Home

kartela

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Gasteizko Kanpuseko Ikasle Abertzaleak, Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea(GUET) , Euskara Taldeak, IBEF-eko Asanblada, HaraBa!

Gaurko honetan, Herri Unibertsitatean bete-betean murgilduta gaudelarik, Otsailaren 29an hasi eta Martxoaren 17an Gasteizen izango den Greba egunera bitarte egingo den borroka hilabetea aurkezten dugu. Borroka hilabete honetan, sistema kapitalista langile klasearen aurka burutzen ari den etengabeko erasoei borroka ofentsiboaren bitartez erantzungo diogu, apurtu eta eraiki filosofía praktikara emanaz. Hainbat kolektibok eta norbanakok hartuko dugu parte ekintza desberdinetan, Euskara Taldeetatik hasi eta Gasteizko hezkuntza ertaineko ikasleetara arte. Herri Unibertsitatean aurkera izan dugu unibertsitateari eta oro har merkantzia sortzaile den hezkuntzari kapitalistari kritika egiteko, eztabaida ezberdinak emanez. Bertan argi geratu zaigu badela ordua ofentsibara pasatzeko, kolektibitatean oinarrituko den hezkuntza herritarraren aldeko apustua egiteko, formakuntza, eztabaida, okupazioen… bitartez, balio abstraktuari kritika egin eta nahimenetan oinarritutako hezkuntza eraikitzekoa, tokian tokiko errealitateari so. Hala ere, jakin badakigu borroka ofentsiboak proiektuen arteko talkan oinarrituak direla, eta bada ordua baita ere sistemak gure proiektu propioari eraso egin aurretik ikasleria (langile klasearen baitan) ere egun hegemoniko den eredua kolokan jartzeko ekintzara pasatzeko, eskura ditugun mila borroka molderen bitartez.

Aurrez aipatu dugun bezala, prekarietatea oinarri duen sistema ekonomikoan murgildu gaituzte, eta horretan sakontzen diraugu, bai hezkuntzan zein lan baldintzetan, patriarkatuaren etengabeko erasoetan edota etxe-kaleratzeetan. Hezkuntzan jarriz begirada, EU2015 eta LOMCE/HEZIBERRI bezalako erreformen bitartez, prekarietatean sakontzea da geratzen zaigun bidea, exigentziak haundituz, ikas-baldintzak okertuz (tasen gorakadak, masterren derrigortasuna…)eta Europatik datozten eredu arrotzei so eginaz. Elitismoa eta ikasleen arteko konpetentziak handitzen ari dira, arrotzak sentitzen garen gizarte indibidualizatuari ateak irekiz (iada murgilduak gauden arren), non beste merkantzia bat garen gure lan-indarra saltzearen bitartez, erraldoia den sistema finantzierotik atera ezinda. Lehen aipatu bezala, milioika dira langabetuak soilik Estatu Espainiarrean, egunero bizi ditugu etxe-kaleratzeak, pentsioak murrizten dituzte… finean, burbuila honek ez du amaierarik, jabetza pribatuak desegingo gaituen arte. Hala ere, aspaldi honetan asko entzuten ari denari kontra eginaz, prekarietateari aterabidea ez dago lan-baldintza duinen erreskatean, soldata duin bat lortzean, hezkuntza erreformak geldiarazteko eskatzean edota merkatu sisteman barneratuta egongo diren lan “duinagoak” sortzean. Sistema kapitalistari egiten diogun kritikak sakonagoa izan behar du, botere herritar autonomoa sortzeari ekin behar diogu, tokian tokiko errealitatetik sortua eta “konbate” zuzena suposatuko diona kapitalismoari. Hala ere, makina sortzaile den egungo eredua ez da geldituko gelditzen ez badugu, konfronazio zuzenaren bitartez eta proiektuen arteko talkan gauzatuko dena. Honekin ez dugu esan nahi borroka defentsiboak baztertu behar ditugunik (eskubideen aldeko borrokak), inolaz ere, soilik borroka defentsiboek kontraparte ofentsiboa izan behar dutela, kapitalismotik at egongo diren ereduak proposatu ezean ezingo baitugu iraultza gauzatu.

