Home

herri

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Iruñe Astitz Larunbe,
Leioako Herri Unibertsitateko komunikazio taldeko kidea

Libre izan nahian
jaikitzen naiz neguko
egun hotzetan,
egun ilunetan.
Hostoak
noiz hasiko
zaizkidan galdezka.

Non ote
sustrai sendoak?

Noiz
loratuko ote da
zurtoin laguna?

Sustrai sendoek
Sortuko duten
bide elikatuaren bila.

Noraezean ibiltzea
ez bada
bakarrik egotea
udaberrian barrena.

Lurzoruak
lagundu ohi du.
Landarea ornitu.
Zutitu
aurrera jarraitu
energía batu.

Lur lehorra eta latza gure aurrean eta inguruan. Horrela aurkitu genuen unibertsitatea heldu ginenean. Bolognaren aplikazioa, tasen igoerak, beken beherakada, LOMCE ikastetxeetan eta unibertsitateetan EU2015, graduak 3 urtera jaisteko eta masterrenak 2-ra igotzeko asmoa, herriaren beharretatik oso urrun dauden edukiak, pedagogia bankarioa eta azterketen sistema, erabat normalizatutako jendartearekiko isolamendua, merkatuaren zentraltasun gorakorra…

Baina lur lehor eta latz hartan bazen zirrikituen artean jaiotzen ari zen landarerik. Duela bi urte Leioako ikasleok elkartu eta lehorte hartako lehenengo eguzkilorea izango zenaren hazia erein genuen: lehenengo Herri Unibertsitatea. Ehunka ikaslek espazio hartan igorritako izpien indarrarekin, klaseak antolatu eta eman zituztenek eskainitako mineralekin eta Leioatik kanpo ere sortu ziren haize boladekin gogotsu hazi zen lore hura.

Unibertsitatea herritik eta herriaren mesedera jartzeko asmoarekin bere lehenengo hostoen zabaltzea ikusi genuen Gasteizen, Ibaetan, Bilbon eta Nafarroako unibertsitateetan. Lur azpian ere, Leioako Herri Unibertsitateak bildu zituen ikasleen eta aldi berean eskainitako klaseen kopuruaren bikoizketari esker, sustraiak sakonki errotzen ikusi genuen gure eguzkilorea. Ehunka ikasleren artean ere, bi egunetik hiru egunerako jauzia emateko txandak, bidaiak eta materiala biltzea lortu genuen.

Aurten, aurreko urteetan hazten joan den lore honi petalo berriak hazi zaizkio, kolore eta luzeera ezberdinetakoak. Aurtengo Leioako Herri Unibertsitatean, lehenik, aldi berean zortzi klase antolatzetik bederatzi antolatzera jauzi egin dugu. Bigarrenik, edukiak gainetik ezagutzetik haratago, hainbat gai egun ezberdinetan zehar sakontzen joateko aukera izango dugu, esate baterako feminismoaren inguruan, “emakumea eta espazioa”, “emakume zientzialariak”, “osasungintza eta generoa”, “emakume kazetariak”, “emakumeak askapen mugimenduan”… bezalako klase anitzen bidez. Hirugarrenik, herri unibertsitatean zehar jango ditugun jaki guztiak bertako ekoizlek sortuak izango dira, elikadura burujabetzaren bidean urrats bat emateko asmoz. Laugarrenik, Leioa kanpotik gonbidatu bereziak izango ditugu: Brasilgo MST-ko Janaina Estronzake, Nekane Jurado, CUP, Porrotx, June Uria eta Miren Artetxe bertsolariak… besteak beste. Kanpoko herri mugimenduetako kideak ez ezik, bertako irakasle ugarik ere gurekin batera antolakutako klaseetan parte hartuko dute: Jule Goikoetxea, Ander Iturriotz, Asier Blas, baita Arte Ederretako, Zientzietako zein Osasungintzako irakasle ugari ere. Seigarrenik, erdararako zein gormutu hizkuntzarako itzultzaileek ere parte hartuko dute, klase guztiak euskaraz izan arren, parte-hartzaile guztiek jarraitu ahal izan ditzaten. Eta zazpigarrenik, saioen barnean ikaskideok pedagogia askatzailea erabiliko dugu, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko asmoz.

Martxoak 14, 15, 16; alternatiba bizitzeko momentua

Hiru egun iraungo duen Herri Unibertsitate honetan landuko ditugun gaia unibertsitatean presente ez dauden herri jakintzez daude osatuak, eta zerikusi zuzena dute ikasten ditugun gradu ezbedinekin. Era berean, kritikotasuna, jakintzen elkartruke eta kolektibizazioa bezalako ezaugarriak unibertsitatean praktikoki txertatzen joatearen beharrari erantzun nahi diogu. Baina eztabaida eta jakintza guzti horiek ezin dira unibertsitatean geratu. Unibertsitatera, honetatik kanpo dauden herritarrak etorriko diren era berean, unibertsitatetik kanpora ere jakintza hau atera nahi dugu, denen eskura jarriz. Horretarako, landuko diren gai ezberdinak kolektibizatzeaz gain, asteazkenean jendarte eraldaketari begirako proiektu ugari sortzeko asmoz antolatutako eztabaidak izango ditugu: sortuko dugun lore beretik sortuko baitira besteak. Asteazkenean ere, parte-hartzaileon artean Herri Unibertsitatearen etorkizunaz hitz egin eta ortzimugari begira jarriko gara, ondoren bi eztabaidak plenario komun batean bateratuz: haziak erein, fruituak bildu.

Leioako ikasleok, gure unibertsitateari eta orokorrean Euskal Herriari erakutsiko diogu behar dugun unibertsitatea eraikitzeko gai garela eta ez garela horretarako inoren zain egongo.

Haize freskoak
lagundu gintuen berritzen.
Baina denon indarrekin,
ekaitz bortitza zirudien horretatik
argiztatutako lurzoru koloretsua
eraikiko dugu.

Hortaz:
hausnartu;
aus-artu
hartu
gogoak batu.

EGITARAUA

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s