazio batean; autogestioaren eta okupazioaren aldeko aldarria izan dute presente uneoro.

Kontzertuarekin eta parrandarekin amaituko dute eguna, eta igande goizeko ideia errepasoarekin emango dute bukatutzat topaketa.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s