Home

segi

Artículo de colaboración para Borroka Garaia da!. Autor: Eleak/libre

El movimiento Eleak/Libre expresa su solidaridad y apoyo Saioa Zerain (Gasteiz), Asier Alberdi (Bilbo), Ainara Ladron (Elgoibar), Aritz Azkona (Arrieta) y Naroa Ariznabarreta (Eibar). Denuncia la injusticia y el sinsentido de su situación, apoya su actitud desobediente y convoca a la ciudadanía a las movilizaciones previstas para hoy, así como para las que puedan convocarse próximamente.

En primer lugar queremos transmitir nuestra solidaridad y todo nuestra apoyo a Saioa, Asier, Ainara, Aritz y Naroa. Especialmente a estas tres últimas personas, ya que la jueza, con el apoyo de la fiscalía a ordenado su detención e ingreso en prisión a la espera de nueva fecha para juzgarles. Son momentos de angustia para Ainara, Aritz y Naroa, para sus familias y amistades.

Pero son también momentos de denuncia, lucha y movilización.

De denuncia, porque hoy pretendían juzgar nuestro derecho a la disidencia y la solidaridad. El juicio suspendido hoy tiene su origen en la acción de bloqueo mediante encadenamiento de la autopista A-8, protagonizada por estas 5 jóvenes en 2007. Precisamente para reivindicar el derecho de la juventud vasca a organizarse ante la ilegalización del organismo juvenil SEGI. La cadena de la excepcionalidad parece no tener fin, y su sinsentido tampoco: ilegalizaron SEGI, detuvieron a 70 jóvenes por su militancia en dicho organismo y torturaron a la inmensa mayoría. Años después, de los 70 supuestos terroristas 68 son absueltos y 2 condenados a penas rebajadas que ya habían pagado. Hoy, asumida explícita o implícitamente la injusticia incluso por los propios tribunales de excepción de Madrid, se quiere juzgar a los que en su día la denunciaron solidariamente. Piden para ellos condenas superiores a los dos años de cárcel. Y no lo hacen desde Madrid, sino desde los tribunales de Donostia.

De lucha, porque así lo han decidido Saioa, Asier, Ainara, Aritz y Naroa. Estas tres últimas no presentándose y Saioa y Asier desde el propio tribunal, las cinco han acordado una actitud desobediente ante el juicio, proponiéndonos a todas nosotras un espacio y una forma de lucha. Hacemos nuestras las palabras de Ainara una vez conocida su orden de encarcelamiento: “Hoy en día la desobediencia es una herramienta muy eficaz para unir fuerzas y mostrar el carácter antidemocrático de los estados (…) en el camino hacia la libertad, para superar leyes injustas, nuestras luchas y opciones deben ser colectivas”.

De movilización, finalmente. Porque somos muchas quienes nos sentimos interpeladas por la su actitud solidaria y desobediente. Por eso hemos convocado hoy movilizaciones en los pueblos y ciudades donde viven. En defensa de nuestros derechos civiles y políticos y de quienes son castigados por defenderlos. En defensa de la desobediencia para plantar cara a leyes injustas. Invitamos a asistir a estas concentraciones a todas las personas que consideren que esto es una injusticia. Y a estar atentas a lo que pueda ocurrir así como a nuevas convocatorias.

——-

Eleak/Libre mugimenduak bere babesa adierazten die Saioa Zeraini (Gasteiz), Asier Alberdiri (Bilbo), Ainara Ladroni (Elgoibar), Aritz Azkonari (Arrieta) eta Naroa Ariznabarretari (Eibar). Bizi duten egoeraren bidegabekeria eta zentzurik eza saltzen du, euren jarrera desobediente eta elkartasunezkoa txalotu, eta herritarrak deitzen ditu gaurko deitu diren mobilizazioetara zein hurrengo egunetan zabaldu daitezkeen deialdietara.

