Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Askapena

Parlamentuko alfonbraren azpira begira. Azken asteotan bisita ugari izan dira Autonomi Erkidegoko legebiltzarrera. Baina ez nolanahiko bisitak, Marokoko kontsula eta Israelgo enbaxadorea hain zuzen ere. Biak ala biak, bi estatu okupatzaile eta zapaltzaileren ordezkariak.

Protokoloaren izenean arrera ederra egin diete parlamentuko saloietan bi mandatari hauei. Agintari euskaldunek, lokaztutako zapatekin alfonbrak zikindu beharrean, nahiago izan dute odolez zikindutako oinetakoak ekarri. Ez da kontu berria baina, askotan ekarri baitituzte holako jendilajea Gasteizko Legebiltzarrera. Euskal Burgesiak, nahiago baitu herri zapaltzaileetako burgesiekin harremanak egin, herri zapalduen arteko elkartasun harremanak burutu baino. Interesak interes, argi gelditu zen aurreko astean legebiltzarraren aurrean egin zen elkarretaratzean, nor dagoen norekin.

Baina protokolotik haratago, hain isilpean egindako hitzorduen atzean, ziur gaude badirela argitara eraman nahi ez dituzten ezkutuko negozioak. Horren adibide dugu Israelgo enbaxadoreak eta Urkulluk egindako bilera. Duela urtebete jakin genuen Eusko Jaurlaritzako nazioarteko lehentasunen barruan zegoela Israeleko Estatu Sionista. Zein negozio egitera etorriko zen oraingoan?

Beste aldetik, bi urte dira jada, Sahara okupatuan Euskal Herriko brigadak kanporatzen direla. Ez dezagun ahaztu, duela 3 urte Israelek Palestinatik bota zuen brigadista gaztea. Baina hauen kasuan, ez dago protokolorik. Hauen kasuan ez ikusiarena egiten dute EAEko agintariek. Beste behin ere, negozioak herritarren gainetik jarriz.

Askapenatik, gertakari guzti hauek salatu nahi ditugu. Ezin dugu onartu Gasteizko Legebiltzarrak, Lehendakaritzak edo ta Eusko Jaurlaritzak, zapaltzaileak diren estatuekiko duen jarrera hurbila eta lehentasunezkoa. Ezin dugu onartu gure izenean negozio ustelak egiten ibiltzea bai Marokoko Estatu faxistarekin edo eta Israeleko Estatu Sionistarekin. Argi utzi nahi dugu, EAJren jarrera makurra guzti honetan eta bere hipokrisia amaiezina. Izan ere, saharar edo palestinarrentzat hitz goxo eta asmo onak helarazten dituzten bitartean aho batetik, bestetik, haien zapaltzaileekin negozio edo harreman diplomatiko normalizatuak burutzen dihardutelako . Eta jakinarazi, holakoekin tratuan jarraitzen duten bitartean, euskal internazionalistak parean izango dituztela. Palestinako eta Saharako herriek merezi dutelako, Euskal Herriak onartu ezin duelako!

Hurra Palestina!

Hurra Sahara!

Gora Euskal Herria Internazionalista!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s