Home

indice2

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: GKZ ikasle asanblada

Espazio huts baten berreskuratzea GKZ fakultatean.

Arrazoi ekonomikoengatik denbora luzez hutsik egon den espazio bat hartu du GKZko ikasle asanbladak Leioako UPVko Campuseko GKZ fakultatean ikasleriari espazioa eskaintzeko.

Hona hemen irakurketa:

Agurra/eskerrak

Gela honen okupazioaren eta askapenaren bitartez GKZ fakultatea eraikitzen ari gara; esparru honetako botere harremanak borrokatzen ari gara hauek ikaslegoarentzat mesedegarriak bilakatzeko. Momentu hontatik aurrera adreilu hauen artean hezkuntza kritikoarentzat lekua dago; ikasketa kolektiboa burutu ahalko da; eta eraldaketaren bidean ipiniko dugu ikasleok espazio askatuaren potentzialitate osoa.

Lehen lauhilekoan ikasle mugimenduak burututako galdeketan, ikasleriaren gehiengoak ikasleon eta ikasleontzako espazioaren beharra adierazi zuen. Behar eta nahi hori praktikan ipintzen gaude hemen eta orain.

Espazioaren birmoldaketan ipini beharko dugu indarren zati handia lehen une hauetan, baita unibertsitate esparruko autoritateen erasoak erantzuten. Baina edozein borroka herrikoiak duen norabidea hasieratik presente izan behar dugu. Unibertsitate publikoaren testuinguruan, klase zapaltzaileen hezkuntza sistema eta baloreen aurka jo behar dugu bereziki: lehiakortasunaren aurka eta lankidetzaren alde, patriarkatuaren aurka eta parekidetasunaren alde, jabetza pribatua borrokatuz eta kolektiboa eraikiz.

Ikasle arduratsu eta geldiezinak garen heinean gure ikasketa beharrizanak asetzeko eta eraldaketa nahiak gauzatzeko batu gara GKZ fakultateko plato hutsean. Pixkanaka, espazioak bizia izango du zuen laguntzarekin: fakultateko eta unibertsitateko ekimen herrikoiek bertan parte hartzeko aukera izango dute, eta ikasleok gure aisialdia eta formakuntza sustatzeko aukera dugu gaurtik aurrera.

Aste honetan zehar ekimen anitzeko egitaraua prestatu dugu: auzolana, musika eta poesia emanaldia, dokumentalak, eztabaidak, ikasle bazkariak eta beste hainbat ekintza. Martxa eta lagun arteko bazkariek sorrarazten diguten irribarrearekin espazio honen eraikuntzari ekingo diogu!

i4

One thought on “Unibertsitatean okupazioa ere bai

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s