Lehenik eta behin, gure babes osoa agertu nahi diegu Saioa, Asier, Ainara, Aritz eta Naroari. Bereziki azken hiru gazteei. Izan ere epaileak, fiskaltzaren adostasunarekin, eurak espetxeratzeko agindua eman du epaiketa data berri bat finkatu bitartean. Larritasun uneak dira Aritz, Ainara eta Naroarentzako, euren senide eta hurbilekoentzako.

Baina salaketa, borroka eta mobilizazio uneak ere badira.

Salaketa uneak, gaur elkartasuna eta disidentzia eskubidea epaitu nahi zituztelako. Bertan behera geratu den epaiketa 2007an du jatorria. Urte horretan, bost gazteak A8 autopista blokeatu zuten kateatzeen bitartez. Hain zuzen ere, euskal gazteriak antolatzeko duen eskubidea aldarrikatuz eta SEGI antolakundearen legez kanporatzea salatzeko. Salbuespen politiken kateak etenik ez duela ematen du. Ezta zentzu gabeziaren tamainak neurririk ere: SEGI legez kanpo jarri zuten, 70 gazte atxilotu zituzten antolakundeko militante izatea leporatuta, gehienak torturatuak izan ziren. Urteak igarota, 70 ustezko terrorista arriskutsuetatik 68 absolbitu eta beste biei jada beteak zituzten zigor murriztuak ezarri dizkiete. Gaur, Madrileko salbuespen epaitegiek eurek esplizituki edo inplizituki bidegabekeria onartu ondoren, nortzuk eta bidegabekeria hura salatu zutenak epaitu nahi dituzte. Bi urtetik gorako espetxe zigorrekin gainera. Eta erasoa ez dator Madriletik, Donostiako epaitegitik baizik.

Borrokarako uneak ere, horrela erabaki dutelako Saioak, Asierrek, Ainarak, Aritzek eta Naroak. Azken hirurak epaiketara ez aurkeztuta, Saioa eta Asierrek epaitegitik bertatik, bostek jarrera desobediente bat garatzea erabaki dute. Gu guztioi borrokarako modu eta espazio bat proposatuz horrela. Espetxeratze agindua ezagutu ostean Ainarak bota dituen hitzak gure egiten ditugu: “Gaur egun desobedientzia oso tresna eraginkorra da, estatuen izaera antidemokratikoa agerian utziz, indarrak biltzeko. (…) askatasunaren bidean, lege injustuak gainditzeko gure borroka eta hautua ere kolektiboa izango dira. Jarrera desobedenteak esparru guztietara hedatzeko ekarpena da gurea.”

Mobilizazio uneak, azkenik. Asko garelako bost gazteen elkartasunezko jarrera desobedienteagatik gure burua interpelatua sentitzen dugunok. Horregatik deitu ditugu mobilizazioak euren herrietan. Gure eskubide zibil eta politikoen defentsan, eta horiek defendatzeagatik zigortzen dituztenak babesteko. Lege injustoei aurre egiteko desobedientziaren bidea aldarrikatzeko ere. Egoera hau bidegabea dela sinesten duen orori luzatzen diogu bertaratzeko gonbitea. Baita gertakariei eta deialdi berriei adi egotekoa ere.

—–

Argia

A8 mozteagatik epaiketara aurkeztu ez diren hiru gazteak atxilotzeko eta espetxeratzeko agindu du epaileak

Atxilotzeko eta espetxeratzeko arriskuan dagoen hiru gazteetako batekin, Ainara Ladronekin hitz egin du ARGIAk. Epailearen erabakiak sortu dien urduritasunez mintzatu da: “Gaur egun desobedientzia oso tresna eraginkorra da, estatuen izaera antidemokratikoa agerian utziz, indarrak biltzeko. Maila pertsonaleko ondorioak presente izanik ere, arazoa politikoa dela ezin dugu ahaztu. Beraz, askatasunaren bidean, lege injustuak gainditzeko gure borroka eta hautua ere kolektiboa izango dira. Jarrera desobedenteak esparru guztietara hedatzeko ekarpena da gurea.”

Hiru gazteak beren ohiko bizimoduarekin aurrera egitea erabaki dute eta, beraz, edozein unetan gerta litezke atxiloketak.