Euskal Herrian azken urteetan agertzen ari den filosofía iraultzaileari (nahiz eta nahiko ezkutuan dagoen oro har) ekarpena egitea dugu helburu borroka hilabetearen bitartez, ikasle mugimendua kapitalismoaren oinarri metodologikoetatik at (balio abstraktua, denbora abstraktua, merkantzia, dirua) kokatzeko tresnak sortuz eta unibertsitatearen, lanbide heziketen, lehen mailako heziketa zentruen eta institutuen gaineko kritika zabalduz (hezkuntza zentro formal guztien kritika). Borroka moldeen berrikuspen bat ematea ere aurreikusten da, azken urteetan izan dugun espektroaren logika zabalduz, erradikalitatea errekuperatuz eta Gasteizko ikasleria zein gizarteko beste sektoreak bizi eredu berrietan murgiltzeko haziak loratzen jarraituz (Errekaleor bezalako iraultzarako subjektuekin dirauen prozesua). Beraz, egungo eredua ahalik eta modu sakonenean kritikatzea, borroka molde erradikalak eguneratzea eta bizi eredu berriak proposatzea kokatzen ditugu helburu nagusitzat. Finean, “txip” aldaketa bat ematea ikasle mugimenduaren baitan, borrokak ulertzeko zenbait molde baztertuz (errebisionistak) eta beste zenbaiti ekarpena eginaz. Aldaketa kualitatiboa ematea, eta kuantitaboa ere (bigarren mailako lehentasun gisara kokatuz, baina garrantzitsua halere).

Ekimen desberdinak proposatzen ditugu Martxoan zehar, egun kapitalaren eskuetan dauden espazioen berreskuratzea, prekarietatea salatzea, konfrontazio aktiboa, patriarkatuaren aurkako aktibazioa edota langile mugimenduaren memoria eta borrokak berpiztea oinarri izango dituena. Gainera, ekimen hauetatik haratago Gasteizko Kanpuseko fakultateek edota Gasteizko institutuek zein lanbide heziketek euren dinamika propioak garatuko dituzte, honekin nahi eta ahal duten neurrian ekarpena eginaz dinamika orokorrari. Honekin batera, Gasteizen Martxoak egun zein historikoki duen garrantziari ere erreparatu eta are gehiago euren borrokak geureganatu beharrean gaude, gure atxikipena emanez Martxoan zehar herri mugimenduak, gazte mugimenduak zein mugimendu feministak Martxoaren 3an edota Martxoaren 8an gauzatuko dituzten mobilizazio zein ekimenei. Borroka hilabeteari amaiera emateko, Martxoaren 17an (osteguna) greba eguna deituko dugu Gasteizko kanpusean, lanbide heziketetan zein ikastetxe guztietan, hainbat kolektibo 24 orduko geldialdi honetara atxikituz. Euskal Herri mailan mobilizazio eguna deitu du Ikasle Abertzaleak hezkuntza eragileak, zeinari Gasteiz mailan izaera propioa emango zaion. Hezkuntza erreformen aurkakotasuna adieraziko dugu, baita horretaz gaindi salto egin ere, sistema kapitalistaren miseriaren eragile zuzenak diren hamaika entitateren aurka eginaz. Hau da, EU2015 eta LOMCE/HEZIBERRI erreformez gain badira beste hamaika arrazoi grebara joateko eta eredu berrien alde egiteko, ez baitugu hezkuntza kapitalista alienatzailea onartzen, are gehiago horren aurkakotasun zuzena adieraziko dugu. Honez gain, luzera begirako estrategia duen lehen pausu gisara ulertzen dugu Martxoaren 17an burutuko den hezkuntza greba, geldialdi egun hauei urte luzeetan zehar izan duten izaera konfrontatiboa errekuperatzen saiatuz.

Greba eguneko egitarauari dagokionean, goizean piketeak burutuko dira institutu, lanbide heziketa zein unibertsitatean, ondoren zutabeak egingo dira Gasteizko puntu desberdinetatik 12:30etan Andra Mari Zuriko plazatik hasiko den manifestaldi nagusira. Hala ere, aurrerago zehaztuko dugu greba eguneko egitarau osoa.

Beste urte batzuetan burutu izan diren urtebeteko zikloekin alderatuz (irailean hasi eta martxoan greba egun batekin amaitu izan direnak), borroka hilabetearen ostean herri unibertsitatearekin hasiera eman diogun “txip” aldaketari jarraikortasuna ematea helburutzat kokatzen dugu, konfrontazioari bide emanaz kapitalismotik at egongo diren eta hau deusestatzera bidean eraikitzen hasiko garen proiektuen sorreraren bitartez. Beraz, indarrak neurtuz eta militantziaren zein oro har ikasle mugimendu osoaren barne osasuna akitu gabe, baina era berean kapitalismoaren barne logikaren ulerkeran sakonduz, “barbarie” honi aterabideak emateko gure ekarpen sektorial eta ahal den neurrian integrala egiteko asmo guztia plazaratzen dugu, kritikan eta autokritikan, proiektuen arteko talkan eta konfrontazioan oinarrituko den zikloa.

Borrokak ez du etenik!

Atzo, gaur eta beti: Borroka da bide bakarra!

Hezkuntza herritik eta herriarentzat!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s