Home

MARTXOAK 3 – BORROKA EGUNA

Arabako gazteak altxa!

40 urte dira dagoeneko 1976an gasteizko kaleek Martxoak 3ko sarraskia bizi zutela. Urteak pasa ahala, ez da egia aitortu eta justizia egin. Ez gaitu harritzen, erregimen frankista oinordekoak izan baitira harrez geroztik herriaren kontrako sarraski berriak burutzen jarraitu dutenak.

Egia argira eramatea ekidin eta eredugarritzat jo duten trantsizioa azkenengo bururaino eraman zuten berdinak izan dira egoera hau betikotu nahi izan dutenak. Aho beroz demokraziaren inguruan mintzatu diren berdinak izan dira, erreformaz erreforma, langile eta herri sektoreen bizi baldintzak kaxkartzen joan izan direnak.

Beraz, 40urteren buruan 76an herria Gasteizko kaleak hartzera eraman zituen arrazoi berdinak jarraitzen dugu, oraindik bada zer borrokatu. Disidentziarako eskubidea modu indiskriminatuan gogortzen jarraitzen dute, Mozal legea kasu. Azken urteetan emandako erreformek kapitalismoaren aurpegirik basatiena erakusten ari digute.

Horregatik, gazte prekarietatearen kontrako borrokan jarraitzeko hautua egiten dugu, egungo bizi eredua errotik aldatzea ezinbestekoa delaren jakitun. Martxoak 3 borroka horretan beste mugarri bat baino ez da. Baina askoz gehiago ere bada.

Atzo, gaur eta beti borroka garaiak izan direla berrresteko eguna da. Hortzak erakusteko eta etenik izan behar ez duen borrokara batzeko beste egun bat da. Gure eskubideengatik, eroritako borrokalariei begirunea adierazteko; nola eta borrokan jarraitu behar dugula azpimarratuz.

Iragana ardatz, geroa lanabes!

Gazteria kalera!

9:00tan Paroak eta omenaldiak ikastetxeetan
11:00tan Omenaldia unibertsitatean
18:30tan Gazte blokea Gasteizko gaztetxetik

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s