Espetxeratzea, “zigor” gisa

Gaur eguerdiko epaiketaren berri eman digu Saioa Zerain auzipetuak. Bost auzipetuak epailearen aurrean ez zirela ikustean, bertan behera utzi du epaiketak epaileak. “Beren nahia kartzelara joatea baldin bazen, bada lortu dute! Kartzelara joango dira”, izan dira epailearen hitzak egoera ikusita. Oso haserre eta zakar jokatu duela dio Zerainek. “Bostok batera epaitu nahi gaituzte kosta ala kosta, eta zigor gisara fiskalak eta epaileak espetxeratzeko agindua eman dute”. Izan ere, epailearen esku dago epaiketaren hurrengo data jartzea, eta horren arabera luzatuko litzeteke epaiketara aurkeztu ez diren hiru gazteen espetxealdia.

Epaiketa politiko honetan eta etor litezken guztietan, beren hautua desobedientzia dela berretsi du Zerainek. “A8 moztu genuen garaian bezala, orain ere bostok desobedientziaren bidea hautatu dugu, eta, berriz aukera suertatzean, ekimen desobedentea egingo dugu bostok batera”.

9 urteko prozesu judiziala

Fiskalaren eskaera bina urteko espetxe zigorra da. Bederatzi urtez luzatu den prozesu judizialean, lau aldiz atzeratu diete epaiketaren data. Abenduaren 1ean egitekoa zen epaiketa, baina epaileak, jakinarazpenetan arazoak izan direla argudiatuta, martxoaren 2ra arte atzeratu zuten.

Ainara Ladronek –ez zuen epaiketan parte hartu– ondorengoa adierazi zuen atzerapenari buruz: “Gure bizitzarekin jolasten jarraitzen dute. Bederatzi urte luzez espetxe zigorraren mehatxua gainean izan dugu eta orain, beste behin ere, eta gezurra erabiliz, epaiketa atzeratu dute. Horrek berresten du gaur hartu dugun erabakia: fartsa horretan ez dugu parte hartuko”.

Asteazkeneko epaiketan Azkonak, Ariznabarretak eta Ladronek, asmo politikoak dituen epaiketa dela iritzita, berriz uko egingo diote Espainiako justiziak epaituak izateari. Abenduko epaiketara ez joateko arrazoiak eskaini zizkiguten:

Espainiako Gobernuak Segi gazte antolakundea terrorista izendatu behar zuela salatzeko A-8 autobidearen trafikoa –Zarautz inguruan– moztu zuten bost gazteek 2007ko otsailean. Ilegalizazioen aroan bete-betean sartuta ginen artean Euskal Herrian, eta horiei aurre egiteko egin ziren protesta ugarietako bat izan zen A-8koa. “Euskal gazteriak militatzeko zuen eta duen eskubidea aldarrikatu nahi genuen”, adierazi dute auzipetuek.

Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat. Protesta egin zenetik bederatzi urte igaro dira eta horrek eragin zuzena izan du haien bizitzan eta gaur hiru gazteek desobedientziaren bidea hartzeko erabakian: “Gure bizitza asko baldintzatu du prozesu luze honek. Bederatzi urte luze hauetan atxilotu egin gaituzte, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman gaituzte, eta orain laugarren aldiz epaitu nahi gaituzte… Nahikoa dela erabaki dugu.”

MOBILIZAZIOAK  Epaiketa eta balizko atxiloketak salatzeko ondorengo mobilizazioen berri eman dute:

– Martxoaren 5ean, larunbata, Zarautzen agerraldia.

– Elgoibar | Martxoak 2, asteazkena, 19:30etan elkarretaratzea.

– Eibar | Martxoak 2, asteazkena, 19:00etan manifestazioa Untzaga plazan.

– Gasteiz | Martxoak 2, asteazkena, 19:00etan elkarretaratzea Andra Mari Zuriaren plazan.

One thought on “Orden de encarcelamiento contra 3 jóvenes

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s