Home

20160305_113055

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Eleak / Libre

Gaur goizean, prentsa agerraldia eman ostean, ertzaintzak Ainara Ladron eraman du atxilo. Istiluen aurkako materialarekin armatutako hamarnaka ertzain hurbildu, eta Ainara zegoen tabernara sartu dira. Herritarren babes eta besarkada artean eraman dute . Osteguneko Naroaren atxiloketaren eta gaurko Ainararenaren ondotik, Haritz Azkona da hiru gazteetatik libre geratzen den bakarra.

Naroa, Aritz, Ainara, Asier eta Saioa

2007an Jarrai, Haika eta Segi gazte antolakundeen kontra Espaniako Auzitegi Gorenaren ebazpenak ekarriko zituen ondorioak aurreikusita, Euskal Herrian hainbat ekimen egin ziren, haietako bat guk bostok A8 autobidearen bide mozketarekin burutu genuena. Ekimen honek bi helburu nagusi zituen: bata, euskal gazteria konprometituarenganako ondorio latzak salatzea, hau da, gerora ikusi eta pairatu ditugun jazarpenak, sarekadak, torturak, atxiloketak eta hainbat prozesu judizial; eta, bestea, Euskal Herriaren alde lan egiteko eta militatzeko guztiz zilegia den eskubidea eta beharra aldarrikatzea.
Garai hartan bezalaxe, egun Euskal Herrian salbuespen egoeran bizi gara. Azken urteotan ehundaka euskal herritarrok sufritu ditugu Estatuen salbuespen legedi hauen ondorioak.

Oraingoan, salbuespen legedien mesedetan aritzen den EAJren onespenarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegietako batean epaitu nahi gaituzte, bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen digutelarik.

2007an burutu genuen ekimen horrekin desobedientziaren bideari ekin genion. Hautu horrekin jarraitu dugu ordutik egindako lau epaiketa saiakeretan, desobedientzia jarrera ezberdinekin: auzira ez agertuz edo epaiketan bertan planto eginez. Horregatik, gutako hiru kartzelaratzeko agindua eman dute.

Gaurkoan, 9 urte eta gero, eta hemen, Zarautzen, bide mozketa egin genuen leku berean, ozen esan nahi dugu ez dugula gure hautua aldatuko eta desobedientziaren bideari eutsiko diogula amaiera arte. Desobedientzia baita salbuespen egoerei aurre egiteko tresnarik eraginkorrena eta Euskal Herri LIBRE bat lortzeko bidea.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu herri ezberdinetan egindako mobilizazioetan parte hartu duzuen guztioi eta gure epaiketara begira egingo diren ekimenetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Amaitzeko, Euskal jendarteari desobedientziaren alde lan egiteko deia luzatzen diogu.

DESOBEDIENTZIAZ LIBRE BIZI!!!

Eleak / Libre

Egunotan bizi izan ditugunak bi gauza behintzat erakutsi dizkigute.

Batetik, legez kanporatzeen politiken kateak etenik ez duela oraindik ere. 2007an moztu zuten bost gazteek A8 autopista, SEGIren legez kanporatzea salatzeko eta gazteriaren antolatzeko eskubidearen defentsan. Bederatzi urte beranduago, testuinguru politikoa asko aldatu izanagatik ere, gazte bakoitzarentzat bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen du Estatuak Gipuzkoako Auztiegiaren bitartez. Atzo eta gaur bidegabea zena, egun, ironikotik ere badu apurra: SEGI legez kanpo utzi zuen estatuak behin betikoz 2007an. Antolakunde horretako militante izatea leporatuta 80 gazte izan dira epaituak urteotan, gehienak tortuta latzak sufritu ostean. Nork eta Madrileko salbuespen auzitegiek, horietatik 78 zuzenean errugabetzat jo eta 2ri jada beteak zituzten zigor beheratuak ezarri zizkieten, bidegabekeria are narbarmenago azaleratuz. Eta, gaur, bidegabekeria hura salatzeagatik hain zuzen ere, urtetako espetxearen mehatxua dute gainean Asierrek, Saioak, Ainarak, Naroak eta Haritzek. Zentzugabekeria krudela.

Baina gazteok erakutsi digute ere bidegabekeriei aurre egiteak merezi duela. Desobedientzia erreminta bikaina dela injustiziak ikustarazteko, elkartasunaren eta xamurtasunaren txinparta pizteko, konpromisoak ehuntzeko, geure buruak aktibatzeko. Epaiketa hau, beste asko bezala, oharkabean pasa zitekeen. Adibide soil bat jartzearren: Zenbat txiolari edo alkate eta zinegotzi izan dira epaituak azken urtean adierazpen delituengatik? Hamarnaka batzuk. Ba al dugu gure oinarrizko eskubideen aurkako eraso horien tamainaren kontzientziarik? Aldiz, salaketa egunak izan dira honakoak: mobilizatu egin gara, auzipetuekin egon gara atxiloketa unean babestuta senti zitezen, jendartea jakinaren gainean jarri dugu. Zergaitik? Auzipetuek lehenik, eta herritar askok ondoren, gure jarrerekin epaiketa hau borroka-eremu bilakatu dugulako.

Baina ez da nahikoa. Disidentzia eskubidea berreskuratuko badugu, eraso eta bidegabekeria guztiak bilakatu behar ditugu borrokarako lubaki. Herritar asko erakartzeko moduko lubaki zabalak, alaiak, xamurtasunez beteak, desobedienteak, irudimentsuak, tinkoak. Bide hori elkarrekin egin behar dugu. Salbuespen politikek zigortzen dituzten auzipetuak eta herritarrak, gu guztion eskubideen defentsan.

Atzo bezala gaur ere, 2007an bezala 2016an, gure eskubide zibil eta politikoak ez baitira hango eta hemengo epaitegiek, poliziek eta legediek mugatzen duten espazio ezin estuagoan kabitzen. Finean, legediaren eta justiziaren arteko talka irudikatu dugu egunotan berriz ere. Eta, hainbestetan esan dugun moduan, legea eta justiziaren alde hautatzera behartzen bagaituzte, justiziaren alde lerratzen gara. 2007an eta 2016an Ainarak, Saioak, Naroak, Haritzek eta Asierrek egin bezala.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s